URTEAN ZEHARREKO XVI. DOMEKA
C urtean
I. Irakurgaia
Jauna, ez
jarraitu aurrera
zeure
morroiagaz gelditu barik.
Hasiera liburutik
Has 18, 1-10a
Egun hareetan, Jauna agertu jakon Abrahami
Mambreko artadian. Abraham oihal-txabolaren sarreran jesarrita egoan, berorik
handieneko orduan. Begiak jasorik, hiru gizonezko ikusi ebazan bere aurrean
zutunik. Ikusi orduko, arin-arin joan jaken txabolaren sarreratik eta, ahuspez
jarririk, esan eban: «Ene Jauna, gogoko banozu, ez jarraitu aurrera zeure
morroiagaz gelditu barik. Ura ekarriko deutsuet, oinak garbitzeko, eta
zuhaizpean hartuko dozue atseden. Jatekoa be ekarriko deutsuet, indarbarritu
zaitezen, eta gero jarraituko deutsazue bideari; zeozegaitik igaro zarie zeuen
morroi honen ondotik». Hareek erantzun eutsoen: «Egizu dinozuna».
Abraham arin-arin sartu zan oihal-txabolara,
Sara emazteagana, eta esan eutson: «Bizkor, egizu orea urun garbiz eta prestatu
egizuz opilak». Abraham bera bizi-bizi joan zan kortara eta, zekor gizen on bat
aukeraturik, morroi bati emon eutson; honek behingoan atondu eban. Gero, hartu
eban Abrahamek gatzatua, esnea eta atondutako zekorra, eta bisitariei eroan eutsen.
Hareek jaten eben bitartean, zutunik egon zan bera euren ondoan zuhaizpean.
Amaitzean, itaundu eutsoen: «Non da Sara,
zure emaztea?» Abrahamek erantzun: «Hor, oihal-txabolan». Hareetako batek esan
eutson: «Urtebete barru ziur bihurtuko naiatzu, eta ordurako zure emazte Sarak
semea izango dau».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 15 [14], 2-3a. 3b-4b. 5 (R/. 1a)
R/. Jauna, nor dagoke zure etxean?
V/. Akatsik barik eta zuzen jokatzen dauana;
bihotzean
egiazale izan
ta
mihinaz inor bezten ez dauana. R/.
V/. Hurkoari gatxik egiten ez deutsana,
auzokoa
iraintzen ez dauana.
Jaunak
baztertua gitxiesten dauana
eta jainkozaleak ohoratzen dituana. R/.
V/. Dirua lukurreriaz mailegatzen ez dauana
ezta
errubakoaren kaltetan eskupekorik hartzen be.
Holan
jokatzen dauana
ez
da sekula kili-kolo egongo. R/.
II. Irakurgaia
Gizaldietan
gordeta egondako asmo ezkutua,
eta orain
fededunei agertua.
San Paulo Apostoluak Kolosarrei egindako epistolatik
Kol 1, 24-28
Senideok: Pozik nago orain, zuen alde
jasaten ditudan sufrimentuakaitik; holan, neure gorputzean jasaten dodazan
atsekabeen bidez Kristoren atsekabeak osotzen ditut, haren gorputza dan
Eleizearen alde. Jainkoak Eleizearen zerbitzari egin nau eta bere mezua zuei
oso-osorik adierazoteko eginkizuna emon deust.
Mezua Jainkoaren asmo ezkutuari buruzkoa da,
gizaldietan eta belaunaldietan gordeta euki ondoren, orain Jainkoak bere
fededunei agertu deutsena. Honeei jakinazo nahi izan deutse Jainkoak zein
aberats eta aintzatsu dan jentilentzat asmo ezkutu hori; zuengan dan eta
aintzarako itxaropen dozuen Kristori buruz jardun naz zuekin. Kristo hauxe
dihardugu iragartzen, danei aholku emonez eta jakituria guztiaz irakatsiz,
danak euren kristau-bizitzan heldutasun betera heldu daitezan.
Jaunak esana
Aleluia
Ik. Lk 8, 15
R/. Aleluia.
V/. Zorionekoak Jainkoaren hitza
bihotz
onez eta zabalez entzunik,
barruan
gorde eta iraupenez frutua emoten dabenak. R/.
Ebanjelioa
Martak etxean
hartu eban.
Mariak
alderdirik onena aukeratu dau.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 10, 38-42
Aldi haretan, Jesus herritxu baten sartu
zan, eta Marta eritxon emakume batek etxean hartu eban. Baeban honek Maria
izeneko ahizta bat, eta berau, Jaunaren oinetan jesarrita, haren berbea
entzuten egoan.
Marta, ostera, lanpetuta ebilen etxeko
zereginetan. Orduan, Martak Jesusen aurrean jarri eta esan eutson: «Jauna, ez
ete deutsu ardura nire ahiztak lan guztia nire gain izteak? Esaiozu
laguntzeko».
Jaunak, ostera, erantzun eutson: «Marta,
Marta, gauza askogaitik zabiltz arduratuta eta larri; baina bakarra da
beharrezko. Alderdirik onena aukeratu dau Mariak, eta ez deutso inork kenduko».
Jaunak esana.