(Fray MARCOS)
Urtean Zeharreko XXXIV. eta azken Domeka
JESU
KRISTO GURE JAUNA,
DIRAN
GUZTIEN ERREGEA
A urtean
I. Irakurgaia
Zuei, ene
ardioi, hau dinotsuet:
Neuk erabagiko
dot auzia ardi batzuen eta besteen artean.
Ezekielen Profezia liburutik
Ez 34, 11-12. 15-17
Hauxe dino Jainko Jaunak: «Ni Neu egingo naz
artaldearen kargu, Neu arduratuko haretaz. Artzaina, artaldea sakabanatu
jakonean, ardiakaz arduratzen dan lez, halantxe arduratuko naz Ni neure
ardiakaz; egun lainotsu eta ilunean sakabanatutako toki guztietatik atarako
ditut.
Nik Neuk larratuko ditut ardiak eta Neuk
hartuarazoko deutset atseden –dino Jainko Jaunak–. Ardi galduaren bila joango
naz, desbideratua artaldera batuko dot, hanka hausia lotuko, gaixoa indartuko;
gizenak eta indartsuak zainduko ditut. Behar dan lez larratuko ditut ardiak».
Zuei, ene ardioi, hauxe dinotsuet Nik,
Jainko Jaunak: «Neuk erabagiko dot auzia ardi batzuen eta besteen artean,
aharien eta akerren artean».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 23 [22], 1-3. 5. 6 (R/. 1)
R/. Jauna dot artzain, ez naz ezeren beharrean.
V/. Jauna dot artzain, ez naz ezeren beharrean;
larre
gurietan etzunarazoten nau,
ur-bazter
nasaira eroaten
eta
indarrak deustaz barritzen;
bide
segurutik naroa,
bere
izenari ohore eginez. R/.
V/. Mahaia atontzen deustazu
arerioen
begi-bistan;
orioz
igurzten deustazu burua,
gainezka
dot edontzia. R/.
V/. Zoriona eta maitasuna ditut lagun,
bizitzako
egun guztietan,
eta
Jaunaren etxean biziko naz
amaibako
egunetan. R/.
II. Irakurgaia
Kristok Jainko
Aitari erreinua emongo deutsonean,
Jainkoa
guztietan guztia izango da.
San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik
1 Ko 15, 20-26. 28
Senideok: Biztu da Kristo hilen artetik,
heriotzatik biztuko diranetan lehen-frutu. Izan be, heriotza gizon baten bidez
etorri zan lez, gizon baten bidez etorri da hildakoen biztuera be. Eta Adamegaz
daben alkartasunagaitik gizaki guztiak hiltzen diran lez, Kristogaz daben
alkartasunagaitik guztiak bihurtuko dira bizira. Baina bakotxa bere sasoian:
lehenengo Kristo, lehen-frutua danez; gero, Kristorenak, hau barriro etortzean.
Gero, azkena izango da, Kristok, Jainkoaren kontrako nagusitza, aginte eta
indar guztiak ezereztu ondoren, Jainko Aitari erreinua emongo deutsonean.
Kristok errege izan behar dau-eta, Jainkoak arerio guztiak haren oinazpian
ipini arte. Azkena ezereztuko dan arerioa heriotza izango da.
Jainkoak gauza guztiak menpean jarriko
deutsozanean, Semea bera menpean jarriko jako gauza guztiak menpean jarri
eutsozanari, eta Jainkoa danetan dana izango da.
Jaunak esana.
Aleluia
Mk 11, 9. 10
R/. Aleluia.
V/. Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena!
Bedeinkatua
datorren erreinua,
gure
aita Daviden erreinua! R/.
Ebanjelioa
Bere
errege-aulki ospetsuan jesarriko da,
eta batzuk
besteengandik bananduko ditu.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 25, 31-46
Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei:
«Gizonaren Semea –eta aingeru guztiak haregaz– aintzaz beterik etortzean, bere
errege- -aulki ospetsuan jesarriko da,
eta herri guztiak haren aurrean batuko dabez. Harek batzuk besteakandik banandu
egingo ditu, artzainak ardiak ahuntzengandik banatzen dituan lez: ardiak bere
eskumaldean ipiniko ditu, eta ahuntzak ezkerraldean.
Orduan, erregeak esango deutse eskoikoei:
“Zatoze, nire Aitaren bedeinkatuok; hartu egizue munduaren sortzetik zuentzat
prestaturik dagoan erreinua. Ze gose nintzan, eta jaten emon zeunsten; egarri,
eta edaten emon; arrotz, eta etxean hartu ninduzuen; biluzik nengoan, eta
jantzi egin ninduzuen; gaixorik, eta bisitatu; espetxean, eta ikustera etorri
zinien”.
Orduan, zintzoek erantzungo deutsoe: “Jauna,
noiz ikusi zinduguzan goserik, eta emon geuntsun jaten, edota egarri, eta
edaten emon? Noiz ikusi zinduguzan arrotz, eta etxean hartu, edota biluzik, eta
jantzi? Noiz ikusi zinduguzan gaixorik edota espetxean, eta ikustera joan?”
Eta erregeak erantzungo deutse:
“Bene-benetan dinotsuet: nire senide txikien honeetariko bati egin zeuntsoena
neuri egin zeunsten”.
Gero, esango deutse ezkerrekoei: “Alde
nigandik, madarikatuok, deabruarentzat eta haren lagunentzat prestatuta dagoan
betiko surtara. Ze gose nintzan, eta ez zeunsten jaten emon; egarri, eta ez
zeunsten edaten emon; arrotz, eta ez ninduzuen etxean hartu; biluzik, eta ez
ninduzuen jantzi; gaixorik eta espetxean nengoan, eta ez zinien ni ikustera
etorri”.
Hareek erantzungo deutsoe: “Jauna, noiz
ikusi zinduguzan goserik edota egarriz, arrotz edota biluzik, gaixorik edota
espetxean, eta guk lagundu ez?”
Harek erantzungo deutse: “Benetan dinotsuet:
txikien honeetariko bati egin ez zeuntsoena, neuri ez zeunsten egin”.
Eta honeek betiko zigorretara joango dira;
zintzoak, barriz, betiko bizitzara».
Jaunak esana.
Urtean Zeharreko XXXIV. eta azken Domeka
JESU
KRISTO GURE JAUNA,
DIRAN
GUZTIEN ERREGEA
B urtean
I. Irakurgaia
Haren agintea betikoa.
Danielen Profezia liburutik
Dn 7, 13-14
Neure gau-ikuskarian, gizaseme antzeko bat
ikusi neban zeruko hodeietan etortzen. Gizon zaharragana hurreratu zanean,
beroni aurkeztu eutsoen. Agintea, aintza eta erregetza emon eutsoen: herri,
nazino eta hizkuntza guztietako jenteak zerbitzen eban.
Haren
agintea betikoa, ez da inoiz amaituko;
haren
erregetza ez da inoiz hondatuko.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 93 [92], 1ab. 1c-2. 5 (R/. 1a)
R/. Errege da Jauna, ospez jantzia.
V/. Errege da Jauna, ospez jantzia,
Jauna
indarrez jantzia eta inguratua! R/.
V/. Sendo ezarrita dago mundua,
ez
dago kili-kolo.
Zure
tronua sendo ezarrita dago betidanik,
betikoa
zara Zu! R/.
V/. Zure erabagiak fidagarri dira;
zure
etxea santutasunez eder, Jauna,
betiko
egunetan. R/.
II. Irakurgaia
Munduko
buruzagiak
Jainkoarentzat
errege eta abade dan herri egin gaitu.
Apokalipsia liburutik
Ap 1, 5-8
Grazia zuei eta bakea Jesu Kristoren
aldetik, testigu leiala, hilen arteko lehenengo biztua eta munduko erregeen
buruzagia danaren aldetik. Maite gaituanari eta bere odolaz geure pekatuetatik
askatu gaituanari, Jainko bere Aitarentzat errege eta abade dan herri egin
gaituanari, aintza eta agintea gizaldi eta gizaldietan. Amen.
Hara,
hodei artean dator!
Danek
ikusiko dabe,
baita
zulatu ebenek be,
eta
lurreko leinu guztiek
hileta-negarra
egingo dabe harengaitik.
Bai.
Amen.
Hau dino Jainko Jaunak: «Neu naz Alfa eta Omega, badan, bazan eta etortzekoa dan ha, Ahalguztiduna».
Jaunak esana.
Aleluia
Mk 11, 9. 10
R/. Aleluia.
V/. Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena!
Bedeinkatua
datorren erreinua,
gure
aita Daviden erreinua! R/.
Ebanjelioa
Errege naz, zeuk dinozun lez.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Jn 18, 33b-37
Aldi haretan, Pilatok esan eutson
Jesusi: «Zu zara judeguen erregea?»
Jesusek erantzun: «Zuk zeurez itauntzen deustazu hori ala besteek esan deutsue
hori Nitaz?» Pilatok esan eutson: «Judegua ete naz, ba, ni? Zeure herritarrek
eta abadeburuek ekarri zaitue nigana. Zer egin dozu?»
Jesusek erantzun: «Nire erregetza ez da
mundu honetakoa. Nire erregetza mundu honetakoa balitz, nire jenteak burruka
egingo leuke, Ni judeguen eskuetan ez jausteko. Nire erregetza, ostera, ez da
hemengoa». Orduan, Pilatok esan eutson: «Beraz, errege zara Zu?»
Jesusek erantzun eutson: «Bai, errege naz,
zeuk dinozunez. Honetarako jaio eta etorri naz mundura: egiaren testigantza
egiteko. Egiarena danak entzuten dau nire ahotsa».
Jaunak esana.
Urtean Zeharreko XXXIV. eta azken Domeka
JESU
KRISTO GURE JAUNA,
DIRAN
GUZTIEN ERREGEA
C urtean
I. Irakurgaia
David Israelgo errege igurtzi eben.
Samuel bigarren liburutik
2 Sm 5, 1-3
Egun hareetan, Israelgo leinu guztiek
Hebronera Davidengana etorri eta esan eutsoen: «Zeure odolekoak gaituzu.
Lehenago be, Saul gure errege zanean, zeuk gidatzen zenduzan Israelen
joan-etorriak. Gainera zuri esana deutsu Jaunak: "Zeuk gidatuko dozu nire
herri Israel eta zeu izango zara israeldarren agintaria"».
Etorri ziran, beraz, israeldarren buruzagi
guztiak David erregeagana Hebronera, eta honek hitzarmena egin eban hareekin
Hebronen, Jaunaren aurrean. Eta hareek Israelgo errege igurtzi eben.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 122 [121], 1-2. 4-5 (R/. ik. 1b)
R/. Goazen pozik Jaunaren etxera!
V/. Ha poza nirea, esan eustenean:
«Goazen
Jaunaren etxera!»
Hona
orain nire oinak
zure
ateetan, Jerusalem. R/.
V/. Hara igoten dabe leinuek, Jaunaren leinuek,
Israelen
lege danez, Jaunaren izena gorestera.
Han
dagoz ezarriak auzi-mahaiak,
Daviden
jauregiko mahaiak. R/.
II. Irakurgaia
Bere Seme maitearen erreinura aldatu gaitu.
San Paulo Apostoluak Kolosarrei egindako epistolatik
Kol 1, 12-20
Senideok:
Eskerrak
emoten deutsaguz Aitari,
argiaren
erreinuan
bere
santuentzat prestaturik dituan ondasunetan
parte
izateko gai egin gaituanari.
Ilunpearen
menpetik atara gaitu,
eta
bere Seme maitearen erreinura aldatu;
honengan
dogu askapena,
honengan
pekatuen parkamena.
Jainko
ikusezinaren irudi da Kristo,
sorkari
guztietan lehen-sortua.
Haren
bidez sortu ebazan Jainkoak
zeru-lurretan
diran gauza guztiak,
agiri
diranak eta ez diranak:
munduan
eragina daben ahalmenak,
nagusitzak,
aginteak eta botereak;
sortua
izan dan guztiak Kristo dau eredu eta helburu.
Gauza
guztiak baino lehenagokoa da ha,
eta
berari esker diraue.
Bera
da gorputzaren buru, Eleizearena, hain zuzen be.
Bera
da hasiera, hildakoen artetik lehen-biztua,
gauza
guztietan ha izan dadin lehenengoa;
Jainkoak
nahi izan dau-eta
bere
izaeraren betea Kristogan egotea,
eta
honen bidez gauza guztiak beragaz adiskidetzea,
Kristok
kurutzean isuritako odolaz bakeak eginez
zeruko
eta lurreko gauza guztiekin.
Jaunak esana.
Aleluia
Mk 11, 9. 10
R/. Aleluia.
V/. Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena!
Bedeinkatua
datorren erreinua,
gure
aita Daviden erreinua! R/.
Ebanjelioa
Jesus, gogoratu
zaitez nitaz,
zeure erreinura
heltzean.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 23, 35-43
Aldi haretan, agintariek burlaka ziharduen
Jesusi, esanez: «Besteak salbatu jozak; salbatu dagiala bere burua, Jainkoaren
Mesias, Aukeratua, bada».
Soldaduek be burla egiten eutsoen;
hurreraturik, ozpina eskeintzen eutsoen, esanez: «Judeguen erregea bahaz,
salbatu egik heure burua!» Gainean idazkun hau eukan: HAU JUDEGUEN ERREGEA DA.
Kurutzetik dindilizka egozan gaizkileetariko
bat Jesusi irainka ebilkon: «Hi ez haz, ba, Mesias? Salbatu egik heure burua
eta salbatu gagizak geu be!»
Baina besteak agiraka egin eutson, esanez:
«Zigorra jasoten hagoala be ez deutsak bildurrik Jainkoari ala? Gurea legezkoa
dok, ze, geure eginakaitik merezia joaguk; baina honek ez jok ezelako okerrik
egin». Gero, esan eban: «Jesus, gogoratu zaitez nitaz, zeure erreinura heltzean».
Jesusek erantzun eutson: «Benetan dinotsut:
gaur Neugaz izango zara paradisuan».
Jaunak esana.