URTEAN ZEHARREKO XXXI. DOMEKA
A urtean
I. Irakurgaia
Okertu egin
zarie bidetik
eta asko eta
asko jausiarazo dozue zeuen irakaspenaz.
Malakiasen Profezia liburutik
Ml 1, 14b–2, 2b. 8-10
«Errege handia naz Ni –dino Jaun
ahalguztidunak–, eta begirune deutsoe herriek nire izenari. Orain, abadeok,
hona hemen zuentzako oharpena: Entzun nahi ez badozue eta nire izenari aintza
emoteko ardurarik ez badozue –dino Jaun ahalguztidunak–, madarikazinoa bialduko
dot zuen gainera.
Zuek, abadeok, okertu egin zarie bidetik eta
asko eta asko jausiarazo dozue zeuen irakaspenaz. Hausi egin dozue Nik Lebigaz
neban ituna –dino Jaun Ahalguztidunak–. Horregaitik, Nik be mespretxagarri eta
kaxkar egingo zaituet herri guztiarentzat, nire bideak jarraitu ez dozuezalako
eta erabagiak nor zein dan begiratuz hartu dozuezalako.
Ez ete dogu guztiok Aita bat bera? Ez ete
gaitu guztiok Jainko berak egin? Zertan gabiltz, bada, alkar engainatzen,
Jainkoak gure gurasoekin egin eban ituna hausiz?»
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 131 [130], 1. 2. 3
R/. Zaindu egizu nire bizia bakean zeuregan, Jauna.
V/. Jauna, nire bihotza ez da handinahi,
ez
nire begiak be gorazale;
ez
nabil gauza handien atzetik,
gainditzen
naben harrigarrien atzetik. R/.
V/. Ostera, isil eta bare dot barruan gogoa,
umetxua
amaren altzoan lez,
umetxua
lez dot barruan gogoa. R/.
V/. Itxaron, Israel, Jaunagan,
Oraindik
betira arte! R/.
II. Irakurgaia
Prest ginan,
Jainkoaren Barri Ona ez ezik,
baita geure
bizia be zuei emoteko.
San Paulo Apostoluak Tesalonikarrei egindako lehenengo epistolatik
1 Ts 2, 7b-9. 13
Senideok: Maitasun samurrez jokatu genduan
zuekin, bere umeak maitekiro zaintzen dituan amak lez.
Hain bihotzeko zindueguzanez, prest ginan,
Jainkoaren Barri Ona ez ezik, baita geure bizia be zuei emoteko. Hainbesteraino
maite zindueguzan! Senideok, izan gogoan gure nekeak eta ahaleginak; gau eta
egun egin genduan lan zuetako inorentzat karga ez izateagaitik, Jainkoaren
Barri Ona iragarri geuntsuenean.
Horregaitik, eskerrak emoten deutsaguz eten
barik Jainkoari; izan be, haren hitza iragarri geuntsuenean, onartu zenduen, ez
giza hitz huts lez, Jainkoaren hitz lez baino; halan da, izan be, eta lanean dihardu
zuengan, sinisten dozuenongan.
Jaunak esana.
Aleluia
Mt 23, 9b. 10b
R/. Aleluia.
V/. Bakarra da zuen Aita, zerukoa,
eta
bakarra zuen gidaria, Kristo. R/.
Ebanjelioa
Esan, esaten dabe; baina egiten ez.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 23, 1-12
Aldi haretan, holantxe egin eutsen berba
Jesusek jentetzari eta ikasleei: «Lege-maisuak eta fariseuak Moisesen
maisu-aulkian jesarrita dagoz. Egizue, beraz, eta bete hareek esandako guztia;
baina ez egin egiten dabena; ze, esan, esaten dabe, baina egiten ez. Karga
astunak eta eroan ezinekoak lotzen ditue, eta besteei leporatzen; baina eurek
atzamar batez be ez ditue mogitzen. Egiten daben guztia, jenteak ikusteagaitik
egiten dabe; zinta zabalak erabiltzen ditue bekokian, eta borlatxu deigarriak
mantu barrenean. Afarietan lehenengo jarlekuak, eta sinagogetan aurreaurreko
aulkiak maite ditue, plazetan jenteak agur egitea eta guztiek “maisu” deitzea.
Zuek, ostera, ez itzi inori “maisu” deitzen,
ze bakarra da zuen maisua, eta zuek guztiok alkarren senide zarie. Eta ez deitu
lurrean inori “aita”, ze bakarra da zuen Aita, zerukoa. Eta ez itzi inori
“gidari” deitzen be, ze bakarra da zuen gidaria, Kristo.
Zuetariko handiena izan bedi zuen
zerbitzari. Bere burua goratzen dauana beheratu egingo dau Jainkoak, eta bere
burua beheratzen dauana goratu».
Jaunak esana.
URTEAN ZEHARREKO XXXI. DOMEKA
B urtean
I. Irakurgaia
Entzun, Israel:
Maitatu egizu
Jauna bihotz-bihotzez.
Deuteronomioa liburutik
Dt 6, 2-6
Aldi haretan, honan berba egin eutson
Moisesek Israel herriari: «Begirune izango deutsazu Jaunari, zeure Jainkoari,
eta bai zuk eta bai zure ondorengoek nik emoten deutsudazan Jaunaren lege eta
agindu guztiak beteko dozuez zeuen bizitza osoan, luzaro bizi zaitezen.
Entzun egizuz, beraz, Israel, eta ahalegindu
betetzen, zoriontsu izan zaitezen eta biziro ugaritu, esnea eta eztia darion
lurraldean, Jaunak, zuen asaben Jainkoak, agindu eutsuen lez.
Entzun, Israel: Jauna gure Jainkoa Jaun
bakarra da. Maitatu egizu Jauna zeure Jainkoa bihotz-bihotzez, gogo osoz eta
indar guztiz. Izan beti gogoan gaur esaten deutsudazan berba honeek».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 18 [17], 2-3b. 3c-4. 47 eta 51ab (R/. 2)
R/. Maite zaitut, Jauna, neure indar!
V/. Maite zaitut, Jauna, neure indar!
Jauna
da nire hatx, nire gaztelu,
bera
nire askatzaile. R/.
V/. Nire Jainko, nire harkaitz babesgarri,
nire
babeski eta salbazino-indar,
nire
gordeleku goragarri.
Dei
egin neutsan Jaunari,
eta
salbatu ninduan arerioakandik. R/.
V/. Gora Jauna! Bedeinkatua nire harkaitza!
Goratua
nire Jainko salbatzailea,
garaipen
handiak emon deutsoz erregeari,
maitasuna
agertu deutso bere igurtzitakoari. R/.
II. Irakurgaia
Jesusek, beti
irauten dauanez,
inoiz amaituko
ez dan abadetza dau.
Hebrearrei egindako epistolatik
Heb 7, 23-28
Senideok: Lehengo ituneko abadeak asko
ziran, ezin eben-eta iraun, hil egiten ziralako. Jesusek, ostera, beti irauten
dauanez, inoiz amaituko ez dan abadetza dau.
Jesusek betiko salbatu leikez beraren bidez
Jainkoagana hurreratzen diranak, bizirik dago-eta hareen alde beti erregutzeko.
Benetan, Jesus lako abade nagusia behar
genduan guk: santua, errubakoa eta kutsubakoa, pekatariakandik bereizia eta
zeruak baino gorago jasoa. Honek ez dau, beste abadeek lez, lehenengo bere
pekatuakaitik eta gero herriarenakaitik egunero opariak eskeini beharrik, behin
betiko egin eban-eta hori, bere burua opari eskeini ebanean. Legeak, izan be,
gizon makalak izentatzen ditu abade nagusi; legea baino geroagokoa dan
Jainkoaren zinak, ostera, Semea izentatu dau abade nagusi, betieran bete-beteko
dana.
Jaunak esana.
Aleluia
Jn 14, 23
R/. Aleluia.
V/. Ni maite nauanak gordeko dau nire hitza, dino
Jaunak;
nire
Aitak maite izango dau,
eta
Aita eta biok harengana etorriko gara. R/.
Ebanjelioa
Maitatu egizu
Jauna, zeure Jainkoa.
Maitatu lagun
hurkoa.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
Mk 12, 28b-34
Aldi haretan, hurreratu zan Jesusengana
lege-maisu bat eta itaundu eutson: «Zein da agindu guztietan nagusiena?»
Jesusek
erantzun: «Hau da nagusiena: “Entzun, Israel: Jauna gure Jainkoa Jaun bakarra
da. Maite egizu Jauna zeure Jainkoa bihotz-bihotzez, gogo osoz, adimen guztiz
eta indar guztiz”. Bigarrena, barriz, hau da: “Maitatu lagun hurkoa zeure burua
lez”. Ez da honeek baino agindu handiagorik».
Lege-maisuak esan eutson: «Ederto, Maisu;
egia dinozu Jainkoa bakarra dala eta ez dala besterik esatean, baita ha
bihotz-bihotzez, adimen osoz eta indar guztiz maitatzea, eta lagun hurkoa nork
bere burua bezala maitatzea, erre-opari eta sakrifizio guztiak baino hobea dala
esatean be».
Eta Jesusek, zuhur erantzun ebala ikusirik,
esan eutson: «Ez zagoz urrun Jainkoaren erreinutik».
Eta handik aurrera, ez zan inor itaunik
egiten ausartzen.
Jaunak esana.
URTEAN ZEHARREKO XXXI. DOMEKA
C urtean
I. Irakurgaia
Guztiez dozu errukia, izaki guztiak maite dozuz-eta.
Jakituria liburutik
Jkt 11, 22–12, 2
Jauna, mundu osoa zure aurrean balantzan
izpitxua da,
lurrean
gelditzen dan goizeko iruntz-tanta.
Guztiez
dozu errukia, dana egin zeinkelako,
eta
gizakien pekatuei ez ikusiarena egiten deutsezu,
bihotz-barritu
daitezan.
Izaki
guztiak maite dozuz,
eta
ez dozu Zeuk egindako ezer gitxiesten;
zeozeri
gorroto izan bazeuntso, ez zeunkean-eta egingo.
Zelan
iraungo leuke zeozerk, Zuk gogoko ez bazendu?
Eta
zelan jarraituko izaten, Zuk dei eginda sortu ez balitz?
Bihozbera
zara Zu izaki guztiekin,
zureak
dira-eta, bizidunak maite dozuzan Jaun horrenak,
eta
zure espiritu hilezkorra guztiengan dago.
Horregaitik,
apurka-apurka zuzenduarazoten dozuz errudunak,
euren
pekatuak gogoratuarazoz zuzentzen dozuz,
txarretik
urrundu daitezan eta Zugan, Jauna, sinistu dagien.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 145 [144], 1-2. 8-9. 10-11. 13c-14 (R/. 1)
R/. Nire Jainko, nire errege,
bedeinkatuko dot zure izena betiere.
V/. Goratuko zaitut, nire Jainko, nire errege,
bedeinkatuko
dot zure izena betiere.
Egunero
zaitut bedeinkatuko,
beti
dot zure izena goratuko. R/.
V/. Errukiorra eta bihozbera da Jauna,
hasarregatxa
eta onginahiz betea.
Ona
da Jauna guztientzat,
errukiz
betea bere sorkari guztientzat. R/.
V/. Goratu zagiezala, Jauna, zeure sorkari
guztiek,
bedeinkatu
zeure fededunek;
aitatu
begie zure erregetza ospetsua,
berba
egin begie zure ahalmenaz. R/.
V/. Fidagarria da Jauna bere hitz guztietan,
leiala
bere egintza guztietan.
Jaunak
eusten deutse jausteko zorian dagozanei,
eta
jasotzen ditu lur joak. R/.
II. Irakurgaia
Jesus gure
Jaunaren izena goratua izango da zuengan,
eta zuek
harengan.
San Paulo Apostoluak Tesalonikarrei egindako bigarren epistolatik
2 Ts 1, 11–2, 2
Senideok: Otoitzean gagoz beti zuen alde,
gure Jainkoak bere deiaren gai egin zagiezan, eta bere ahalmenaz bere betera
eroan dagian onerako dozuen gogoa eta zuen sinismenaren jarduera. Holan, Jesus
gure Jaunaren izena goratua izango da zuengan, eta zuek harengan, gure Jainkoaren
eta Jesu Kristo gure Jaunaren onginahiaren arabera.
Senideok, Jesu Kristo gure Jaunaren azkeneko
etorreraz eta gu haregaz alkartuko garan uneaz, hau eskatzen deutsuegu: ez
dagizuela arinegi burua galdu, ezta kezkatu be, Jaunaren eguna gainean dala dinoan
goi-agerpen bat edo adierazpen bat nahiz guk egina ei dan gutun bat dala-eta.
Jaunak esana.
Aleluia
Ik. Jn 3, 16
R/. Aleluia.
V/. Hain maite izan eban Jainkoak mundua,
bere
Seme bakarra emon eutson;
harengan
sinisten dauanak betiko bizia dau. R/.
Ebanjelioa
Gizonaren
Semea, galdua egoana bilatzera
eta salbatzera
etorri da.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 19, 1-10
Aldi haretan, Jesus Jerikon sartu eta
herrian zehar joian. Bazan han Zakeo izeneko gizon bat, zergalari-buru zana,
oso aberatsa. Jesus nor zan ikusi nahirik ebilen Zakeo, baina ezin eban
jentetzagaitik, txikia zan-eta. Arineketan aurrera joan eta ikondo batera igon
eban Jesus ikusteko, ze, handik igaro behar eban.
Jesusek, leku haretara heltzean, gora
begiratu eta esan eutson: «Zakeo, jatsi behingoan, gaur zure etxean gelditu
behar dot-eta». Behingoan jatsi zan eta pozik hartu eban etxean. Hori ikusirik,
danak marmarka hasi ziran: «Pekatari baten etxera joan dok ostatuz».
Zakeok, ostera, zutunik jarrita, esan eutson
Jaunari: «Jauna, neure ondasunen erdiak behartsuei emongo deutsedaz eta, inori
ezer ostu badeutsat, lau halako bihurtuko deutsat».
Jesusek esan eutson: «Gaur salbazinoa etorri
da etxe honetara, ze, berau be Abrahamen ondorengoa da. Izan be, Gizonaren
Semea galdurik egoana bilatzera eta salbatzera etorri da».
Jaunak esana.