A urtean
I. Irakurgaia
Zuzen gobernatzeko jakituria eskatu dozu.
Erregeak liburutik
1 Erg 3, 5. 7-12
Egun hareetan, Jauna agertu jakon amesetan
Gabaonen Salomoni, eta esan eutson: «Eskatu nahi dozuna, eta emongo deutsut».
Salomonek erantzun eutson: «Jauna, ene
Jainkoa, nire aita Daviden ordez ni, zeure zerbitzari hau, egin nozu errege.
Ni, ostera, gaztea naz eta ez dakit zelan gobernatu. Zure zerbitzari hau Zeuk
aukeratu dozun herriaren erdian dago, herri izugarria, ugariaren ugariz ezin
konta ahalekoa. Emoiozu zeure zerbitzari honi adimen argia, zure herria
gobernatzeko, eta ona eta txarra bereizteko. Bestela, zelan gobernatu zure
herri handi hau?»
Atsegin izan jakon Jaunari Salomonen
eskaria, eta esan eutson: «Hori eskatu dozulako, eta ez zeuretzat urte asko,
aberastasunak edota zeure arerioen heriotza, ezpada ze zuzen gobernatzeko
jakituria eskatu dozulako, beteko dot zuk eskatua; zure aurretik inork izan ez
dauan eta zure ondoren be inork izango ez dauan adinako jakituria eta adimena
emongo deutsut».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 119 [118], 57 eta 72. 76-77. 127-128. 129-130 (R/. 97a)
R/. Bai maite dodala, Jauna, zure legea!
V/. Jauna, ene ondasun bakarra,
erabagia
dot zure hitzak gordetzea.
Zein
ona niretzat zure ahoko legea,
urre-zidarrezko
milaka txanpon baino hobea. R/.
V/. Arren, kontsolatu nagiala zure maitasunak,
zeure
zerbitzari honi agindu deutsazunez.
Betorkit
zure errukia, bizibarritu nadin,
zure
nahian dot-eta gozamena. R/.
V/. Nik, ostera, maite ditut zure aginduak,
urrerik
finena baino gehiago.
Horregaitik,
zuzentzat ditut zure lege guztiak,
eta
gorroto ditut jokabide maltzur guztiak. R/.
V/. Harrigarri dira zure aginduak;
horregaitik
ditut gogoan gordetzen.
Argigarri
da zure hitzen adierazpena,
adimena
emoten deutse ezikasiei. R/.
II. Irakurgaia
Jainkoak
aukeratu ginduzan,
bere Semearen irudiko
izan geintezan.
San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik
Erm 8, 28-30
Senideok: Badakigu bera maite dabenen
onerako bideratzen dituana Jainkoak gauza guztiak, bere aurre-erabagiaz dei
egin deutsenen onerako, hain zuzen be.
Aurrez ezagutu ebazanak aukeratu be egin
ebazan, bere Semearen irudiko izan eitezan eta, holan, Semea senide askoren
artean lehen-seme izan eiten. Aurrez aukeratu ebazanei deitu be egin eutsen;
deituak, barriz, zuzentzat hartu, eta zuzentzat hartuak aintzaz bete.
Jaunak esana.
Aleluia
Ik. Mt 11, 25
R/. Aleluia.
V/. Bedeinkatua Zu, Aita, zeru-lurren Jauna,
erreinuari
buruzko Barri Ona
jente
apalari agertu deutsazulako. R/.
Ebanjelioa
Ebanjelio hau era laburrean ik. honen ondoren.
Dituan guztiak saldu eta soloa erosten dau.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 13, 44-52
Aldi haretan, Jesusek esan eutson jenteari:
«Zeruetako erreinuagaz soloan ezkutatuta dagoan altxorrarekin bezala gertatzen
da. Norbaitek, aurkiturik, barriro ezkutatzen dau eta, pozaren pozez joan,
dituan guztiak saldu eta ha soloa erosi egiten dau.
Era berean, zeruetako erreinuagaz,
harribitxi bila dabilen merkatariagaz lez gertatzen da. Balio handiko bat
aurkitzen dauanean, joan, bere gauza guztiak saldu eta erosi egiten dau.
Era berean gertatzen da zeruetako
erreinuagaz, itsasora bota eta mota guztietako arrainak batzen dituan
sarearekin be. Beterik dagoanean, bazterrera ataratzen dabe eta, jesarrita,
onak otzarara batzen ditue eta txarrak kanpora botatzen. Holan gertatuko da
munduaren azkenean: aingeruak etorri eta gaiztoak zintzoen artetik banatuko
ditue eta su-labara botako. Han izango da negarra eta hagin-karraskada!
Jesusek itaundu eutsen ikasleei: «Ulertu ete
dozue hau guztiau?» «Bai», erantzun eutsoen. Eta Jesusek: «Halandaze, zeruetako
erreinuko ikasle egin dan lege-maisua, bere altxorretik zaharrak eta barriak
ataratzen dituan etxeko jaunaren antzekoa da».
Jaunak esana.
Ebanjelioa era laburrean.
Dituan guztiak saldu eta soloa erosten dau.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 13, 44-46
Aldi haretan, Jesusek esan eutson jenteari:
«Zeruetako erreinuagaz soloan ezkutatuta dagoan altxorrarekin bezala gertatzen
da. Norbaitek, aurkiturik, barriro ezkutatzen dau eta, pozaren pozez joan,
dituan guztiak saldu eta ha soloa erosi egiten dau.
Era berean, zeruetako erreinuagaz,
harribitxi bila dabilen merkatariagaz lez gertatzen da. Balio handiko bat
aurkitzen dauanean, joan, bere gauza guztiak saldu eta erosi egiten dau.
Jaunak esana.
B urtean
I. Irakurgaia
Jango dabe, eta hondakinak geldituko dira.
Erregeak bigarren liburutik
2 Erg 4, 42-44
Egun hareetan, Baal-Xalixako gizon bat
etorri zan, Eliseori, Jainkoaren gizonari, lehen-frutuak ekarriz: hogei
garagar-opil eta gari barria bere zorroan. Eliseok esan eban: «Emon jenteari,
jan dagian». Morroiak erantzun eutson: «Zer da hau, ostera, ehun gizonentzat».
Baina Eliseok barriro: «Emon jenteari, jan
dagian, hau dino-eta Jaunak: "Jango dabe, eta hondakinak geldituko
dira"». Banatu eban, beraz, morroiak ogia jentearen artean, jan eben eta
hondakinak gelditu ziran, Jaunak esan eban lez.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 145 [144], 10-11. 15-16. 17-18 (R/. ik. 16)
R/. Zabaltzen dozu eskua, Jauna,
eta asea emoten deuskuzu.
V/. Goratu zagiezala, Jauna, zeure sorkari
guztiek,
bedeinkatu
zeure fededunek;
aitatu
begie zure erregetza ospetsua,
berba
egin begie zure ahalmenaz. R/.
V/. Zuri begira dagoz danak zain,
eta
Zuk emoten deutsezu jaten euren sasoian;
zabaltzen
dozu eskua,
eta
bizidun guztiak onginahiz dozuz asetzen. R/.
V/. Zintzoa da Jauna bere bide guztietan,
leiala
egintza guztietan.
Hurrean
dago Jauna dei egiten deutsoenengandik,
benetan
dei egiten deutsoen guztiengandik. R/.
II. Irakurgaia
Bat bakarra da
gorputza, bat bakarra Jauna,
bat bakarra
sinismena, bat bakarra Bateoa.
San Paulo Apostoluak Efesoarrei egindako epistolatik
Ef 4, 1-6
Senideok: Nik, Jaunagaitik preso nagoan
honek, eskatzen deutsuet, bizi zaitezela hartu dozuen bokazinoari dagokionez.
Izan beti apal, otzan eta jasankor, alkar maitekiro eroanez. Ahalegindu zaiteze
Espirituak sortzen dauan batasunari eusten, bakearen lokarriz.
Bat bakarra da gorputza eta bat bakarra
Espiritua, Jainkoak egin deutsuen deiari dagokion itxaropena be bat bakarra dan
lez. Bat bakarra Jauna, bat bakarra sinismena, bat bakarra Bateoa; bat bakarra
guztien Jainkoa eta Aita, guztien gainetik dagoana, guztien bidez diharduana
eta guztiengan bizi dana.
Jaunak esana.
Aleluia
Lk 7, 16
R/. Aleluia.
V/. Profeta handia sortu da gure artean,
eta
Jainkoa bere herria salbatzera etorri da. R/.
Ebanjelioa
Jesarritakoen
artean banatu ebazan ogiak,
nahi adina.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Jn 6, 1-15
Aldi haretan, Galilea edo Tiberiadesko
itsasoaz beste aldera joan zan Jesus. Jentetza handia joiakon ondorik, ze,
ikusten eben zelako ezaugarriak egiten zituan gaixoengan.
Jesus, orduan, mendira igon eta bertan
jesarri zan ikasleekin. Hurrean zan Pazkoa, judeguen jai nagusia. Jesusek,
jente asko etorkiola ikusirik, esan eutson Feliperi: «Non erosiko dogu ogia
honeei jaten emoteko? (Zirikatzeko esan eutson hori, ze, ondo ekian zer egin
behar eban). Felipek erantzun eutson: «Berrehun denarioren ogia ez litzateke
nahiko izango, bakotxak zati bat izateko».
Ikasleetariko batek, Simon Pedroren anaia
Andresek, esan eutson: «Bada hemen bost garagar-ogi eta arrain bi dituan mutiko
bat; baina zer da hori horrenbesterentzat?» Jesusek jentea jesarriazotzeko
agindu eutsen ikasleei.
Bedar
ederra zan leku haretan eta danak jesarri ziran. Bosten bat mila gizonezko
ziran.
Jesusek ogiak hartu eta, esker oneko otoitza
esan ostean, jarritakoen artean banatu zituan, eta bardin arrainak be, nahi
beste. Ase ziranean, Jesusek esan eutsen ikasleei: «Batu egizuez geratu diran
zatiak, ezer galdu ez dadin». Batu zituen, bada, eta hamabi otzara bete ebezan
bost garagar-ogietatik jan ebenek itzitako hondakinez.
Jenteak, orduan, Jesusek egindako ezaugarria
ikusirik, zera inoan: «Hauxe da, benetan, mundura etortzekoa zan profeta».
Jesusek, ostera, errege egiteko, indarrez eroan gura ebela oharturik, mendira
alde egin eban barriro, berak bakarrik.
Jaunak esana.
URTEAN ZEHARREKO XVII. DOMEKA
C urtean
I. Irakurgaia
Ez zaitez
hasarratu, ene Jauna,
hizketan
jarraitzen badot.
Hasiera liburutik
Has 18, 20-32
Egun hareetan, Jaunak esan eban: «Izugarria
da Sodomaren eta Gomorraren kontrako salakuntza, eta larriegia uri horreen
pekatua. Salakuntza hori egia ala guzurra dan ikusi behar dot».
Gizasemeek handik urten eta Sodomarantz jo
eben; Abraham, barriz, Jaunaren aurrean zutunik gelditu zan. Hurreraturik, esan
eutson Abrahamek: «Benetan, errubakoa be galdu egin behar ete dozu errudunagaz
batera? Beharbada, badira berrogeta hamar errubako urian. Horreek be galdu egin
behar ete dozuz? Ez ete deutsazu parkatuko uriari berrogeta hamar errubako
horreekaitik? Ospa zugandik holakorik egitea, errubakoa errudunagaz batera
hilazotea! Zelan jokatuko dozu, bada, bardin batagaz zein besteagaz? Zuk ez
holakorik! Munduaren epaileak ez ete dau zuzenbiderik egingo?»
Jaunak erantzun eutson: «Sodomako uri
barruan berrogeta hamar errubako aurkitzen baditut, uri osoari parkatuko
deutsat hareekaitik».
Eta Abrahamek barriro: «Ausardia da benetan
hauts eta errauts nazan honek neure Jaunari hitz egitea. Jazo leiteke berrogeta
hamarrera heltzeko bost falta izatea; uri osoa hondatuko ete dozu bost
horreekaitik?» «Ez –erantzun eutson Jaunak–, ez dot hondatuko, urian berrogeta
bost aurkitzen baditut». Oraindino be Abrahamek: «Jazo leiteke berrogei
besterik ez izatea». Jaunak erantzun: «Ba, ez dot hondatuko berrogei
horreekaitik».
Orduan, Abrahamek esan eutson: «Ez zaitez
hasarratu, ene Jauna, hizketan jarraitzen badot. Jazo leiteke hogeta hamar
besterik ez izatea». «Ez dot hondatuko, hogeta hamar aurkitzen baditut»,
erantzun eutson Jaunak. Abrahamek barriro: «Badakit ausartegia nazala; baina
jazo leiteke hogei besterik ez izatea». Jaunak erantzun: «Ez dot hondatuko
hogei horreekaitik». Eta Abrahamek: «Ez hasarratu, Jauna, beste behin berba
egiten badeutsut. Jazo leiteke hamar besterik ez izatea». Jaunak erantzun
eutson: «Ez dot hondatuko hamar horreekaitik».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 138 [137], 1-2a. 2b-3. 6-7. 8 (R/. 3a)
R/. Dei egin neutsunean, erantzun zeunstan, Jauna.
V/. Eskerrak emoten deutsudaz, Jauna,
bihotz-bihotzez,
nire
hitzak entzun dozuzalako;
kantuz
goratzen zaitut aingeruen aurrean,
eta
zure tenplu santurantz begira ahuspezten naz. R/.
V/. Eskerrak emoten deutsadaz zure izenari,
zure
maitasun eta leialtasunagaitik,
parebakoak
egin dozuz-eta
zeure
izena eta promesa.
Dei
egin neutsunean, erantzun zeunstan,
kemena
bizkortu bihotzean. R/.
V/. Gorena da, bai, Jauna,
baina
umilari deutso begiratzen;
harroari,
barriz, urrunetik igartzen.
Larrialdian
aurkitzean,
bizia
babesten deustazu arerioen amorruaren aurrean,
eskua
luzatu eta salbatzen nozu. R/.
V/. Dana egingo dau Jaunak nire alde.
Jauna,
zure maitasuna betikoa,
ez
itzi bertan behera zeure eskuen lana! R/.
II. Irakurgaia
Jainkoak
biziazo egin zaitue Kristogaz batera,
pekatu guztiak
parkaturik.
San Paulo Apostoluak Kolosarrei egindako epistolatik
Kol 2, 12-14
Senideok: Bateoaren bidez, Kristogaz
hobiratuak izan zarie, eta biztu be, harengan biztu zarie, ha hildakoen artetik
biztu eban Jainkoaren ahalmenean sinistuz.
Sasoi baten, hilda zengozen zeuen
pekatuakaitik eta erdainbakoak izateagaitik; baina Jainkoak biziazo egin zaitue
Kristogaz batera, pekatu guztiak parkaturik. Gu gatxesten ginduzan epai-agiria
hondatu egin dau eta, kurutzean josiz, ezereztu.
Jaunak esana.
Aleluia
Erm 8, 15c
R/. Aleluia.
V/. Seme-alaba egiten zaituen Espiritua hartu
dozue,
eta
Espirituaren bidez «Abba!», hau da, «Aita!»,
dei
egiten deutsagu Jainkoari. R/.
Ebanjelioa
Eskatu, eta emongo deutsue Jainkoak.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 11, 1-13
Aldi haretan, Jesus otoitzean egoan leku
baten; amaitu ebanean, ikasleetariko batek esan eutson: «Jauna, irakatsi eiguzu
otoitz egiten, Joanek bere ikasleei irakatsi eutsen lez».
Jesusek esan eutsen: «Otoitz egitean, esaizue:
“Aita, santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
emoiguzu egunean eguneko ogia,
eta parkatu gure pekatuak
geuk be zor deuskuen guztiei parkatzen
deutsegun ezkero,
eta ez eiguzu itzi tentazinoan jausten”».
Gero, esan eutsen: «Jo dagigun, zuetariko
batek lagun bat daukala eta gauerdian datorkiola, esanez: “Adiskide, emoidazak
hiru ogi, bihurtuko deuazat-eta; lagun bat etorri jatak bidaian eta ez jaukat
zer eskeini”. Emon dagigun, besteak barrutik erantzuten deutsola: “Itzi nagik bakean!
Atea itxita jagok, eta umeak eta ni oheratuak; ezin naitekek emotera jagi”.
Hauxe dinotsuet: adiskidea daualako ez bada be, aspergarri izan ez dakion
behintzat, jagi eta emon egingo deutso behar dauana».
Hauxe dinotsuet, beraz: «Eskatu, eta emongo deutsue
Jainkoak; bilatu, eta aurkituko dozue; jo atea, eta zabalduko deutsue; ze,
eskatzen dauanak hartu egiten dau, bilatzen dauanak aurkitu, eta atea jotzen
dauanari zabaldu egiten jako. Zuetariko nonork, aita izanik, semeak arraina
eskatuta, sugea emongo ete deutso arrainaren ordez? Edota arrautza eskatuta,
eskorpioia emongo ete deutso? Halandaze, zuek, gaiztoak izanik be, zeuen
seme-alabei gauza onak emoten badakizue, zenbat gehiago ez ete deutse zeruko
zuen Aitak Espiritu Santua emongo eskatzen deutsoenei!»
Jaunak esana.