URTEAN ZEHARREKO XXV. DOMEKA
A urtean
I. Irakurgaia
Nire asmoak ez dira zuenak lakoak.
Isaias Profetaren liburutik
Is 55, 6-9
Bilatu egizue Jauna, aurkitu leiteken
bitartean;
dei
egiozue, hurrean dagoan bitartean.
Itzi
begi gaiztoak bere bidea,
gaizkileak
bere asmo txarrak;
bihurtu
bedi Jaunagana, errukiz hartuko dau-eta,
gure
Jainkoagana, guztiz parkabera da-eta.
Nire
asmoak ez dira zuenak lakoak,
ezta
zuen jokabidea be nirea lakoa, dino Jaunak.
Zelan
zerua lurraren gainetik garai,
halan
nire jokabidea zuen jokabidearen gainetik,
nire
asmoak zuen asmoen gainetik.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 145 [144], 2-3. 8-9. 17-18 (R/. 18a)
R/. Hurrean dago Jauna dei egiten deutsoenengandik.
V/. Egunero zaitut bedeinkatuko,
beti
dot zure izena goratuko.
Handia
da Jauna, guztiz goresgarria,
mugarik
bakoa haren handitasuna. R/.
V/. Errukiorra eta bihozbera da Jauna,
hasarregatxa
eta onginahiz betea.
Ona
da Jauna guztientzat,
errukiz
betea bere sorkari guztientzat. R/.
V/. Zintzoa da Jauna bere bide guztietan,
leiala
egintza guztietan.
Hurrean
dago Jauna dei egiten deutsoenengandik,
benetan
dei egiten deutsoen guztiengandik. R/.
II. Irakurgaia
Niretzat, bizitzearen arrazoia Kristo da.
San Paulo Apostoluak Filipoarrei egindako epistolatik
Flp 1, 20c-24. 27a
Senideok: Ziur nago, ni bizirik nahiz hilda
egon, bere handitasuna agertuko dauala Kristok nigan. Izan be, niretzat,
bizitzearen arrazoia Kristo da, eta hiltzea irabazpide. Baina bizitzen
jarraituz lan onuragarria egin ahal badagit, ez dakit nik zer aukeratu.
Alde bietatik nago estu: batetik, hil egin
nahi neuke, Kristogaz izateko; niretzat hau askoz hobea da-eta; baina,
bestetik, nik bizirik jarraitzea beharrezkoago da zuentzat.
Hauxe bakarrik eskatzen deutsuet: bizi
zaitezela Kristoren Barri Onari dagokion lez.
Jaunak esana.
Aleluia
Ik. Eg 16, 14b
R/. Aleluia.
V/. Edegi, Jauna, gure bihotza,
gogoz
onartu daiguzan zure Semearen hitzak. R/.
Ebanjelioa
Inbidia ete dozu, ni ona nazalako?
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 20, 1-16
Aldi haretan, Jesusek parabola hau esan
eutsen ikasleei: «Zeruetako erreinuagaz mahasti-nagusiagaz bezala gertatzen da.
Goizean goiz bere mahastirako behargin bila urten eban. Eguneko lansaria
zidarrezko txanpon baten berbatu ondoren, mahastira bialdu zituan langileak.
Goizeko bederatziak aldera barriro urten
eban eta, beste batzuk plazan lanerako zain ikusirik, esan eutsen: “Zoaze zeuok
be nire mahastira eta ordainduko deutsuet bidezko dana”. Eta hareek be joan
egin ziran. Urten eban barriro hamabiak aldera eta hirurak aldera, eta gauza
bera egin eban. Arratsaldeko bostak aldera be urten eban eta, beste batzuk
oraindino geldi aurkiturik, esan eutsen: “Zertan zagoze hemen egun osoan lanik
egin barik?” Hareek erantzun eutsoen: “Ez gaitu inork hartu beharrerako”.
Harek, orduan: “Zoaze zuek be nire mahastira”.
Iluntzean mahasti-nagusiak esan eutson
arduradunari: “Deitu beharginei, eta emoiozu bakotxari bere soldata,
azkenekoetatik hasi eta lehenengoetara”.
Etorri ziran, bada, arratsaldeko
bostetakoak, eta zidarrezko txanpon bana hartu eben. Lehenengo ordukoek, txanda
heldu jakenean, besteek baino gehiago hartuko ebela uste eben; baina hareek be
zidarrezko txanpon bana hartu eben.
Orduan, nagusiaren kontra marmarka hasi
ziran, eta esan eutsoen: “Azkeneko honeek ez dabe ordubete besterik lan egin,
eta gugaz bardindu dozuz, egun osoko nekea eta beroa eroan dogunokaz”. Baina
nagusiak erantzun eutson hareetariko bati: “Adiskide, ez deutsut
bidebakokeriarik egiten. Ez ete ginan berbatu zidarrezko txanpon baten? Eutsi
dagokizuna eta zoaz. Zuri beste emon gura deutsat azkeneko honi be. Ezin ete
dot neure diruaz nahi dodana egin? Ala inbidia dozu, ni ona nazalako?”
Holantxe, bada, azkenekoak lehenengo izango
dira eta lehenengoak azkeneko».
Jaunak esana.
URTEAN ZEHARREKO XXV. DOMEKA
B urtean
I. Irakurgaia
Heriotza lotsagarrira kondenatuko dogu.
Jakituria liburutik
Jkt 2, 12a. 17-20
Hau inoen gaiztoek:
«Jarri
deioguzan sareak zintzoari;
ikusi
daigun esaten dauana egia dan ala ez,
aztertu
daigun zelako amaiera dauan ikusteko.
Benetan
Jainkoaren seme bada,
etorriko
jako ha zintzoari laguntzera
eta
libratuko dau arerioen eskuetatik.
Irainak
eta oinazeak jasanarazoko deutsaguz,
haren
nasaitasuna ezagutu eta eroapena probatzeko.
Heriotza
lotsagarrira kondenatuko dogu,
bere
esanetan, Jainkoak alde urtengo deutso-eta».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 54 [53], 3-4. 5. 6 eta 8 (R/. 6b)
R/. Jauna da nire biziaren babesle.
V/. Ene Jainko, salbatu nagizu zeure izenagaitik,
defendatu
nire auzia zeure ahalmenaz.
Entzun,
ene Jainko, nire otoitza,
makurtu
belarria nire ahoko hitzetara. R/.
V/. Nire aurka jagi dira harroak
eta
ni hil nahian dabiltz gogorzaleak,
Jainkoaren
ardurarik barik. R/.
V/. Baina nik Jainkoa dot laguntzaile,
Jauna
neure biziaren babesle.
Sakrifizioak
eskeiniko deutsudaz bihotz-bihotzez,
zure
izena goratuko, Jauna, ona zaralako. R/.
II. Irakurgaia
Bakegileek
bakean ereiten dabe
eta frututzat zuzentasuna batzen.
Santiago Apostoluaren epistolatik
St 3, 16–4, 3
Senide maiteok: Bekaizkeria eta
norgehiagokeria diran tokian, han dira nahastea eta era guztietako
gaiztakeriak. Goitik datorren jakituria, barriz, garbia da lehenengo; gainera,
baketsua, bihozbera, amore-emoilea, errukitsua eta frutu onak dakarzana,
alderdikeriarik eta itxurazalekeriarik bakoa. Bakegileek bakean ereiten dabe
eta frututzat zuzentasuna batzen.
Nondik sortzen dira zeuen artean dozuezan
hasarreak eta burrukak? Ez ete zuen barruan burrukan dabiltzan grina
txarretatik? Zeozer gogo biziz gura eta eskuratu ezin dozuenean, hilketak
egiten dozuez; zeozer nahi eta lortu ezin dozuenean, hasarrea sortu eta burruka
egiten dozue. Ez badaukazue, eskatzen ez dozuelako da; eskatu eta hartzen ez
badozue, txarto eskatzen dozuelako da, zeuen grina txarrak asetzeko eskatzen
dozuelako.
Jaunak esana.
Aleluia
Ik. 2 Ts 2, 14
R/. Aleluia.
V/. Honetarako dei egin deusku Jainkoak Barri
Onaren bidez,
Jesu
Kristo gure Jaunaren aintza eskuratzeko.
R/.
Ebanjelioa
Gizonaren Semea
gizakien eskura emongo dabe.
Lehenengo izan
nahi dauana izan bedi danetan azkena.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
Mk 9, 30-37
Aldi haretan, Jesus eta ikasleak menditik alde egin eta
Galilean zehar ebiltzan. Jesusek ez eban hori inork jakiterik gura, ze,
ikasleei irakastera emona egoan. Holan inotsen: «Gizonaren Semea gizakien esku
itziko dabe; hil egingo dabe, baina hil eta hiru egunera biztu egingo da».
Hareek, ostera, ez eben ulertzen zer esan gura eutsen; itauntzeak, barriz,
bildurra emoten eutsen.
Heldu ziran Kafarnaumera eta, etxean
egozala, Jesusek itaundu eutsen: «Zer eztabaida izan dozue bidean?» Baina
hareek berbarik ez; ze, euren artean handiena nor ete zan eztabaidatu eben
bidean.
Jesarri zan Jesus eta, Hamabiei dei eginik,
esan eutsen: «Lehenengo izan nahi dauana izan bedi danetan azkena eta danen
zerbitzaria».
Gero, umetxu bat hartu, hareen erdian jarri
eta, besarkatuz, esan eutsen: «Holako ume bat nire izenean onartzen dauanak Neu
onartzen nau, eta Ni onartzen nauanak, ez nau Neu onartzen, ezpada ze, bialdu
nauana bera baino».
Jaunak esana.
URTEAN ZEHARREKO XXV. DOMEKA
C urtean
I. Irakurgaia
Behartsuak diruz erosten dabezanen aurka.
Amosen Profezia liburutik
Am 8, 4-7
Entzun hau zuek, behartsuak zapaldu eta herriko jente apala hondatzen dozuenok. Zeuen barruan dinozue:
«Noiz
igaroko ete da ilbarri-jaia, garia saltzeko,
noiz
zapatua, garauna salgai jartzeko?
Neurria
txikiagotu eta prezioa handituko dogu,
okerreko
pisuak erabiliz;
gari-zahia
be saldu egingo dogu.
Jente
apala diruz erosiko dogu
eta
behartsuak oinetako pare baten truke».
Jakoben
ondorengoen harrogarri dan Jaunak zin dagi
ez
dituala sekula ahaztuko horreen egintza gaiztoak.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 113 [112], 1-2. 4-6. 7-8 (R/. ik. 1a eta 7b)
R/. Goratu egizue Jauna,
behartsua zaborretatik ataratzen dauana.
Edo: Aleluia.
V/. Goratu egizue, Jaunaren zerbitzariok,
goratu
Jaunaren izena.
Bedeinkatua
izan bedi Jaunaren izena,
orain
eta beti. R/.
V/. Jauna herri guztien gainean garai dago,
haren
ospea zerua baino gorago.
Nor
da Jauna gure Jainkoa lakorik?
Gorenean
dau tronua,
baina
beheratu egiten da,
zerura
eta lurrera begiratzeko. R/.
V/. Gizajoa hautsetatik jasotzen dau,
behartsua
zaborretatik ataratzen,
eta
handikien artean jesarriarazoten dau,
bere
herriko handikien artean. R/.
II. Irakurgaia
Egin otoitz
Jainkoari gizaki guztien alde,
gizaki guztiak
salbatzea nahi dau-eta berak.
San Paulo Apostoluak Timoteori egindako lehenengo epistolatik
1 Tm 2, 1-8
Anaia maitea: Beste ezer baino lehen, gizaki
guztien alde eskari, otoitz, erregu eta esker emoteak egiteko eskatzen deutsut;
baita erregeen eta agintea daben guztien alde be, modu nasaian eta baketsuan
bizi gaitezan, jainkozaletasunez eta duintasunez. Eder eta atsegin jako hau
Jainko gure Salbatzaileari, gizaki guztiak salbatzea eta egia ezagutzera
heltzea nahi dau-eta berak.
Izan be, bakarra da Jainkoa eta bakarra
Jainkoaren eta gizon-emakumeen bitartekoa be: gizon bat, Kristo Jesus, bere
burua guztien salbazinorako ordain-saritzat emon ebana. Bere sasoian egindako
autormena da hau, eta honetarako egin nau ni Jainkoak oihulari eta apostolu
–egia dinot, ez dinot guzurrik–, jentilen maisu, eurei sinismena eta egia
irakasteko.
Beraz, gizonezkoek toki guztietan otoitz
egin dagiela nahi dot, zerurantz esku garbiak jasoz, hasarrerik eta eztabaidarik
barik.
Jaunak esana.
Aleluia
2 Ko 8, 9
R/. Aleluia.
V/. Jesu Kristo, aberats izanik, behartsu egin
zan,
bere
behartsu izateaz zuek aberats egiteko. R/.
Ebanjelioa
Ebanjelio hau era laburrean ik. honen ondoren.
Ezin zarie izan Jainkoaren eta diruaren morroi.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 16, 1-13
Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei:
«Gizon aberats batek etxejagolea eukan, eta berau ondasunak alperrik galtzen
ebilkola jakinarazo eutsoen.
Deitu eta esan eutson: “Zer da zutaz entzun
dodan hori? Emoidazu etxezaintzaren kontua, ez zara aurrerantzean nire etxezain
izango-eta”.
Etxejagoleak, orduan, hauxe inoan
berekautan: “Zer egin behar dot nik orain, nagusiak kargua kentzen deustan
ezkero? Atxurrerako ez naz gauza, eta eskerako lotsa naz. Badakit zer egin,
kargutik botatzen nabenean etxean nork hartu izan dagidan”. Banan-banan bere
nagusiaren zordun guztiei deitu eta lehenengoari itaundu eutson: “Zenbat zor
deutsazu nire nagusiari?” Harek erantzun: “Ehun upel olio”. Etxezainak, orduan:
“Hona hemen zure ordain-agiria; agudo, jesarri eta idatzi berrogeta hamar”.
Gero, hurrengoari itaundu eutson: “Zuk zenbat zor deutsazu?” Harek erantzun:
“Ehun anega gari”. Etxejagoleak, orduan: “Hona hemen zure ordain-agiria; idatzi
laurogei”.
Eta nagusiak txalotu egin eban ha etxezain
zuzentasun bakoa, zuhur jokatu ebalako. Izan be, mundukoak zuhurrago dira euren
arteko arazoetan, argitakoak eurenetan baino.
Beraz, hauxe dinotsuet Neuk be: “Irabazi
egizuez adiskideak zuzentasun bako diruaren lepotik; holan, dirua amaitzean,
betiko bizilekuan hartuko zaitue Jainkoak. Gauza txikerretan sinisgarri dana,
handietan be fidagarri da, eta gauza txikietan zuzengabe dana, handietan be
zuzentasun bakoa. Zuzentasunik bako dirua erabiltzen fiatzekoak izan ez
bazarie, nork itzi leike zuen esku egiazko ondasuna? Zeuena ez dozuen
aberastasunagaz fiatzekoak izan ez bazarie, nork emon benetan dagokizuena?
Ezin da morroi bat nagusi biren zerbitzari
izan. Izan be, bata gorroto izango dau, eta bestea maite; edota bategaz berbako
izango da, eta bestea ez dau aintzat hartuko. Ezin zarie izan Jainkoaren eta
diruaren morroi”».
Jaunak esana.
Ebanjelioa era laburrean.
Ezin zarie izan Jainkoaren eta diruaren morroi.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 16, 10-13
Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei:
«Gauza txikerretan sinisgarri dana, handietan be fidagarri da, eta gauza
txikietan zuzengabe dana, handietan be zuzentasun bakoa. Zuzentasunik bako
dirua erabiltzen fiatzekoak izan ez bazarie, nork itzi leike zuen esku egiazko
ondasuna? Zeuena ez dozuen aberastasunagaz fiatzekoak izan ez bazarie, nork
emon benetan dagokizuena?
Ezin da morroi bat nagusi biren zerbitzari
izan. Izan be, bata gorroto izango dau, eta bestea maite; edota bategaz berbako
izango da, eta bestea ez dau aintzat hartuko. Ezin zarie izan Jainkoaren eta
diruaren morroi”».
Jaunak esana.