C urtean
I. Irakurgaia
Jaunak
nire esku jarri zaitu gaur;
baina
nik ez deutsut eskurik ezarri nahi izan.
Samuel lehenengo liburutik
1 Sm 26, 2. 7-9. 12-13. 22-23
Egun hareetan, Saul erregea Zif basamortura
jatsi zan, Israelgo hiru mila gizon aukeratu beragaz zituala, Daviden bila.
David eta Abixai gauez heldu ziran Saulen
gudarostea egoan lekura. Saul lo aurkitu eben, kanpalekuaren erdian etzunda,
lantza lurrean sartuta buru ondoan. Abner eta gainerako jentea erregearen
inguruan egoan lo. Abixaik esan eutson Davidi: «Jainkoak zeure esku jarri
deutsu gaur arerioa. Itzi egidazu lantza-kolpe batez lurrari josten; ez dot
birritan jo beharrik izango». Davidek, ostera, Abixairi: «Ez hil! Ez litzateke
zigorrik barik geldituko Jaunaren igurtzitakoari eskua ezarriko leuskiona».
Orduan, Davidek Saulen buru ondoan egoan
lantza eta ur-ontzia hartu ebazan, eta alde egin eben biek. Ez ebazan inork
ikusi, ez zan inor ohartu, ezta inor izartu be. Lo egozan danak, Jaunak
bialdutako lozorroak harturik.
David bestaldera joan eta mendi gailurrean
gelditu zan, urrun, arerioen eta bere artean tarte handia itziz. Davidek oihu
egin eban: «Errege, hona hemen zure lantza. Bialdu egizu mutilen bat bila. Nori
berea ordainduko deutsa Jaunak, bere zuzentasunaren eta leialtasunaren arabera.
Jaunak nire esku jarri zaitu gaur, baina nik ez deutsat eskurik ezarri nahi
izan Jaunaren igurtzitakoari».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 103 [102], 1-2. 3-4. 8 eta 10. 12-13 (R/. 8a)
R/. Bihozbera eta errukiorra da Jauna.
V/. Bedeinkatu begi nire arimak Jauna,
nire
barru osoak haren izen santua.
Bedeinkatu
begi nire arimak Jauna,
ez
bedi ahaztu haren mesedeaz. R/.
V/. Erru guztiak deutsuz parkatzen,
gatx
guztiak osatzen;
zure
bizia hilobitik askatzen dau,
maitasunez
eta errukiz koroatzen zaitu. R/.
V/. Bihozbera eta errukiorra da Jauna,
hasarregatxa
eta onginahiz betea.
Ez
gaitu erabiltzen gure pekatuek merezi lez,
ez
deusku ordaintzen geure erruen arabera. R/.
V/. Zelan sortaldea sartaldetik urrun,
halan
ditu harek gure hobenak gugandik urruntzen.
Zelan
aita seme-alabentzat errukior,
halan
Jauna begirune deutsoenentzat bihozbera. R/.
II. Irakurgaia
Lurtarraren
irudiko garan lez,
zerutarraren
irudiko be izango gara.
San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik
1 Ko 15, 45-49
Senideok: «Lehenengo gizakia, Adam, izaki
bizidun egina izan zan»; azkeneko Adam, barriz, Espiritu bizi-emoile.
Ez zan espirituzkoa izan lehenengoa,
haragizkoa baino; ondoren dator espirituzkoa. Lehenengo gizakia lurreko
hautsetik hartua izan zan; bigarrena, barriz, zerutik dator. Lurtarra, Adam,
lurtarren eredu da; zerutarra, Kristo, zerutarren eredu.
Eta lurtarraren irudiko garan lez,
zerutarraren irudiko be izango gara.
Jaunak esana.
Aleluia
Jn 13, 34
R/. Aleluia.
V/. Agindu barria emoten deutsuet, dino Jaunak:
maitatu
dagizuela alkar,
Nik
maite izan zaituedan lez. R/.
Ebanjelioa
Izan
zaiteze errukiorrak,
zuen
Aita errukiorra dan lez.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 6, 27-38
Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei:
«Hauxe dinotsuet zuoi, entzuleoi: Maitatu egizuez zeuen arerioak, egin on gorroto
deutsueenei, bedeinkatu madarikatzen zaitueenak, egin otoitz izen ona kentzen
deutsueenen alde.
Matraila baten jotzen zaituanari eskeini
bestea be; soingainekoa kentzen deutsunari ez ukatu jantzia be. Eskatzen
deutsun edonori emon, eta zeurea kentzen deutsunari ez bihurtu eragin. Eta
besteek zeuei egitea nahi dozuena, egin zeuek be besteei.
Maite zaitueenak bakarrik maite badituzue,
zer esker on zor jatzue? Pekatariek be maite ditue euren maitaleak. Eta on
egiten deutsueenei bakarrik egiten badeutsezue on, zer esker on zor jatzue?
Pekatariek be egiten dabe beste horrenbeste. Eta ordea hartzekotan bakarrik
emoten badozue maileguz, zer esker on zor jatzue? Pekatariek be aurreratzen
deutsoe alkarri, dagokiena hartzekotan.
Ez! Zuek maitatu arerioak, egin on eta emon
maileguz, ordeari begiratu barik; handia izango da zuen saria-eta.
Goi-goikoaren seme-alaba izango zarie ze, ona da ha esker txarrekoentzat eta
gaiztoentzat. Izan zaiteze errukiorrak, zeuen Aita errukiorra danez.
Ez txartzat jo inor, eta Jainkoak be ez
zaitue txartzat joko; ez kondenatu, eta ez zaitue kondenatuko; parkatu, eta
parkatuko deutsue; emon, eta emongo deutsue: neurri betea, sakatua, estutua eta
gainezkakoa emongo deutsue altzora. Izan be, zuek zein neurriz neurtu, halakoaz
neurtuko zaitue Jainkoak».
Jaunak esana.
HOMILIA
Senideok: Zenbat bider esan dogu «ederra da ebanjelioa, baina nork bete?» Eta ezinezkoa dala uste dogu eta halantxe jarraitzen dogu lehengotan, geurean, Jesusek zer dinoskun, edo benetan zer eskeintzen deuskun edo eskatzen konturatu barik. Egin ete geike une honetan ahalegin hori: zer eskeintzen edo zer eskatzen deusku benetan Jesusek?
Lehenengo irakurgaiak Saul erregeri buruz Dabidek dinoana izan daigun gogoan. Dabidek Jainkoa dau erreferentzia; horrexek daroa Jainkoaren igurtzia, bere arerioa izan arren, errespetatzera.
San Paulok esandakoa ere hartu daigun gogoan: lehenengoa lurreko gizakia da, eta gero espirituzkoa.
Gauza biok (Dabiden jarrerea eta Pauloren esana) gogoan doguzala hurreratu gaitezan Jesusen eskeintza-eskakizunera.
Izan daigun gogoan, lehenik eta behin, nori zuzentzen deutsozan Jesusek bere berbak: bere ikasleei. Ba, begitu daigun ea nik, guk, Jesusen ikasle izan gura dogun ala, haren inguruan ibili arren, beste zeozer bilatzen dogun; ez dalako erantzun bardina sortuko batetik ala bestetik.
Bai, gure azaleko izakeratik, norberekerian jantzitakotik, (lurreko haragitik Jesusen hizkeraz), hortik begitu ezkero, Jesusen eskeintza-eskakizuna gogorra dala eta bete-ezina uste izango dogu; baina beste aldetik begitu ezkero (hau da: Jesusen ikasle izan gura izan ezkero, edo espirituzko haragitik) gauza edertzat hartuko geuke.
Gure erreferentzia hauxe litzatekelako: izan zaiteze errukitsuak, zuen Aita errekitsua dan lez. Harentzat, senideok, ez dago areriorik edo gorrotagarririk.
Jesus Aitaren Seme lez bizi da, eta ez dauka areriorik ez gorrotagarririk; danak ditu erruki, danentzat da, danei deitzen deutse Jainkoaren ondasunetara eta zabaltzen deutse hareetarako atea. Eta ez jako gatx egiten danak maitatzea, eta euren artean arerioak ere bai, ez daukalako areriorik.
Eta hauxe da maite dogula Jainkoa jakiteko neurria: areriorik ez izatea, danak maite izatea. Orduantxe gara Aitaren antzekoak, haren seme-alabak. Eta hauxe da Jesusek bere ikasleei eskeintzen-eskatzen deutsena.