URTEAN ZEHARREKO VI. DOMEKA
C urtean
I. Irakurgaia
Madarikatua
konfiantza gizakiagan dauana.
Bedeinkatua
konfiantza Jaunagan dauana.
Jeremias Profetaren liburutik
Jr 17, 5-8
Honan berba egiten dau Jaunak:
«Madarikatua
konfiantza gizakiagan dauana,
giza
indar hutsean oinarritzen dana
eta
bihotza Jaunagandik urruntzen dauana.
Basamortuko
kardulatzaren antzeko da,
ez
dau sasoi onik izango;
basamortu
kiskalduan landatuta dago,
bizi
ezinezko gatz-lurrean.
Bedeinkatua
konfiantza Jaunagan dauana,
bere
euskarri Jauna dauana.
Ur-ertzean
landatutako zuhaitzaren antzeko da,
ur
bizigarrietara zabaltzen ditu sustraiak;
ez
deutsa sargoriari bildurrik,
haren
orriak beti hezerik;
lehor-urtean
be ha nasai,
ez
deutsa itziko frutu emoteari».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 1, 1-2. 3. 4 eta 6 (R/. Sal 40 [39], ik. 5a)
R/. Zorionekoa
Jaunagan itxaropidea jartzen dauana!
V/. Zorionekoa gaiztoen aholkuari jarraitzen ez
deutsana,
pekatarien
bidean ez dabilena,
ezta
lotsabakoen batzarrean jesartzen be;
Jaunaren legean atsegin dauana baino,
haren
legea gau eta egun hausnartzen dauana. R/.
V/. Ur-ertzean landaturiko zuhaitzaren antzekoa
da:
emoten
dau bere sasoian frutua,
eta
ez jako orririk igartzen;
egiten
dauan guztiak ondo deutsa urteten. R/.
V/. Ez holan gaiztoak, ez holan,
haizeak
daroan galautsaren antzekoak dira.
Jaunak
zaintzen dau zintzoen bidea;
gaiztoena,
barriz, galdu egiten da. R/.
II. Irakurgaia
Kristo biztu ez
bada,
zentzunik bakoa
da zuen sinismena.
San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik
1 Ko 15, 12. 16-20
Senideok: Kristo hilen artetik biztua dala
iragartzen bada, zelan esaten dabe zuetako batzuek hilak ez dirala bizten?
Izan be, hilak bizten ez badira, Kristo be
ez da biztu. Eta Kristo biztu ez bada, alperrekoa da zuen sinismena: zeuen
pekatuetan zagoze oraindino. Eta zer esanik ez, hil diran kristauak be galduak
dira. Kristogan jarria dogun itxaropenak bizitza honetarako bakarrik balio
badau, gizaki guztietan errukarrienak gara.
Baina ez, biztu da Kristo hilen artetik,
heriotzatik biztuko diranetan lehen-frutu.
Jaunak esana.
Aleluia
Lk 6, 23ab
R/. Aleluia.
V/. Alaitu zaiteze eta egin pozez salto,
handia
izango da-eta zuen saria zeruan. R/.
Ebanjelioa
Zorionekoak
behartsuok.
Baina ai zuek,
aberatsok!
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 6, 17. 20-26
Aldi haretan, Jesus ikasleakaz menditik
jatsi eta zelaigune baten gelditu zan. Ikasle multzo handia zan harekin; baita
herriko jentetza ugaria be, Judea osotik, Jerusalemdik eta Tiroko eta Sidongo
itsasaldetik etorria.
Jesusek, ikasleei begira, esan eutsen:
«Zorionekoak
txirook,
Jainkoaren
erreinua zeuena da-eta.
Zorionekoak
orain gose zarienok,
ze,
aseko zaitue Jainkoak.
Zorionekoak
orain negar egiten dozuenok,
ze,
barre egingo dozue.
Zorionekoak zuek, Gizonaren Semea dala-eta
jenteak gorrotatu, euren artetik bota eta madarikatuko zaitueenean eta izen
txarra emongo deutsueenean. Alaitu zaiteze egun horretan eta egin pozez salto
ze, handia izango da zuen saria zeruan; gauza berbera egin eutsien profetei
jente horren gurasoek.
Baina ai zuok, aberatsok,
ze, hartu dozue zeuen poza!
Ai zuok, orain aseta zagozenok, gose izango
zarie-eta!
Ai zuok, orain barre egiten dozuenok,
ze, aiene eta negar egingo dozue!
Ai zuok, mundu guztiak zuetaz ondo berba
egingo dauanean ze, gauza berbera egin eutsien sasiprofetei jente horren
gurasoek!»
Jaunak esana.