C urtean
I. Irakurgaia
Senarra emazteagaz
pozten da.
Isaias Profetaren liburutik
Is 62, 1-5
Sionen
maitasunez ez naz isilduko,
Jerusalemen
maitasunez ez naz geldi egongo;
haren
garaipena goiz-argia lez agertu arte,
haren
salbazinoak zuziak lez distiratu arte.
Eta
ikusiko dabe herriek zure garaipena,
errege
guztiek zure ospea;
izen
barria ezarriko deutsue, Jaunak berak emona.
Koroa
eder izango zara Jaunaren eskuan,
errege-diadema
zeure Jainkoaren eskuan.
Ez
deutsue barriro deituko «Zapuztua»,
ezta
zure lurraldeari be «Hondatua».
«Ene
atsegina» deituko deutsue zuri,
eta
«Emazte» zure lurraldeari.
Atsegin
izango dau-eta zugan Jaunak
eta
emaztetzat hartuko dau zure lurraldea.
Mutila
neskatileagaz ezkontzen dan lez,
halan
ezkonduko da zugaz zure eregitzailea;
senarra
emazteagaz pozten dan lez,
halan
poztuko da zugaz Jainkoa.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 96 [95], 1-2a. 2b-3. 7-8a. 9-10a c (R/. 3)
R/. Zabaldu Jaunaren mirariak herri guztietan.
V/. Kanta
Jaunari kantu barria,
kanta
Jaunari, lur osoa,
kanta
Jaunari, bedeinkatu haren izena! R/
V/. Iragarri egunez egun salbatzaile dala,
zabaldu
haren ospea nazinoetan,
haren
mirariak herri guztietan. R/.
V/. Goratu Jauna, munduko herriok,
goratu
Jaunaren ospea eta indarra,
goratu
Jaunaren izen ospetsua! R/.
V/. Gurtu Jauna, ha santutasunez agertzean,
ikaratu
zaitez, lur osoa, haren aurrean.
Esan
egizue nazinoetan: «Errege da Jauna,
herriak
zuzenbidez ditu epaitzen». R/.
II. Irakurgaia
Hori guztia Espiritu
batek berak egiten dau,
bere doeak nahi
lez bakotxari banatuz.
San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik
1 Ko 12, 4-11
Senideok:
Era askotakoak dira dohaiak, baina bat bakarra Espiritua; era askotakoak
zerbitzuak, baina bat bakarra Jauna; era askotakoak eginbideak, baina bat
bakarra Jainkoa, guztiengan guztia egiten dauana. Bakotxari danen onerako
emoten deutsaz Jainkoak Espirituaren dohaiak.
Honan,
bati jakituriaz hitz egitea emoten deutsa Jainkoak Espirituaren bidez; beste
bati, Espiritu beraren arabera, ezagueraz hitz egitea; bati, Espiritu beraren
egitez, sinismen-dohaia emoten deutsa; beste bati, Espiritu beraren egitez,
osatuketak egiteko dohaia; bati, mirariak egiteko ahalmena; beste bati,
Jainkoaren izenean hitz egitea; bati espiritu faltsua eta benetakoa bereiztea;
beste bati, hizketa arrotzez berba egitea, eta beste bati, hizketa horren
esanahia adierazotea.
Hori
guztia, ostera, Espiritu batek berak egiten dau, bere dohaiak nahi dauan lez
bakotxari banatuz.
Jaunak esana.
Aleluia
Ik. 2 Ts 2, 14
R/. Aleluia.
V/. Honetarako dei egiten deusku Jainkoak
Barri Onaren bidez,
Jesu
Kristo gure Jaunaren aintza eskuratzeko. R/.
Ebanjelioa
Galileako Kanan
egin eban Jesusek
bere
lehen-ezaugarri hau.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Jn 2, 1-11
Aldi
haretan, ezteguak izan ziran Galileako Kanan, eta bertan zan Jesusen ama. Jesus
eta beronen ikasleak be ezteguetara konbidatu zituen. Ardaoa amaitu egin zan,
eta amak esan eutson Jesusi: «Ez daukie ardaorik». Jesusek erantzun eutson:
«Itzi nagizu bakean, emakume. Nire ordua ez da oraindino etorri». Jesusen amak
esan eutsen morroiei: «Egizue esango deutsuena».
Harrizko
sei ontzi egozan han, judeguek euren garbikuntzetarako erabiltzen ebezanak,
bakotxa ehun bat litrokoa. Jesusek esan eutsen morroiei: «Bete ontziak urez».
Eta hareek bete-bete egin zituen. Jesusek barriro: «Atara orain, eta eroan
mahaizainari». Eta hareek eroan egin eutsoen.
Dastatu
eban mahaizainak ura ardao bihurtua, nongoa zan jakin barik (morroiek, bai,
baekien, ze, eurek atara eben ura); orduan, ezkonbarriari deitu eta esan
eutson: «Ardao ona hasieran ataratzen dabe guztiek eta, jentea edanda
dagoanean, txarragoa. Zuk, barriz, orain arte gorde dozu ardao ona».
Galileako
Kanan egin eban Jesusek bere lehen-ezaugarri hau; holan, bere aintza azaldu
eban, eta sinistu egin eben harengan ikasleek.
Jaunak esana.
HOMILIA
Liturgia urte barria hasterakoan Eleizeak Jesusen Kanako ezteguetako ezaugarria jarten deusku jarraibide.
Lehenengo Irakurgaian Isaias profetak Jainkoarentzat zer dan berak aukeratu herria esan deusku eta zelangoak diran haregazko bere hartu-emonak: Herria emaztetzat daukan senarra da Jainkoa haren poz eta gozamenerako, eta ha zintzoa ez bajako ere, Jainkoak ez dau bere herria bertan-behera itziko, ez deutso inoiz huts egingo.
Ezkontza eta senar-emazteen irudia sarri erabili izango da Itun Zaharreko testuetan, batez ere Profetetan. Hau kontuan hartu beharrekoa da, ba, Joanen ebanjelioko Kanako ezteguei antz emon gura badeutsegu; bestela, galduta ibiliko gara orain arteko lez: haren esangurara jatsi beharrekoan azalean geratuko ginateke-eta.
[Izan daigun gogoan II. Irakurgaian Paulok esan deuskuna ere: Espiritu bakar ber-berak sortuazoten ditula dohai desbardinak, bakotxak berea besteen zerbitzuan eta onerako jarteko. Eta esan beharra dago zerbitzu egiten jakin beharra dagoala, baina baita zerbitzuak hartzen ere. Prestatu gaitezan, ba, joanek aurrean jarri deuskun bere zerbitzua hartzeko eta haretan gozamena hartzeko].
Kanako ezteguek Jainkoaren eta bere Herriaren (Israelen) arteko une haretako hartu-emonen egoerea iragarten deuskue. Irudi esanguratsuak dira Joanek eztegu-irudi horretan jarten deuskuzanak.
Lehenengo ta behin ezezagunak dira ezkonbarriak, baina Jesusen ama, Maria, aitatzen da haretako lehen konbidadu, Jesus eta honen ikasleak ere hantxe egozala esanez.
Mariak aparteko zeregina izango dau ezteguotan konbidadua eta emakumea izan arren: harrigarria! Harrigarria baita ardaua amaitzea, eta etxe partikular baten judeguen garbikuntzetarako 100 litroko sei ur-ontzi egotea, eta harrizkoak; eta baita mahai-zaina —bere ardurea izanda— ardaurik ez dagoanaz ez konturatzea…
Detaile harrigarriok esanguratsuak ez ete dira? Itun Zaharretik dakigu ezteguak Jainkoaren eta bere Herriaren arteko hartu-emonak iragarteko erabilten zirana ezaugarri lez. Ur-ontziak harrizkoak izateak Moisesen Legeko tauletara garoaz. Eta Mariak morroiei dinotsen egizue bere esana ere lehendik daukagu entzunda (Faraonak bere morroiei; edo herriak erantzun lez emoten dauana: egingo dogu zure esana).
Ezaugarriok kontuan hartuz, irakurketa hauxe egin geike, ba: Jainkoagazko hartu-emonak ezelango poztasun bakoak dira Jesusen aldietan: ez dago ardaurik ezkontza haretan. Arduradunak ez dira horretaz ohartzen, edo ez deutse ardura eta eurenean eta lehengotan jarraitzen dabe.
Konturatzen danak Jesusengana joten dau: halantxe aurkeztuko deusku Jesus: une haretan ez dau semea; honek ere ez dau ama: andra, dinotso.
Urontziak 6 izateak ere, eta Legeaz bat eginda, harrizkoak diralako, Legea beteteak ez dakarrela salbamenik eta Jainkoagazko hartu-emon pozgarririk dinosku.
Aitatzen dan ordua Jesusen kurutzeko opari-ordua izango da. Orain egiten danak harexegaz bat eginda daukala bere esangurea adierazoteko. Uretatik sortzen dan ardau ugari paregabeak Mesiasen aldiak adierazten dau, eta kurutzean burutuko dau bere betebeharra.
Zelango koadro ederrean aurkezten deuskun, ba, Ebanjelariak Jesus: hauxe da Mesias, gure Salbatzailea; beragana bihurtu beharra daukagu Jainkoagazko hartu-emon pozgarriak izan gura badoguz.
Geure jarrera bihurtu geike Mariarena Eleizearen, gure sinismenaren, ze egoeratan gagozan konturatuz, eta inori erruak botatzen jardun beharrean Eleizearen eraikuntzan eta gure sinismenaren barrikuntzan eta gaurkotzean zelan esku-hartu ikusteko eta horretan jarduteko.
Gaurko aldiontzat gure sinismena eta Eleizea erakargarriak ez badira ohikune zaharkituetan itxita gagozalako ez ete da? Betebeharrak eta Legeak eta garbikuntza ohikuneak barik Jesus ez ete dogu iragarri behar geure berbeaz eta geure bizikereaz?
Bihurtu daigun Maria gure eredu eta jarraibide!