(.pptx)
URTEAN ZEHARREKO XIII. DOMEKA
A urtean
I. Irakurgaia
Jainkoaren
gizon hori santua da;
gurean gelditu
dadila.
Erregeak bigarren liburutik
2 Erg 4, 8-11. 14-16a
Behin baten, Eliseo Xunemdik igaro zan.
Bazan han andra handiki bat, eta bere etxera eroan eban Eliseo bazkaltzera.
Harrezkero, handik igarotzen zan bakotxean, bertan gelditzen zan Eliseo
bazkaltzen. Behin baten, andreak esan eutson senarrari: «Begira, badakit gure
etxera etortzen dan hori Jainkoaren gizon santua dana. Egin deiogun goian gela
txiki bat; ohea, mahaia, aulkia eta argiontzia ipiniko deutsaguz, gurera
etortzean bertan gelditu dadin».
Etorri zan behin Eliseo eta, goiko gelara
sarturik, bertan etzun zan. Eliseok Gehazi bere morroiari esan eutson: «Zer
egin geinke andra honen alde?» Gehazik erantzun eutson: «Begira, ez dau umerik
eta senarra zahartuta dago». Eliseok esan eutson morroiari: «Dei egiozu».
Dei egin eutson eta andrea atean agertu zan.
Eliseok esan eutson: «Datorren urtean, sasoi honetan, semea izango dozu
besoetan».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 89 [88], 2-3. 16-17. 18-19 (R/. 2a)
R/. Jauna, zure maitasuna abestuko dot betiren beti.
V/. Jauna, zure maitasun-egintzak kantatuko ditut
beti,
zure
leialtasuna iragarriko gizaldiz gizaldi.
Bai,
autortzen dot:
Betiko
eraikita dago zeruan zure maitasuna,
sendo
ezarria zure leialtasuna. R/.
V/. Zorionekoa, Zu pozik goratzen dakian herria!
Zure
argitan ibiliko da, Jauna;
zure
izenean da egunero alaitzen,
zure
salbazino-egintzaz harrotzen. R/.
V/. Zeu zara-eta haren ospe eta indar;
zure
onginahiak egiten gaitu garaile.
Jauna
da, izan be, gure babeskia,
Israelgo
Santua gure erregea. R/.
II. Irakurgaia
Bateoaren bitartez
heriotzan hobiratuak izan gara haregaz,
guk be bizi
barria bizi dagigun.
San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik
Erm 6, 3-4. 8-11
Senideok: Bateoaz Kristo Jesusegaz bat egin
dogunok, haren heriotzagaz egin dogu bat. Bateoan hobiratuak izan gara haregaz
batera heriotzan, Aitaren aintzaz Kristo hilen artetik biztu zan lez, geuk be
bizi barria bizi dagigun.
Beraz, Kristogaz hil bagara, sinisten dogu,
bizi be haregaz biziko garala. Badakigu Kristo, hilen artetik biztu zanetik, ez
dala barriro hilko; heriotzak ez dau gehiago aginterik harengan; haren hiltzea
pekatuarentzat behin betiko hiltzea izan zan, eta haren bizitzea Jainkoarentzat
bizitzea da. Bardin zuek be; hartu kontuan pekatuarentzat hilda zagozela eta
Jainkoarentzat bizirik, Kristo Jesusengan.
Jaunak esana.
Aleluia
1 P 2, 9
R/. Aleluia.
V/. Zuek jatorri aukeratua zarie,
errege
eta abade, nazino santua;
iragarri
egizuez ilunpetik bere argi zoragarrira
dei
egin deutsuen Jainkoaren egintza bikainak. R/.
Ebanjelioa
Bere kurutzea
hartzen ez dauana ez da Niretzat gai.
Zuek onartzen
zaituenak Neu onartzen nau.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 10, 37-42
Aldi haretan, Jesusek esan eutsen apostoluei: «Aita nahiz ama Ni baino maiteago dauana ez da Niretzat gai; semea nahiz alaba Ni baino maiteago dauana ez da Niretzat gai. Bere gurutzea hartu eta jarraitzen ez deustana ez da Niretzat gai. Bere biziaren jaube izan guran dabilenak galdu egingo dau; bere bizia Nigaitik galtzen dauanak, ostera, eskuratu egingo dau. Zuek onartzen zaitueenak Neu onartzen nau, eta Ni onartzen nauanak bialdu nauena onartzen dau.
Profeta bat, profeta dalako, onartzen dauanak profetari zor jakon saria izango dau, eta pertsona zuzen bat, arteza dalako, onartzen dauanak pertsona zuzenari zor jakon saria izango dau; eta txiki honeetako bati, nire ikasle dalako, baso bete ur fresko besterik ez bada be emoten deutsana, benetan dinotsuet ez dala saririk barik geldituko».
Jaunak esana.
_________________________________________
URTEAN ZEHARREKO XIII. DOMEKA
B urtean
I. Irakurgaia
Deabruaren inbidiaz sartu zan heriotza munduan.
Jakituria liburutik
Jkt 1, 13-15; 2, 23-24
Ez eban Jainkoak egin heriotza,
ez
dau atsegin bizidunak galtzea;
izan
be, irauteko egin ebazan harek gauza guztiak;
munduko
izakiak osasungarri dira,
ez
dabe euren barruan pozoi hilgarririk,
eta
Heriotzak ez dau lurrean aginterik,
hilezkorra
da-eta zuzentasuna.
Hilezkor
izateko egin eban Jainkoak gizakia,
bere
izatearen irudi egin eban;
baina
deabruaren inbidiaz sartu zan heriotza munduan
eta
harenak diranek jasango dabe.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 30 [29], 2 eta 4. 5-6. 11-12a eta 13b (R/. ik. 2a)
R/. Goratuko zaitut, Jauna, onik atara nozulako.
V/. Goratzen zaitut, Jauna, onik atara nozulako,
arerioei
nire lepotik pozten itzi ez deutsezulako.
Jauna,
Herio-lezatik atara nozu,
zulora
jatsi zorian nengoala bizibarritu. R/.
V/. Kanta Jaunari, haren fededunok,
goratu
egizue, haren santutasuna gogoratuz.
Une
baterako da haren hasarrea,
bizi
guztirako haren onginahia.
Arratsean
negarra da gurean,
poz-oihua
goizean. R/.
V/. «Entzun, Jauna, eta erruki nitaz,
izan
zakidaz laguntzaile, Jauna».
Negarra
dantza bihurtu deustazu,
Jauna,
ene Jainkoa, eskerrak emongo deutsudaz beti. R/.
II. Irakurgaia
Zuen
ugaritasunak
senide
behartsuen urritasuna konponduko dau.
San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako bigarren epistolatik
2 Ko 8, 7. 9. 13-15
Senideok: Gauza guztietan aberats zarie:
sinismenean, berba egiteko gaitasunean, jakintzan, danerako arduran eta
guganako maitasunean; izan zaiteze aberats eskuzabaltasunean be. Ezaguna dozue
Jesu Kristo gure Jaunaren eskuzabaltasuna: aberats izanik, behartsu egin zan
zuekaitik, bere behartsu izateaz zuek aberats egiteko. Arazoa ez da besteak nasai
egoteko zuek larri izatea, guztien bardintasuna bilatzea baino.
Une honetan, zuen ugaritasunak hareen
urritasuna konponduko dau, eta egunen baten hareen ugaritasunak zuen urritasuna
konponduko dau; honan, parekotasuna izango da nagusi, Liburu Santuak dinoan
lez: «Asko batu ebanak ez eukan larregi, ezta gitxi batu ebanak be gitxiegi».
Jaunak esana.
Aleluia
Ik. 2 Tm 1, 10
R/. Aleluia.
V/. Kristo Jesus gure salbatzaileak heriotza
ezereztu dau
eta
bizia argitu Barri Onaren bidez. R/.
Ebanjelioa
Ebanjelio hau era laburrean ik. honen ondoren.
Neskatila, zeuri dinotsut, jagi.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
Mk 5, 21-43
Aldi haretan, Jesus itsasoaz bestaldera
bihurtu zanean, jente-talde handia batu jakon. Horretan, itsaso ondoan egoala,
sinagogako buruzagietako bat etorri zan, Jairo eritxona; Jesus ikustean, honen
oinetan ahuspezturik, arren eta arren eskatzen eutson: «Hilzorian dot
alabatxua; zatoz haren gainean eskuak ezartzera, osatu dadin eta bizi». Jesus
harekin abiatu zan.
Jente asko joiakon atzetik, estutuz. Bazan
han emakume bat, hamabi urte haretan odoljarioa ebana. Hamaikatxu osagileren
eskuetan gorriak ikusia zan, eta bere ondasun guztiak be horrexetan emonak
zituan; baina osatu beharrean, gero eta okerrago joian. Jesusen barri entzunda,
jente artean atzetik joan eta jantzia ikutu eutson, ze hauxe inoan bere artean:
«Jantzia behinik behin ikutzen badeutsat, osatuko naz». Une berean gelditu
jakon odoljarioa, eta gatxa osatuta eukala igarri eban bere gorputzean.
Behingoan ohartu zan Jesus halako indar
batek urten eutsola barrutik eta, jente artera bihurturik, itaundu eban: «Nork
ikutu deust jantzia?» Ikasleek erantzun eutsoen: «Hainbeste jentek estutzen
zaituala ikusi, eta nork ikutu zaituan itauntzen dozu?» Baina Jesus ingurura
begira ebilen, nork egin ete eutson hori.
Orduan, emakumeak, bildurrez dar-dar –ze
ondo ekian zer gertatu jakon–, oinetara jausi eta egia osoa autortu eutson.
Baina Jesusek esan eutson: «Alaba, zeure sinismenak osatu zaitu; zoaz bakean,
eta osatua bekizu gatxa».
Oraindik berbetan ziharduala, sinagogako
buruzagiaren etxetik etorri ziran, esanez: «Hil jatzu alaba. Zertarako emon
neke gehiago Maisuari?» Baina Jesusek, berba horreek entzunik, sinagogako
buruzagiari esan eutson: «Ez bildurrik izan; zuk sinistu egizu!»
Ez eutson inori be berarekin joaten itzi,
Pedrori, Santiagori eta honen anaia Joani izan ezik.
Sinagogako buruzagiaren etxera heltzean,
ikusi eban Jesusek hango astrapala, jentea negarrez eta zarataka. Sartu eta
esan eutsen: «Zer dala-eta horrenbeste astrapala eta negar? Neskatila ez dago
hilda, lo dago». Hareek barre egiten eutsoen.
Baina Jesusek danak bialdu zituan kanpora
eta, neskatilaren aita-amak eta beragaz zituanak hartuta, neska egoan tokira
sartu zan. Neskari eskutik heldu eta esan eutson: «Talitha, kum» (hau da:
«Neskatila, zeuri dinotsut, jagi»). Behingoan zutundu eta ibiltzen hasi zan,
hamabi urte bazituan-eta. Jente guztia harri eta zur gelditu zan. Jesusek
zorrotz agindu eutsen inork be ez egiala jakin. Eta neskatilari jaten emoteko
esan eutsen.
Jaunak esana.
Ebanjelioa era laburrean.
Neskatila, zeuri dinotsut, jagi.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
Mk 5, 21-24. 35b-43
Aldi haretan, Jesus itsasoaz bestaldera
bihurtu zanean, jente-talde handia batu jakon. Horretan, itsaso ondoan egoala,
sinagogako buruzagietako bat etorri zan, Jairo eritxona; Jesus ikustean, honen
oinetan ahuspezturik, arren eta arren eskatzen eutson: «Hilzorian dot
alabatxua; zatoz haren gainean eskuak ezartzera, osatu dadin eta bizi». Jesus
harekin abiatu zan.
Jente asko joiakon atzetik, estutuz.
Sinagogako buruzagiaren etxetik etorri ziran, esanez: «Hil jatzu alaba. Zertarako
emon neke gehiago Maisuari?» Baina Jesusek, berba horreek entzunik, sinagogako
buruzagiari esan eutson: «Ez bildurrik izan; zuk sinistu egizu!»
Ez eutson inori be berarekin joaten itzi,
Pedrori, Santiagori eta honen anaia Joani izan ezik. Sinagogako buruzagiaren
etxera heltzean, ikusi eban Jesusek hango astrapala, jentea negarrez eta
zarataka. Sartu eta esan eutsen: «Zer dala-eta horrenbeste astrapala eta negar?
Neskatila ez dago hilda, lo dago».
Hareek barre egiten eutsoen. Baina Jesusek
danak bialdu zituan kanpora eta, neskatilaren aita-amak eta beragaz zituanak
hartuta, neska egoan tokira sartu zan. Neskari eskutik heldu eta esan eutson:
«Talitha, kum» (hau da: «Neskatila, zeuri dinotsut, jagi»).
Behingoan zutundu eta ibiltzen hasi zan,
hamabi urte bazituan-eta. Jente guztia harri eta zur gelditu zan. Jesusek
zorrotz agindu eutsen inork be ez egiala jakin. Eta neskatilari jaten emoteko
esan eutsen.
Jaunak esana.
________________________________________________
C urtean
I. Irakurgaia
Eliseok, jagi eta Eliasi jarraitu eutson.
Erregeak lehenengo liburutik
1 Erg 19, 16b. 19-21
Egun hareetan, Jaunak esan eutson Eliasi:
«Igurtzi egizu Eliseo, Xafaten semea, Abel-Meholakoa, zeure ondorengo profeta».
Joan zan Elias menditik, eta Eliseo, Xafaten
semea, aurkitu eban goldean; hamabi idi-pare ebazan aurrean, berak
hamabigarrena eroiala. Ondotik igarotzean, Eliasek bere soingainekoa bota
eutson gainera. Eliseo, orduan, idiak itzirik, Eliasen atzetik joan zan
arineketan eta esan eutson: «Itzi egidazu, arren, aitari eta amari agur esaten,
eta jarraituko deutsut gero». Eliasek esan eutson: «Zoaz, baina bihurtu.
Badakizu zer egin deutsudan».
Joan zan Eliseo, idi-parea hartu eta
oparitzat hil eban; buztarriaz su egin, haragia erre eta jaten emon eutson
jenteari. Gero jagi eta Eliasi jarraitu eutson, haren zerbitzura jarriz.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 16 [15], 1-2a eta 5. 7-8. 9-10. 11 (R/. ik. 5a)
R/. Zeu zara, Jauna, nire ondarea.
V/. Gorde nagizu, Jainko,
Zugan
naz-eta babesten.
Hau
dinotsat Jaunari: «Zeu zaitut neure jaube».
Jauna,
Zeu zaitut neure ondarea, neure edontzia,
zure
esku dago nire zoria. R/.
V/. Bedeinkatzen dot Jauna, aholku deust-eta
emoten,
gauez
be berak dau nire barrua hezten.
Begi
aurrean dot Jauna eten barik;
ha
eskuman dodala, ez naiteke dardaratu. R/.
V/. Horregaitik, alai dot bihotza, pozik erraiak,
atsedenean
nasai gorputza.
Ez
dozu-eta nire bizia Herio-lezara jaurtiko,
ezta
be zeure fededuna hilobian galtzen itziko. R/.
V/. Bizirako bidea erakutsiko deustazu;
alaitasunez
beteko nozu zeure aurrean,
zorionez
betiko zeure ondoan. R/.
II. Irakurgaia
Askatasunera dei egin deutsue Jainkoak.
San Paulo Apostoluak Galaziarrei egindako epistolatik
Ga 5, 1. 13-18
Senideok: Libre izateko askatu gaitu
Kristok; iraun egizue, beraz, sendo eta ez makurtu barriro esklabotzaren
buztarpera.
Zuei, senideoi, askatasunera dei egin
deutsue Jainkoak; baina ez bekizue askatasun hori atxakia izan grina txarren
arabera bizitzeko; bestela baino, egin zagiezala maitasunak alkarren
zerbitzari. Izan be lege osoa betetzen da-eta agindu bakar hau bete ezkero:
«Maitatu egizu zeure lagun hurkoa zeure burua lez». Baina alkarri haginka eta
alkar iruntsi beharrean bazabiltze, alkar hondatuko dozue azkenean.
Hauxe dinotsuet: Bizi zaiteze Espirituari
dagokionez, eta ez grina txarrei jarraituz. Giza grinak Espirituaren aurkakoak
dira, eta Espiritua giza grinen aurkakoa. Indar bi horreek alkarren aurka
dabiltz; holan, ez dozue nahi zeunkiena egiten. Espirituak gidatzen bazaitue,
ostera, ez zagoze legearen menpe.
Jaunak esana.
Aleluia
1 Sm 3, 9; Jn 6, 68c
R/. Aleluia.
V/. Egin berba, Jauna; zure morroi hau zuhur
dago;
zure
hitzek betiko bizia dabe. R/.
Ebanjelioa
Jerusalemera
joateko erabagia hartu eban.
Edonora
jarraituko deutsut.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 9, 51-62
Jesusek, mundu honetatik eroana izateko
sasoia etorkiola, Jerusalemera joateko erabagia hartu eban. Mandatariak bialdu
zituan aurretik, eta Samariako herri baten sartu ziran, Jesusi ostatua
prestatzera. Baina herrikoek ez eben hartu gura izan, Jerusalemera joialako.
Hori ikusirik, Santiago eta Joan ikasleek
esan eutsoen: «Jauna, aginduko dogu zerutik sua jatsi eta kiskaldu dagizala?»
Baina Jesusek, hareekana bihurturik, agiraka egin eutsen. Gero beste herri
batera joan ziran.
Bidean joiazala, batek esan eutson Jesusi:
«Edonora jarraituko deutsut». Jesusek erantzun eutson: «Lukiek baditue zuloak
eta zeruko hegaztiek habiak; Gizonaren Semeak, ostera, ez dauka burua non
ezarririk».
Beste bati esan eutson: «Jarraitu Niri».
Baina harek erantzun: «Jauna, itzi eidazu lehenago neure aitari lur emotera
joaten». Jesusek erantzun eutson: «Itzi hildakoei euren hildakoei lur emoten;
zu zoaz Jainkoaren erreinua iragartzera».
Beste batek, barriz, esan eutson:
«Jarraituko deutsut, Jauna, baina itzi eidazu lehenago etxekoei agur egiten».
Jesusek erantzun eutson: «Goldeari heldu eta atzera begiratzen dauana ez da gai
Jainkoaren erreinurako».
Jaunak esana.