URTEAN ZEHARREKO XV. DOMEKA
C urtean
I. Irakurgaia
Esku-eskura dozu hitza, bete dagizun.
Deuteronomioa liburutik
Dt 30, 10-14
Honan berba egin eutson Moisesek herriari:
«Obedituko deutsazu Jaunari, zeure Jainkoari, legearen liburu honetan
idatzitako beraren aginduak eta legeak betez, eta bihotz-bihotzez eta gogo osoz
bihurtuko zara Jaunagana, zeure Jainkoagana.
Izan be, gaur nik emoten deutsudan agindua
ez da zure indarrez gaindikoa, ezta eskuratu ezina be. Ez dago zeruan, zuek hau
esateko: "Nork igongo dau zerura, agindua ekarri eta guri jakinazoteko,
bete ahal dagigun?" Ez dago itsasoaz bestaldean be, zuek hau esateko:
"Nor joango jaku itsasoaz bestaldera, agindua ekarri eta guri
jakinazoteko, bete ahal dagigun?" Izan be esku-eskura dozu-eta hitza,
zeure ahoan eta bihotzean, bete dagizun».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 69 [68], 14 eta 17. 30-31. 33-34. 36ab eta 37 (R/. ik. 33)
R/. Izan bihotz, apalok,
Jainkoaren bila zabiltzenok!
V/. Nik Zuri dagitsut otoitz;
mesede-sasoia
dozu, Jauna.
Erantzun,
ene Jainko, zeure maitasun handiaz,
zeure
salbazino leialaz.
Erantzun,
Jauna, samurra da-eta zure maitasuna,
bihurtu
nigana begiak zeure erruki handiaz. R/.
V/. Ni, barriz, gizajo atsekabetu hau,
indarbarritu
nagiala, oi Jainko, zure salbazinoak.
Jainkoaren
izena kantuz dot goratuko,
esker
onez handietsiko. R/.
V/. Ikusi egizue, apalok, eta poztu,
izan
bihotz Jainkoaren bila zabiltzenok.
Izan
be, entzuten deutse Jaunak behartsuei,
ez
ditu gitxiesten berari lotuak. R/.
V/. Salbatuko dau, bai, Jainkoak Sion,
eraikiko
ditu barriro be Judako uriak.
Jainkoaren
zerbitzarien ondorengoak izango dira oinordeko,
haren
izena maite dabenak han biziko. R/.
Edo:
Sal 19 [18], 8. 9. 10. 11
R/. Jaunaren arauak zuzenak dira,
bihotzaren pozgarri.
V/. Jaunaren legea bikain, barrua arnasbarritzen
dau;
Jaunaren
mandamentua fidagarri, heldubakoa zuhur egiten dau. R/.
V/. Jaunaren arauak zuzen, bihotzaren pozgarri;
Jaunaren
agindua distiratsu, begien argigarri. R/.
V/. Jaunaganako begirunea garbi, iraunkor betiko,
Jaunaren
erabagiak egiazko, dan-danak bidezko. R/.
V/. Urrea, urre araztua baino desiragarriago,
eztia,
ezti barria baino gozoago. R/.
II. Irakurgaia
Sortua izan dan guztiak
Kristo dau eredu eta helburu.
San Paulo Apostoluak Kolosarrei egindako epistolatik
Kol 1, 15-20
Jainko ikusezinaren irudi da Kristo,
sorkari
guztietan lehen-sortua.
Haren
bidez sortu ebazan Jainkoak
zeru-lurretan
diran gauza guztiak,
agiri
diranak eta ez diranak:
munduan
eragina daben ahalmenak,
nagusitzak,
aginteak eta botereak;
sortua
izan dan guztiak Kristo dau eredu eta helburu.
Gauza
guztiak baino lehenagokoa da bera,
eta
berari esker diraue.
Bera
da gorputzaren buru, Eleizearena, hain zuzen be.
Bera
da hasiera, hildakoen artetik lehen-biztua,
gauza
guztietan bera izan dadin lehenengoa;
Jainkoak
nahi izan dau-eta
bere
izaeraren betea Kristogan egotea,
eta
honen bidez gauza guztiak beragaz adiskidetzea,
Kristok
kurutzean isuritako odolaz bakeak eginez
zeruko
eta lurreko gauza guztiekin.
Jaunak esana.
Aleluia
Ik. Jn 6, 63c. 68c
R/. Aleluia.
V/. Zure hitzak, Jauna, espiritu eta bizi dira;
zure
hitzek betiko bizia dabe. R/.
Ebanjelioa
Zein da nire lagun hurkoa?
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 10, 25-37
Aldi haretan, lege-maisu batek jagi eta
azpikeriaz itaundu eutson Jesusi: «Maisu, zer egin behar dot ondaretzat betiko
bizitza jasotzeko?» Jesusek esan eutson: «Zer dago idatzita Moisesen legean?
Zer irakurtzen dozu?»
Harek erantzun: «Maitatu egizu Jauna zeure
Jainkoa bihotz-bihotzez, gogo osoz, indar guztiz eta adimen guztiz; eta lagun
hurkoa zeure burua lez». Jesusek erantzun eutson: «Ederto erantzun dozu. Bete
hori eta bizitza izango dozu». Baina, lege-maisuak, itauna bidezkoa zala
adierazo nahirik, esan eutson Jesusi: «Eta nor da nire lagun hurkoa?»
Jesusek, orduan: «Behin baten, bajoian gizon
bat Jerusalemdik behera Jerikorantz, eta lapurren eskuetan jausi zan. Lapurrek,
eukazanak kendu eta, egurtu ostean, alde egin eben, erdi hilda itziz. Hatan be,
abade bat gertatu zan bide haretan behera eta, gizona ikusi ebanean, bidetik
baztertu eta aurrera jo eban. Beste
horrenbeste egin eban handik igaro zan tenpluko lebitar batek be: ikustean,
bidetik baztertu eta aurrera jo eban.
Baina bidaian zan samariar bat bertara heldu
eta, ha ikustean, errukitu egin jakon. Hurreratu eta zauriak lotu eutsozan,
olioz eta ardaoz igurtzi ostean; gero, bere asto gainean jarri, ostatura eroan
eta bere ardurapean hartu eban. Biharamonean, zidarrezko txanpon bi atara eta
ostalariari emon eutsozan, esanez: “Jagon egizu eta, gehiago gastatzen badozu,
hurrengoan natorrenean ordainduko deutsut”.
Zure ustez, hirurotan zeinek jokatu eban
lagun hurko lez lapurren eskuetan jausitako gizonarekin?» Lege-maisuak erantzun
eutson: «Haretaz errukitu zanak». Jesusek esan eutson, orduan: «Zoaz eta egin
zeuk be beste horrenbeste».
Jaunak esana.