URTEAN ZEHARREKO XXXII. DOMEKA
C urtean
I. Irakurgaia
Munduko Erregeak betiko bizitzarako biztuko gaitu.
Makabearrak bigarren liburutik
2 M 7, 1-2. 9-14
Egun hareetan, zazpi anaia atxilotu ebezan
euren amagaz. Legeak galarazota eukan txarrikia jatera behartu nahirik,
idi-zilez egindako zartailuz zigortu ebazan Antioko erregeak.
Anaia zaharrenak, danen izenean berba
eginez, esan eban: «Zer itauntzen deuskuzu? Zer jakin nahi dozu gugandik? Prest
gagoz hiltzeko, gure asaben legeak hausi baino lehen».
Bigarren anaiak be, azken arnasa emotean,
esan eban: «Zuk, gaizkile maltzur horrek, oraingo bizia kentzen deuskuzu; baina
munduko Erregeak betiko bizitzarako biztuko gaitu beraren legeakaitik hiltzen
garanok».
Gero, irain eta burla egiten hasi ziran
hirugarrenari; mihina ataratzeko eskatu eutsoenean, behingoan atara eban eta
eskuak be luzatu ebazan kementsu. Eta esan eban gizonki: «Jainkoak emon eustazan
gorputz-atal honeek beraren legeakaitik gitxiesten ditut; eta ziur nago
beragandik hartuko ditudala barriro». Harriturik gelditu ziran erregea eta
beronegaz ziranak gaztearen ausardiaz, huskeriatzat ebazan-eta oinaze-minak.
Ha hil zanean, oinaze berberaz torturatu
eben laugarrena. Hil zorian egoala, esan eban: «Merezi dau giza eskuz hiltzea,
Jainkoak berbizteko itxaropena emoten deuskunean. Zuk, ostera, ez dozu bizirako
berbizterik izango».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 17 [16], 1. 5-6. 8 eta 15 (R/. 15c)
R/. Esnatzean zure presentziaz naz asetuko, Jauna.
V/. Entzun, Jauna, nire justizi eskea,
entzun
nire deadarra;
makurtu
belarria nire otoitzera,
ez
dot engainurik ezpanetan. R/.
V/. Sendo ditut oinak ezarritako bideetan,
ez
dira aldendu nire pausuak zure arrastotik.
Deika
nozu, Jainko, erantzuten deustazu-eta;
bihurtu
nigana belarria, entzun nire berbea. R/.
V/. Zaindu nagizu begi-ninia lez,
gorde
ni zeure hegoen kerizpean.
Nik,
barriz, zuzena nazala,
zure
aurpegia dot ikusiko,
esnatzean
zure presentziaz naz asetuko. R/.
II. Irakurgaia
Jaunak sendotu
zagiezala
on dan guztia
egitez eta hitzez burutzeko.
San Paulo Apostoluak Tesalonikarrei egindako bigarren epistolatik
2 Ts 2, 16–3, 5
Senideok: Jesu Kristo gure Jaunak berak eta
Jainko gure Aitak –maite izan gaituan eta betiko kontsolamentua eta halako
itxaropen zoriontsua doarik emon deuskun Aitak– bete zagiezala adorez eta
sendotu, on dan guztia egitez eta hitzez burutzeko.
Gainerakoan, senideok, egizue otoitz gure
alde, Jaunaren mezua bizkor zabaldu dadin eta danek ospez onartu dagien, zuek
onartu zenduen lez. Egin otoitz be guk onik urten daigun jente oker eta
gaiztoakandik, ez dira-eta danak leialak. Jauna, ostera, leiala da; Berak sendotuko
zaitue eta gaiztoakandik gordeko. Zuei dagokizuenez, guk agindutako guztia
egiten dozuen konfiantza emoten deusku Jaunak, baita egiten jarraituko dozuena
be. Jaunak zuzendu dagiala zuen bihotza Jainkoa maitatzera eta Kristoren
itxaropenean irautera.
Jaunak esana.
Aleluia
Ap 1, 5a. 6b
R/. Aleluia.
V/. Jesu Kristo da hilen arteko lehenengo biztua;
berari
aintza eta agintea gizaldi eta gizaldietan. R/.
Ebanjelioa
Ebanjelio hau era laburrean ik. honen ondoren.
Ez da hildakoen Jainko, biziena baino.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 20, 27-38
Aldi haretan, saduzear batzuk inguratu
jakozan Jesusi (saduzearrek ez dabe onartzen hildakoak biztuten diranik). Eta
itaundu eutsoen: «Maisu, Moisesek idatzi euskun: “Nonori anaia ezkondua
seme-alaba barik hiltzen bajako, ezkondu bedi alargunarekin, anaiari ondorengoa
emoteko”. Baziran, behinola, zazpi anaia. Zaharrena ezkondu eta seme-alabarik
barik hil zan. Bigarrena eta hirugarrena alargunagaz ezkondu ziran, eta
zazpirak bardin. Eta danak seme-alaba barik hil ziran. Azkenik, hil zan
emakumea be. Biztuerakoan, zeinen emazte izango da, ze zazpirek izan eben
emazte?»
Jesusek erantzun eutsen: «Mundu honetan
gizon-emakumeak ezkondu egiten dira; baina datorren munduan ez dira ezkonduko,
hildakoen biztueran parte hartzeko Jainkoak gai aurkituko dituanak, gizaseme
nahiz emakume; izan be, ezin leitekez hil, ze, aingeruak lakoak dira eta
Jainkoaren seme-alaba, biztueran parte daben ezkero. Gainera, hildakoak biztuten
dirala Moisesek berak adierazoten dau, sutan egoan sasiaren pasartean, Jaunari
“Abrahamen Jainko, Isaaken Jainko eta Jakoben Jainko” deitzen deutsonean. Ez da
hildakoen Jainko, biziena baino, harentzat danak bizirik dagoz-eta».
Jaunak esana.
Ebanjelioa era laburrean.
Ez da hildakoen Jainko, biziena baino.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 20, 27. 34-38
Aldi haretan, saduzear batzuk hurreratu jakozan Jesusi (saduzearrek ez dabe onartzen hildakoak bizten dirala), eta honek holan erantzun eutsen: «Mundu honetan gizon-emakumeak ezkondu egiten dira; baina datorren munduan ez dira ezkonduko, hildakoen biztueran parte hartzeko Jainkoak gai aurkituko dituanak, gizaseme nahiz emakume; izan be, ezin leitekez hil, ze, aingeruak lakoak dira eta Jainkoaren seme-alaba, biztueran parte daben ezkero. Gainera, hildakoak biztuten dirala Moisesek berak adierazoten dau, sutan egoan sasiaren pasartean, Jaunari “Abrahamen Jainko, Isaaken Jainko eta Jakoben Jainko” deitzen deutsonean. Ez da hildakoen Jainko, biziena baino, harentzat danak bizirik dagoz-eta».
Jaunak esana.