C urtean
I. Irakurgaia
Danekin
eztabaidan eta auzitan jarduteko
ekarri ninduzun
mundura.
Jeremias Profetaren liburutik
Jr 38, 4-6. 8-10
Egun hareetan, buruzagiek esan eutsoen
erregeari: «Jeremias honek bizia zor dau! Bere hitzez, herrian gelditzen diran
gudariak eta herritar guztiak adorebakotu besterik ez dau egiten. Ez dihardu
herriaren onerako, kalterako baino».
Sedekias erregeak erantzun eutsen: «Zeuen
esku dozue! Erregeak ezin leike ezer zuen aurka».
Hartu eben, beraz, Jeremias eta
errege-familiako Melkias printzearen putzuan sartu eben, sokaz jatsiz. Putzua
kartzelako atarian egoan eta ez eban urik, lokatza baino. Jeremias lokatzetan
sarturik gelditu zan.
Ebed-Melek jauregitik erregeagana joan zan
eta esan eutson: «Errege jauna, txarto jokatu dabe gizon horreek Jeremias
profetagaz; putzura bota dabe, eta goseak hilko da bertan, ez dago-eta ogirik
urian».
Orduan, agindu hau emon eutson erregeak
Ebed-Melek etiopiarrari: «Hartu zeugaz hiru gizon eta atara Jeremias profeta
putzutik, hil baino lehen».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 40 [39], 2. 3. 4. 18 (R/. ik. 14b)
R/. Jauna, zatorkidaz azkar laguntzera!
V/. Jaunagan neban jarria itxaropen guztia,
makurtu
eta entzun dau nire oihua. R/.
V/. Atara nau hondamen-putzutik,
zingira
lohitsutik;
hatx
gainean jarri ditu nire oinak,
sendotu
ditu nire pausuak. R/.
V/. Kantu barria ipini deust ezpanetan,
gorespen-kanta
gure Jainkoarentzat;
hau
ikusiz jente asko ikaratuko da,
eta
Jaunagan izango dau konfiantza. R/.
V/. Dohakabe eta behartsu naz ni,
baina
Jauna da nitaz arduratzen.
Zeu
zaitut laguntzaile eta askatzaile,
ene
Jainko, ez luzatu. R/.
II. Irakurgaia
Ekin deiogun
atzera egin barik
aurrean dogun
lasterketari.
Hebrearrei egindako epistolatik
Heb 12, 1-4
Senideok: Hainbat eta hainbat testiguz
inguraturik gagozan ezkero, itzi daigun oztopo jakun guztia eta inguratzen
gaituan pekatua, eta ekin deiogun, atzera egin barik, aurrean dogun
lasterketari. Jarri daiguzan begiak sinismenaren iturri eta betetzaile dogun
Jesusengan. Honek be, itxaroten eban zorionagaitik, kurutzean hiltzea onartu
eban, heriotzea lotsagarria zala kontuan hartu barik, eta orain Jainkoaren
tronuaren eskumaldean jesarrita dago.
Izan egizue, bada, gogoan pekatarien aldetik
halako erasoaldia eroan eban ha, adorea galdu eta etsi ez dagizuen. Oraindino
ez zarie bizia galtzeraino heldu pekatuaren aurkako zeuen burrukan.
Jaunak esana.
Aleluia
Jn 10, 27
R/. Aleluia.
V/. Nire ardiek entzuten dabe nire ahotsa, dino
Jaunak;
Nik
ezagutzen ditut,
eta
hareek jarraitu egiten deuste. R/.
Ebanjelioa
Ez naz etorri bakea ekartzera, banaketa baino.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 12, 49-53
Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei:
«Lurrean sua ekartzera etorri naz, eta gurago neuke daborduko sutan balego!
Heriotza-uretan urperatu behar dot, eta hau larria hori bete arte!
Munduari bakea ekartzera etorri nazala uste
dozue ala? Bakea ez, banaketa baino. Ze, hemendik aurrera, etxe bateko bost
senideak banaturik egongo dira: hiru biren kontra eta bi hiruren kontra; aita
semearen aurka eta semea aitaren aurka, ama alabaren aurka eta alaba amaren
aurka, amaginarreba erranaren aurka eta errana amaginarrebaren aurka».
Jaunak esana.