A urtean
I. Irakurgaia
Nazinoen
argitzat ezarriko zaitut,
nire salbazinoa
lurraren azken mugaraino heldu dadin.
Isaias Profetaren liburutik
Is 49, 3. 5-6
Jaunak esan eustan:
«Zeu
zara nire zerbitzaria, Israel,
zure
bidez agertuko dot neure ospea».
Orain
honan berba egiten dau Jaunak,
amaren
sabelean eratu ninduanak haren zerbitzari izateko,
Jakoben
leinuak harengana bihurtuazoteko
eta
Israel herria batzeko.
Ohorez
jantzi nau Jaunak
eta
neure Jainkoa izan dot indar.
Jaunak esan deust:
«Ez
da nahiko zu nire zerbitzari izatea,
Jakoben
leinuak berreraikitzeko
eta
Israelen bizirik geldituak bihurtuazoteko.
Nazinoen
argitzat ezarriko zaitut,
nire
salbazinoa lurraren azken mugaraino heldu dadin».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 40 [39], 2 eta 4ab. 7-8a. 8b-9. 10 (R/. ik. 8a eta 9a)
R/. Hemen nozu, Jauna, zure nahia egin dagidan.
V/. Jaunagan neban jarria itxaropen guztia,
makurtu
eta entzun dau nire oihua.
Kantu
barria ipini deust ezpanetan,
gorespen-kanta
gure Jainkoarentzat. R/.
V/. Zuk ez dozu sakrifiziorik eta eskeintzarik
nahi izan,
ez
erre-oparirik eta pekatuen parkamen-oparirik eskatu;
baina
belarriak edegi deustazuz.
Horregaitik
dinot: «Hemen nozu». R/.
V/. Hauxe dago nitaz liburuan idatzita:
egin
dagidala zure nahia.
Atsegin
dot, ene Jainko,
barru-muinetan
dot zure legea. R/.
V/. Iragarri dot batzar nagusian zure justizia,
ez
ditut ezpanak itxi, ondo dakizu, Jauna. R/.
II. Irakurgaia
Grazia zuei eta
bakea
gure Aita
Jainkoagandik eta Jesu Kristo Jaunagandik.
San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolaren hasiera
1 Ko 1, 1-3
Nik, Paulok, Jainkoak halan nahirik eta
berak deiturik, Jesu Kristoren apostolu nazan honek, eta Sostenes anaiak,
Korinton dagoan Jainkoaren eleiz alkarteari: grazia zuei eta bakea gure Aita
Jainkoagandik eta Jesu Kristo Jaunagandik.
Jesu Kristok sagaratu zaitue eta Jainkoak
bere herri santu izateko deitu, edozein lekutan Jesu Kristo gure Jaunari dei
egiten deutsoen guztiekin batera, honeek eta guk Jaun bat bera onartzen
dogu-eta. Grazia zuei eta bakea gure Aita Jainkoagandik eta Jesu Kristo
Jaunagandik.
Jaunak esana.
Aleluia
Jn 1, 14a. 12a
R/. Aleluia.
V/. Hitza haragi egin zan,
eta
geure artean jarri eban bizilekua.
Onartu
eben guztiei
Jainkoaren
seme-alaba izateko ahalmena emon eutsen. R/.
Ebanjelioa
Hona hemen
Jainkoaren Bildotsa,
hona munduko
pekatua kentzen dauana.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Jn 1, 29-34
Aldi haretan, ikusi eban Joan Bateatzaileak
Jesus beragana etortzen eta esan eban: «Hona hemen Jainkoaren Bildotsa, hona
munduko pekatua kentzen dauana. Beronegaitik esan neban nik: “Badator nire
ostean gizon bat, niri aurrea hartu deustana, ze, ni baino lehenagotik bazan”.
Neuk be ez neban ezagutzen; baina ni urez bateatzera etorri banaz, bera Israeli
agertuazoteko etorri naz».
Eta autormen hau egin eban Joanek: «Espiritua
ikusi dot uso-irudian zerutik jaisten, eta haren gainean gelditzen. Neuk be ez
neban ezagutzen; baina urez bateatzera bialdu ninduanak esan eustan: “Espiritua
jaisten eta gainean gelditzen jakola ikusten dozuna, haxe da Espiritu Santuaz
bateatzen dauana”. Neuk ikusi dot eta autortzen hauxe dala Jainkoaren Semea».
Jaunak esana.
URTEAN ZEHARREKO II. DOMEKA
B urtean
I. Irakurgaia
Esan, Jauna; zure morroi hau entzuten dago.
Samuel lehenengo liburutik
1 Sm 3, 3b-10. 19
Egun hareetan, Samuel lotara joan zan,
Jainkoaren kutxa egoan Jaunaren santutegian.
Jaunak dei egin eutson Samueli, eta honek
erantzun: «Hemen nozu». Arin-arin Eligana joan eta esan eutson Samuelek: «Hemen
nozu, dei egin deustazu-eta». Elik erantzun eutson: «Ez deutsut nik dei egin;
bihurtu eta egizu lo». Joan eta lotarako etzun zan.
Jaunak barriro dei egin eutson Samueli. Hau
jagi eta Eligana joan zan, esanez: «Hemen nozu, dei egin deustazu-eta». Elik
erantzun eutson: «Ez deutsut nik dei egin, seme; bihurtu eta egizu lo».
Samuelek ez eban ordura arte Jauna ezagutzen, Jaunak ez eutson-eta bere hitza
inoiz be adierazo.
Hirugarren aldiz dei egin eutson Jaunak
Samueli. Hau jagi eta Eligana joan zan, esanez: «Hemen nozu, dei egin
deustazu-eta».
Igarri eutson Elik Jaunak ziharduala
mutikoari deika, eta esan eutson Samueli: «Zoaz lotara eta, norbaitek barriro
dei egiten badeutsu, erantzun: "Esan, Jauna; zure morroi hau entzuten
dago"». Bihurtu zan Samuel bere tokira eta lotarako etzun zan.
Jaunak, hurreraturik, dei egin eutson,
besteetan lez: «Samuel, Samuel!» Eta Samuelek erantzun: «Esan, zure morroi hau
entzuten dago».
Samuel haziz joian, eta Jauna beragaz eban.
Ez zan Jaunaren hitz bakar bat be bete barik gelditu.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 40 [39], 2 eta 4ab. 7-8a. 8b-10 (R/. ik. 8a eta 9a)
R/. Hemen nozu, Jauna, zure nahia egin dagidan.
V/. Jaunagan neban jarrita itxaropen guztia,
makurtu
eta entzun dau nire oihua.
Kantu
barria ipini deust ezpanetan,
gorespen-kanta
gure Jainkoarentzat. R/.
V/. Zuk ez dozu sakrifiziorik eta eskeintzarik
nahi izan,
ez
erre-oparirik eta pekatuen parkamen-oparirik eskatu;
baina
belarriak edegi deustazuz.
Horregaitik
dinot: «Hemen nozu». R/.
V/. Hauxe dago nitaz liburuan idatzita:
egin
dagidala zure nahia.
Atsegin
dot, ene Jainko,
barru-muinetan
dot zure legea.
Iragarri
dot batzar nagusian zure justizia,
ez
ditut ezpanak itxi, ondo dakizu, Jauna. R/.
II. Irakurgaia
Zuen gorputzak Kristoren atal dira.
San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik
1 Ko 6, 13c-15a. 17-20
Senideok: Gorputza ez da haragikeriarako,
Jaunarentzat baino, eta Jauna gorputzarentzat. Jainkoak, Jauna biztu ebanak,
biztuko gaitu geu be bere ahalmenaz.
Ez ete dakizue zuen gorputzak Kristoren atal
dirana? Jaunagaz alkartzen dana, espiritu bat bera egiten da haregaz.
Egizue ihes haragikeriatik. Gizon-emakumeek
egiten dabezan beste pekatu guztiak gorputzetik kanpora gelditzen dira; baina
haragikeriazko pekatua egiten dauanak bere gorputzaren aurka egiten dau pekatu.
Ez ete dakizue zuen gorputza Jainkoak emon
deutsuen eta zuengan bizi dan Espiritu Santuaren tenplu dana? Beraz, ez zarie
honezkero zeuonak; karu ordainduz eskuratu zaitue Jainkoak. Goratu egizue,
bada, Jainkoa zeuen gorputzaz.
Jaunak esana.
Aleluia
Jn 1, 41. 17b
R/. Aleluia.
V/. Mesias aurkitu dogu, hau da, Kristo.
Grazia
eta egia honen bidez etorri dira. R/.
Ebanjelioa
Ikusi eben non
bizi zan,
eta beragaz
gelditu ziran.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Jn 1, 35-42
Aldi haretan, han egoan Joan Bateatzailea
bere ikasle bigaz. Jesus bertatik igarotzen ikusirik, esan eutsen: «Horra hor
Jainkoaren Bildotsa». Ikasle biek, hori entzunda, Jesusi jarraitu eutsoen.
Bihurtu zan Jesus eta, jarraitzen eutsoela ikusirik, esan eutsen: «Zeren bila
zabiltze?»
Hareek erantzun: «Rabbi, non bizi zara?»
(Rabbik «Maisu» esan gura dau). Jesusek esan eutsen: «Zatoze eta ikusiko
dozue». Joan ziran, ikusi eben non bizi zan, eta beragaz gelditu ziran egun
haretan. Arratsaldeko laurak inguru zan.
Joani entzun eta Jesusi jarraitu eutsoen
bietariko bat Andres zan, Simon Pedroren anaia. Andresek bere anaia Simonegaz
egin eban topez lehenengo, eta esan eutson: «Mesias aurkitu dogu». (Mesias
hitzak «Kristo» esan gura dau, hau da, «Gantzutua»).
Eta Jesusengana eroan eban. Jesusek,
begira-begira jarriz, esan eutson: «Simon zara zu, Joanen semea; aurrerantzean
“Kefas” izango da zure izena» (Kefas izenak «Pedro» esan gura dau, hau da,
«Hatxa»).
Jaunak esana.
URTEAN ZEHARREKO II. DOMEKA
C urtean
I. Irakurgaia
Senarra emazteagaz
pozten da.
Isaias Profetaren liburutik
Is 62, 1-5
Sionen
maitasunez ez naz isilduko,
Jerusalemen
maitasunez ez naz geldi egongo;
haren
garaipena goiz-argia lez agertu arte,
haren
salbazinoak zuziak lez distiratu arte.
Eta
ikusiko dabe herriek zure garaipena,
errege
guztiek zure ospea;
izen
barria ezarriko deutsue, Jaunak berak emona.
Koroa
eder izango zara Jaunaren eskuan,
errege-diadema
zeure Jainkoaren eskuan.
Ez
deutsue barriro deituko «Zapuztua»,
ezta
zure lurraldeari be «Hondatua».
«Ene
atsegina» deituko deutsue zuri,
eta
«Emazte» zure lurraldeari.
Atsegin
izango dau-eta zugan Jaunak
eta
emaztetzat hartuko dau zure lurraldea.
Mutila
neskatileagaz ezkontzen dan lez,
halan
ezkonduko da zugaz zure eregitzailea;
senarra
emazteagaz pozten dan lez,
halan
poztuko da zugaz Jainkoa.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 96 [95], 1-2a. 2b-3. 7-8a. 9-10a c (R/. 3)
R/. Zabaldu Jaunaren mirariak herri guztietan.
V/. Kanta
Jaunari kantu barria,
kanta
Jaunari, lur osoa,
kanta
Jaunari, bedeinkatu haren izena! R/
V/. Iragarri egunez egun salbatzaile dala,
zabaldu
haren ospea nazinoetan,
haren
mirariak herri guztietan. R/.
V/. Goratu Jauna, munduko herriok,
goratu
Jaunaren ospea eta indarra,
goratu
Jaunaren izen ospetsua! R/.
V/. Gurtu Jauna, ha santutasunez agertzean,
ikaratu
zaitez, lur osoa, haren aurrean.
Esan
egizue nazinoetan: «Errege da Jauna,
herriak
zuzenbidez ditu epaitzen». R/.
II. Irakurgaia
Hori guztia Espiritu
batek berak egiten dau,
bere doeak nahi
lez bakotxari banatuz.
San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik
1 Ko 12, 4-11
Senideok:
Era askotakoak dira dohaiak, baina bat bakarra Espiritua; era askotakoak
zerbitzuak, baina bat bakarra Jauna; era askotakoak eginbideak, baina bat
bakarra Jainkoa, guztiengan guztia egiten dauana. Bakotxari danen onerako
emoten deutsaz Jainkoak Espirituaren dohaiak.
Honan,
bati jakituriaz hitz egitea emoten deutsa Jainkoak Espirituaren bidez; beste
bati, Espiritu beraren arabera, ezagueraz hitz egitea; bati, Espiritu beraren
egitez, sinismen-dohaia emoten deutsa; beste bati, Espiritu beraren egitez,
osatuketak egiteko dohaia; bati, mirariak egiteko ahalmena; beste bati,
Jainkoaren izenean hitz egitea; bati espiritu faltsua eta benetakoa bereiztea;
beste bati, hizketa arrotzez berba egitea, eta beste bati, hizketa horren
esanahia adierazotea.
Hori
guztia, ostera, Espiritu batek berak egiten dau, bere dohaiak nahi dauan lez
bakotxari banatuz.
Jaunak esana.
Aleluia
Ik. 2 Ts 2, 14
R/. Aleluia.
V/. Honetarako dei egiten deusku Jainkoak
Barri Onaren bidez,
Jesu
Kristo gure Jaunaren aintza eskuratzeko. R/.
Ebanjelioa
Galileako Kanan
egin eban Jesusek
bere
lehen-ezaugarri hau.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Jn 2, 1-11
Aldi
haretan, ezteguak izan ziran Galileako Kanan, eta bertan zan Jesusen ama. Jesus
eta beronen ikasleak be ezteguetara konbidatu zituen. Ardaoa amaitu egin zan,
eta amak esan eutson Jesusi: «Ez daukie ardaorik». Jesusek erantzun eutson:
«Itzi nagizu bakean, emakume. Nire ordua ez da oraindino etorri». Jesusen amak
esan eutsen morroiei: «Egizue esango deutsuena».
Harrizko
sei ontzi egozan han, judeguek euren garbikuntzetarako erabiltzen ebezanak,
bakotxa ehun bat litrokoa. Jesusek esan eutsen morroiei: «Bete ontziak urez».
Eta hareek bete-bete egin zituen. Jesusek barriro: «Atara orain, eta eroan
mahaizainari». Eta hareek eroan egin eutsoen.
Dastatu
eban mahaizainak ura ardao bihurtua, nongoa zan jakin barik (morroiek, bai,
baekien, ze, eurek atara eben ura); orduan, ezkonbarriari deitu eta esan
eutson: «Ardao ona hasieran ataratzen dabe guztiek eta, jentea edanda
dagoanean, txarragoa. Zuk, barriz, orain arte gorde dozu ardao ona».
Galileako
Kanan egin eban Jesusek bere lehen-ezaugarri hau; holan, bere aintza azaldu
eban, eta sinistu egin eben harengan ikasleek.
Jaunak esana.
HOMILIA
Liturgia urte barria hasterakoan Eleizeak Jesusen Kanako ezteguetako ezaugarria jarten deusku jarraibide.
Lehenengo Irakurgaian Isaias profetak Jainkoarentzat zer dan berak aukeratu herria esan deusku eta zelangoak diran haregazko bere hartu-emonak: Herria emaztetzat daukan senarra da Jainkoa haren poz eta gozamenerako, eta ha zintzoa ez bajako ere, Jainkoak ez dau bere herria bertan-behera itziko, ez deutso inoiz huts egingo.
Ezkontza eta senar-emazteen irudia sarri erabili izango da Itun Zaharreko testuetan, batez ere Profetetan. Hau kontuan hartu beharrekoa da, ba, Joanen ebanjelioko Kanako ezteguei antz emon gura badeutsegu; bestela, galduta ibiliko gara orain arteko lez: haren esangurara jatsi beharrekoan azalean geratuko ginateke-eta.
[Izan daigun gogoan II. Irakurgaian Paulok esan deuskuna ere: Espiritu bakar ber-berak sortuazoten ditula dohai desbardinak, bakotxak berea besteen zerbitzuan eta onerako jarteko. Eta esan beharra dago zerbitzu egiten jakin beharra dagoala, baina baita zerbitzuak hartzen ere. Prestatu gaitezan, ba, joanek aurrean jarri deuskun bere zerbitzua hartzeko eta haretan gozamena hartzeko].
Kanako ezteguek Jainkoaren eta bere Herriaren (Israelen) arteko une haretako hartu-emonen egoerea iragarten deuskue. Irudi esanguratsuak dira Joanek eztegu-irudi horretan jarten deuskuzanak.
Lehenengo ta behin ezezagunak dira ezkonbarriak, baina Jesusen ama, Maria, aitatzen da haretako lehen konbidadu, Jesus eta honen ikasleak ere hantxe egozala esanez.
Mariak aparteko zeregina izango dau ezteguotan konbidadua eta emakumea izan arren: harrigarria! Harrigarria baita ardaua amaitzea, eta etxe partikular baten judeguen garbikuntzetarako 100 litroko sei ur-ontzi egotea, eta harrizkoak; eta baita mahai-zaina —bere ardurea izanda— ardaurik ez dagoanaz ez konturatzea…
Detaile harrigarriok esanguratsuak ez ete dira? Itun Zaharretik dakigu ezteguak Jainkoaren eta bere Herriaren arteko hartu-emonak iragarteko erabilten zirana ezaugarri lez. Ur-ontziak harrizkoak izateak Moisesen Legeko tauletara garoaz. Eta Mariak morroiei dinotsen egizue bere esana ere lehendik daukagu entzunda (Faraonak bere morroiei; edo herriak erantzun lez emoten dauana: egingo dogu zure esana).
Ezaugarriok kontuan hartuz, irakurketa hauxe egin geike, ba: Jainkoagazko hartu-emonak ezelango poztasun bakoak dira Jesusen aldietan: ez dago ardaurik ezkontza haretan. Arduradunak ez dira horretaz ohartzen, edo ez deutse ardura eta eurenean eta lehengotan jarraitzen dabe.
Konturatzen danak Jesusengana joten dau: halantxe aurkeztuko deusku Jesus: une haretan ez dau semea; honek ere ez dau ama: andra, dinotso.
Urontziak 6 izateak ere, eta Legeaz bat eginda, harrizkoak diralako, Legea beteteak ez dakarrela salbamenik eta Jainkoagazko hartu-emon pozgarririk dinosku.
Aitatzen dan ordua Jesusen kurutzeko opari-ordua izango da. Orain egiten danak harexegaz bat eginda daukala bere esangurea adierazoteko. Uretatik sortzen dan ardau ugari paregabeak Mesiasen aldiak adierazten dau, eta kurutzean burutuko dau bere betebeharra.
Zelango koadro ederrean aurkezten deuskun, ba, Ebanjelariak Jesus: hauxe da Mesias, gure Salbatzailea; beragana bihurtu beharra daukagu Jainkoagazko hartu-emon pozgarriak izan gura badoguz.
Geure jarrera bihurtu geike Mariarena Eleizearen, gure sinismenaren, ze egoeratan gagozan konturatuz, eta inori erruak botatzen jardun beharrean Eleizearen eraikuntzan eta gure sinismenaren barrikuntzan eta gaurkotzean zelan esku-hartu ikusteko eta horretan jarduteko.
Gaurko aldiontzat gure sinismena eta Eleizea erakargarriak ez badira ohikune zaharkituetan itxita gagozalako ez ete da? Betebeharrak eta Legeak eta garbikuntza ohikuneak barik Jesus ez ete dogu iragarri behar geure berbeaz eta geure bizikereaz?
Bihurtu daigun Maria gure eredu eta jarraibide!