A urtean
I. Irakurgaia
Daviden
jauregiko giltzak
jarriko
deutsodaz lepoan hari.
Isaias Profetaren liburutik
Is 22, 19-23
Hau dinotso Jaun ahalguztidunak Xebnari,
errege-jauregiko arduradunari:
«Bota
egingo zaitut kargutik eta zagozan lekutik kenduko.
Egun
haretan neure zerbitzari Eliakimi,
Hilkiasen
semeari, dei egingo deutsat;
zure
soingainekoa jantziazo, zure garrikoa ezarri
eta
zure aginpidea emongo deutsat.
Aita
baten pareko izango da
Jerusalemgo
bizilagunentzat eta Judako herriarentzat.
Daviden
jauregiko giltzak jarriko deutsadaz lepoan;
harek
edegia ez dau inork itxiko; harek itxia ez dau inork edegiko.
Untzea
egur gogorrean baizen sendo ezarriko dot Eliakim,
eta
bere senitartearen harrogarri izango da».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 138 [137], 1-2a. 2b-3. 6 eta 8bc (R/. 8bc)
R/. Jauna, zure maitasuna betikoa da,
ez itzi bertan behera zeure eskuen lana!
V/. Eskerrak emoten deutsudaz, Jauna,
bihotz-bihotzez,
nire
hitzak entzun dozuzalako;
kantuz
goratzen zaitut aingeruen aurrean,
eta
zure tenplu santurantz begira ahuspezten naz. R/.
V/. Eskerrak emoten deutsadaz zure izenari,
zure
maitasun eta leialtasunagaitik,
parebakoak
egin dozuz-eta
zeure
izena eta promesa.
Dei
egin neutsunean, erantzun zeunstan,
kemena
bizkortu bihotzean. R/.
V/. Gorena da, bai, Jauna,
baina
umilari deutso begiratzen;
harroari,
barriz, urrunetik igartzen.
Jauna,
zure maitasuna betikoa,
ez
itzi bertan behera zeure eskuen lana! R/.
II. Irakurgaia
Harengandik
dira gauza guztiak,
haren bidez eta
harentzat.
San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik
Erm 11, 33-36
Bai handia eta sakona Jainkoaren eskuzabaltasuna, jakituria eta ezaguera! Bai aztergatxak haren erabagiak eta bai barruntauezinak haren bideak! Nork ezagutu dau Jaunaren pentsamentua? Nor izan da haren aholkulari? Nork emon deutso hari lehenengo, gero harek bihurtu behar izateko? Harengandik dira gauza guztiak, haren bidez eta harentzat. Aintza berari betieran! Amen.
Jaunak esana.
Aleluia
Mt 16, 18
R/. Aleluia.
V/. Zu Pedro zara, hatxa;
hatx
horren gainean eraikiko dot Nik neure Eleizea,
eta
Heriotzaren indarrak ez jakoz nagusituko. R/.
Ebanjelioa
Zu Pedro zara,
hatxa;
zeruetako
erreinuko giltzak emongo deutsudaz.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 16, 13-20
Aldi haretan, Jesusek, Filiporen Zesareara
heldu zanean, itaun hau egin eutsen ikasleei: «Gizonaren Semea nor dala dino
jenteak?»
Hareek
erantzun: «Batzuek Joan Bateatzailea dala; beste batzuek Elias; besteek
Jeremias edo profetaren bat».
Jesusek, orduan: «Eta zuek, nor nazala
dinozue?» Simon Pedrok erantzun eban: «Zu Mesias zara, Jainko biziaren Semea».
Orduan, Jesusek esan eutson: «Zorionekoa zu,
Simon, Jonasen semea, hori ez deutsulako hazur-maminezko inork agertu, zeruko
nire Aitak baino. Eta hauxe dinotsut Nik: Zu Pedro zara –hatxa–; hatx horren
gainean eregiko dot Nik neure Eleiza, eta Herioaren indarrak ez jakoz
nagusituko. Zeruetako erreinuko giltzak emongo deutsudaz: zuk mundu honetan
lotua, zeruan be loturik geldituko da, eta zuk mundu honetan askatua, zeruan be
askatua».
Orduan, bera Mesias zala inori ez esateko
agindu eutsen Jesusek ikasleei.
Jaunak esana.
URTEAN ZEHARREKO XXI. DOMEKA
B urtean
I. Irakurgaia
Guk be Jauna
zerbiduko dogu,
ha dogu-eta
geure Jainkoa.
Josue liburutik
Jos 24, 1-2a. 15-17. 18b
Egun hareetan, Israelgo leinu guztiak batu
ebazan Josuek Sikemen. Dei egin eutsen Israelgo arduradun, buruzagi, epaile eta
funtzionarioei be, eta Jaunaren aurrera agertu ziran. Orduan, honan berba egin
eutson Josuek herri osoari:
«Jauna zerbitzea txarto begitantzen
bajatzue, aukeratu egizue gaur zein zerbidu: zuen asabek Eufrates ibaiaz
bestaldean zerbidu ebezan jainkoak ala amortarren jainkoak, orain bizi zarien
herrialdeko jentearenak, hain zuzen be. Nik eta nire etxekoek Jauna zerbiduko
dogu».
Herriak erantzun eban: «Urrun gugandik Jauna
iztea, jainko arrotzak zerbitzeko! Jauna dogu geure Jainkoa; berak atara gaitu
gu eta gure asabak Egiptotik, esklabotzatik; geure begiz ikusi doguz berak
egindako mirari handiak; berak zaindu gaitu egin dogun bide guztian zehar, eta
igaro doguzan herri guztietan babestu gaitu. Beraz, guk be Jauna zerbiduko
dogu, bera dogu-eta geure Jainkoa».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 34 [33], 2-3. 16-17. 18-19. 20-21. 22-23 (R/. 9a)
R/. Dastatu egizue eta ikusi zein ona dan Jauna.
V/. Bedeinkatuko dot aldi oro Jauna,
nire
ahoan beti haren gorespena.
Harro
nago Jaunagaz,
entzun
begie apalek eta poztu beitez. R/.
V/. Zintzoakana ditu Jaunak begiak,
adi
hareen oihura belarriak.
Gaizkileen
aurka Jaunaren aurpegia,
lurretik
ezabatzeko hareen gogorapena. R/.
V/. Deadar egiten dabe zintzoek, eta Jaunak
entzun,
larrialdi
guztietatik libratzen ditu.
Hurreratu
jake Jauna bihotz-hausiei,
salbatzen
ditu barru-jausiak. R/.
V/. Zoritxar asko izaten dau zintzoak,
baina
guztietatik libratzen dau Jaunak.
Hazur
guztiak zaintzen deutsoz,
bat
bakarra be ez deutsoe hausiko. R/.
V/. Gaiztakeriak hiltzen dau gaiztoa;
zintzoari
gorroto deutsoenek zigorra dabe izango.
Jaunak
askatzen dau bere zerbitzarien bizia,
harengan
babesten diranek ez dabe zigorrik izango. R/.
II. Irakurgaia
Handia da
misterio hau,
eta nik
Kristori eta Eleizeari loturik ikusten dot.
San Paulo Apostoluak Efesoarrei egindako epistolatik
Ef 5, 21-32
Senideok: Izan zaiteze alkarren menpeko,
Kristori deutsazuen begiruneagaitik. Emazteak izan daitezala euren senarraren
menpeko, Jaunaren menpeko lez, senarra emaztearen buru da-eta, Kristo
Eleizearen buru dan lez, bere gorputza dauan Eleizearen salbatzaile dala. Eleizea
Kristoren menpeko dan lez, izan beitez emazteak danetan senarraren menpeko.
Senarrok, maitatu egizue zeuen emaztea,
Kristok Eleizea maitatu eta beraren alde bere burua emon eban lez. Bere burua
eskeiniz, sagaratu egin eban Eleizea, Bateoko urez eta hitzaren indarrez
garbituz. Holan prestatu eban beretzat Eleiza distiratsua, zikinik eta zimurrik
edo holako ezer bakoa, santua eta kutsubakoa.
Era berean, senarrek be euren gorputza lez
maitatu behar dabe euren emaztea. Emaztea maite dauanak bere burua maite
dau-eta. Ez dau inork bere gorputza gorrotatzen, jaten emon eta zaindu baino,
Kristok Eleizeagaz egiten dauan lez. Gu guztiok gorputz horren atal gara.
«Horregaitik,
gizasemeak bere aita-amak itziko ditu,
eta
bere emazteagaz alkartuko da,
eta
biak bat izango dira».
Handia da misterio hau, eta nik Kristori eta Eleizeari loturik ikusten dot.
Jaunak esana.
Aleluia
Ik. Jn 6, 63c. 68c
R/. Aleluia.
V/. Zure hitzak, Jauna, espiritu eta bizi dira.
Zure
hitzek betiko bizia dabe. R/.
Ebanjelioa
Norengana
joango gara?
Zure hitzek
betiko bizia dabe.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Jn 6, 60-69
Aldi haretan, Jesusen ikasleetariko askok
esan eban: «Gogorra da berbeta hau. Nork entzun leike?»
Jesusek,
bere barruan konturaturik ikasleak marmarka ziharduela, esan eutsen:
«Onartezina deritxazue horri? Eta Gizonaren Semea lehen egoan lekura igotzen
ikusiko bazendue, orduan zer? Espiritua da bizia emoten dauana; haragiak ez dau
ezer emoten. Nik esan deutsuedazan berbak bizi eta espiritu dira. Baina badira
zuen artean sinisten ez daben batzuk».
Izan be, Jesusek hasieratik ekian nork ez eban sinisten eta nork salduko
eban. Eta esan eban gainera: «Horregaitik esan deutsuet ezin dala inor be Nigana
etorri, Aitak ez badeutso horretarako gaitasuna emoten».
Harrezkero, haren ikasleetariko askok atzera
egin eban, eta aurrerantzean ez ziran haregaz ibili. Orduan, esan eutsen
Jesusek Hamabiei: «Zuek be alde egin gura ete dozue?» Erantzun eutson Simon
Pedrok: «Jauna, nogana joango gara gu? Zeuk daukazuz betiko bizitzako berbak.
Eta guk sinistu dogu eta badakigu Zeu zarana Jainkoaren Santua».
Jaunak esana.
URTEAN ZEHARREKO XXI. DOMEKA
C urtean
I. Irakurgaia
Atzerriko
nazino guztietatik ekarriko dabez
zuen senide
guztiak.
Isaias Profetaren liburutik
Is 66, 18-21
Hau dino Jaunak:
«Ezagutzen
ditut Nik gaiztoen egintzak eta asmoak,
eta
herri eta hizkuntza guztietako jentea batzera etorriko naz;
hareek
etorri eta nire aintza ikusiko dabe.
Ezaugarri
bat emongo deutset;
euren
artean bizirik gelditutako batzuk
bialduko
ditut nazinoetara;
Tarsis,
Etiopia eta Lidiara,
Mexek,
Tubal, Greziara eta urruneko herrietara,
inoiz
nire barri izan ez daben
eta
nire aintzarik ikusi ez dabenengana.
Eta
nire aintza iragarriko dabe nazinoetan.
Atzerriko
nazino guztietatik ekarriko dabez,
Jaunarentzat
opari moduan, zuen senide guztiak;
zaldi,
gurdi eta ohatiletan,
mando
eta dromedarioetan ekarriko dabez
Jerusalemgo
nire mendi santura –dino Jaunak–,
israeldarrek
euren opariak Jaunaren etxera
ontzi
garbietan ekartzen dabezan lez.
Eta
hareen arteko batzuk be aukeratuko ditut
abade
eta lebitar izateko –dino Jaunak–».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 117 [116], 1. 2 (R/. Mk 16, 15)
R/. Zoaze mundu guztira eta iragarri Barri Ona.
Edo: Aleluia.
V/. Goratu egizue Jauna, nazino guztiok,
goratu
egizue, herri guztiok. R/.
V/. Sendoa da-eta guretzat haren maitasuna,
beti-betikoa
Jaunaren leialtasuna. R/.
II. Irakurgaia
Maite dauana dau Jaunak zuzentzen.
Hebrearrei egindako epistolatik
Heb 12, 5-7. 11-13
Senideok: Ahaztu egin dozue seme-alabei lez
emoten jatzuen aholkua:
«Ene
seme, ez baztertu Jaunaren zuzenketa,
ezta
galdu be adorea, hasarre egiten badeutsu,
maite
dauana dau-eta Jaunak zuzentzen
eta
seme-alabatzat hartzen dauana dau zigortzen».
Jasaten dozuena zuek zuzentzeko da; Jainkoak
seme-alaba lez tratatzen zaitue. Izan be, zein seme nahiz alaba ez dau aitak
zuzentzen?
Egia esan, edozein zuzenketa, momentuan,
mingarri da, ez pozgarri; baina, gerora, haren bidez hezitakoei bere frutuak
ekartzen deutsez: bakea eta zuzentasuna. Jaso egizuez, beraz, esku jausiak eta
belaun ahulduak, eta ibili zaiteze bide zuzenean, herrenaren hankea hausi ez
dadin, osatu baino.
Jaunak esana.
Aleluia
Jn 14, 6
R/. Aleluia.
V/. Neu naz bidea, egia eta bizia, dino Jaunak;
ezin
da inor Aitagana joan,
nire
bidez izan ezik. R/.
Ebanjelioa
Asko etorriko
dira sortaldetik eta sartaldetik,
eta Jainkoaren
erreinuko mahaian jesarriko dira.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 13, 22-30
Aldi haretan, Jesusek, Jerusalemera bidean
joiala, igarotzen zituan herri eta auzoetan irakasten eban.
Batek
esan eutson: «Jauna, gitxi ete dira salbatzen diranak?» Jesusek erantzun
eutsen: «Ahalegindu zaiteze ate estutik sartzen. Egia esan, askok sartu gura
izango dau, baina ezingo da sartu.
Etxeko jaunak jagi eta atea itxi ezkero,
kanpoan geldituok ate joka hasiko zarie: “Zabaldu, Jauna!” Baina harek
erantzungo deutsue: “Ez dakit nongoak zarien”.
Zuek, orduan, holan hasiko zaiakoze: “Zeugaz
jan eta edan izan dogu, eta Zuk geure plazetan irakatsi izan dozu”. Baina harek
erantzungo deutsue: “Ez dakit nongoak zarien. Alde Nigandik, gaizkileok!”
Orduan, negarra eta hagin-karraskada izango
da, Abraham, Isaak eta Jakob eta profeta guztiak Jainkoaren erreinuan ikustean,
zeuen burua, barriz, kanpora jaurtia. Asko etorriko dira sortaldetik eta
sartaldetik, iparretik eta hegotik, eta Jainkoaren erreinuko mahaian jesarriko
dira. Begira: orain azkeneko diran batzuk lehenengo izango dira, eta lehenengo
diran batzuk azkeneko».
Jaunak esana.