A urtean
(.pptx)
I. Irakurgaia
Egunsentia lez zabalduko da zure argia.
Isaias Profetaren liburutik
Is 58, 7-10
Honan berba egiten dau Jaunak:
«Emon
zeure ogitik gose danari
eta
hartu etxean aterperik bako behartsuak;
jantzi
biluzik dagoana,
eta
ez egin entzungor zeure gizakideari.
Orduan
zure argia
egunsentia
lez zabalduko da
eta
zure osasuna behingoan erneko;
justizia
izango dozu aurretik gidari
eta
Jaunaren aintza atzetik babesgarri.
Orduan
zuk dei egin, eta Jaunak erantzungo deutsu;
zuk
oihu egin, eta harek esango:
"Hemen
nozu!"
Buztarri
guztiak, salaketak eta txarto esateak baztertzen badozuz,
gose
danari zeure ogitik emoten
eta
behartsuaren premina asetzen badozu,
zure
argia ilunpean zabalduko da
eta
zure ilunaldia eguerdi bihurtuko».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 112 [111], 4-5. 6-7. 8a eta 9 (R/. ik. 4a)
R/. Jaunari begirune deutsana
ilunpean argia lez da zintzoentzat.
Edo: Aleluia.
V/. Ilunpean argia lez da zuzenentzat:
errukiorra,
bihozbera eta zintzoa.
Zorionekoa
errukitu eta emoten dauana,
bere
arazoak zuzen atontzen dituana. R/.
V/. Ez da inoiz kili-kolo egongo;
zintzoaren
gogorapenak beti bizirik dau iraungo.
Ez
deutse barri txarrei bildurrik,
sendotu
dau bihotza, Jaunaz fidaturik. R/.
V/. Seguru dau bihotza, bildurrik barik;
esku
betean emoten deutse behartsuei,
haren
eskuzabaltasunak betiko dirau,
ohorez
jasoko dau bekokia. R/.
II. Irakurgaia
Jesu Kristo kurutzeratua iragarri neutsuen.
San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik
1 Ko 2, 1-5
Senideok: Niri dagokidanez, Jainkoaren
salbazino-asmoa iragartzera joan nintxatzuenean, ez neutsuen hitz egin giza
jakituriazko hizkera landua erabiliz. Izan be, zuen artean ez neban ezer jakin
nahi izan, Jesu Kristo, eta berau kurutzeratua, izan ezik.
Horregaitik, makal eta bildurrez dar-dar
agertu nintzan zuen aurrean. Nire hitza eta predikua ez ziran giza jakituriazko
argudiotan oinarritu, Espirituaren indarrean baino, holan, zuen sinismena
Jainkoaren indarrean oinarritu eiten eta ez giza jakiturian.
Jaunak esana.
Aleluia.
Ik. Jn 8, 12
R/. Aleluia.
V/. Neu naz munduaren argia, dino Jaunak;
Niri
jarraitzen deustanak izango dau bizirako
argia. R/.
Ebanjelioa
Zuek zarie munduaren argia.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 5, 13-16
Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei:
«Zuek zarie lurraren gatza. Baina gatza gazatzen bada, zelan gazitu barriro? Ez
dau orduan ezertarako balio, kanpora bota eta jenteak zapaltzeko baino.
Zuek zarie munduaren argia. Ezin daiteke
ezkutatu mendi gainean dagoan herria. Kriseilua be ez da bizten lakaripean
ipintzeko, argimutilaren gainean ipintzeko baino, etxeko guztiei argi egin
deien.
Era berean, zuen argiak danen aurrean egin
behar dau argi, zuen egintza onak ikusiz, zeruko zuen Aita goretsi dagien».
Jaunak esana.
(.PPTX)
B urtean
I. Irakurgaia
Amaibakoa egiten jat gaua, jirabiraka egunsentira arte.
Joben liburutik
Jb 7, 1-4. 6-7
Honan berba egin eban Jobek:
«Burruka
da gizakiaren bizitza lurrean,
langilearenak
lakoak haren egunak.
Esklaboak
lez, kerizpea gura dau,
langileak
lez, soldata itxaroten;
baina
fruturik bako hilabeteak etorri jataz,
gauak
aspergarriak izaten dira niretzat.
Oheratu
orduko, esaten deutsat neure buruari:
"Noiz
jagiko ete naz?"
Amaibakoa
egiten jat gaua, jirabiraka egunsentira arte.
Ehuleen
anezka-tresna baino lasterrago doaz nire egunak,
amaitu
jataz ehuleari haria amaitzean lez.
Gogoan
izan, ene Jainko, nire bizitza arnasaldi bat dala,
nire
begiek ez dabela barriro zoriona ikusiko».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 147 [146], 1-2. 3-4. 5-6 (R/. ik. 3a)
R/. Goratu egizue Jauna,
bihotz-urratuak osatzen dituana.
Edo: Aleluia.
V/. Bai eder gure Jainkoa kantuz ospatzea,
bai
gozo ha doinu eztiz gorestea!
Jaunak
dau Jerusalem berreraikitzen,
Israelgo
erbesteratuak batzen. R/.
V/. Bihotz-hausiak ditu osatzen
eta
hareen zauriak lotzen.
Izarren
kopurua finkatzen dau
eta
bakotxari bere izena emoten. R/.
V/. Handia da gure Jauna, guztiz indartsua,
haren
jakituria neurririk bakoa.
Jaunak
zutunik eusten deutse umilei,
lurreraino
beheratzen ditu gaiztoak. R/.
II. Irakurgaia
Errukarria ni, Barri Ona iragarriko ez baneu!
San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik
1 Ko 9, 16-19. 22-23
Senideok: Barri Ona iragartzen dodala-eta,
ezin naz harrotu; ezinbestean dagokidan eginbeharra dot-eta hori, eta
errukarria ni, Barri Ona iragarriko ez baneu!
Barri Ona neure gogoz iragarriko baneu,
mereziduko neuke saria; baina nik nahi izan barik ezarri deusten eginkizuna
betetzen badihardut, zein sari zor jat orduan? Hauxe besterik ez: Barri Ona
doan iragartzea, Barri Onaren zerbitzutik datorkidazan eskubideez baliatu
barik.
Guztiz libre nazan arren, guztien esklabo
egin naz, ahalik eta jente gehien Kristorentzat irabazteko. Makalekin makal
egin naz, makalak irabazteko. Guztiengana ahalik eta gehien egokitzen
ahalegindu naz, zelan edo halan batzuk salbatzeko. Eta dana Barri Onagaitik
egiten dot, Barri On horretan neuk be parte izan dagidan.
Jaunak esana.
Aleluia
Mt 8, 17
R/. Aleluia.
V/. Kristok bere gain hartu ebazan gure
makaltasunak
eta
gure gatxak eroan. R/.
Ebanjelioa
Harek gaixo asko osatu eban, edozein zala be hareen gatxa.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
Mk 1, 29-39
Aldi haretan, Jesus sinagogaitik urten eta
Simonen eta Andresen etxera joan zan zuzenean, Santiagogaz eta Joanegaz.
Simonen amaginarreba oheratuta egoan sukarrarekin; behingoan, haretaz berba
egin eutsoen Jesusi. Joan jakon Jesus ondora, eskutik hartu eta jagiazo egin
eban. Sukarrak alde egin eutson, eta zerbitzen hasi jaken.
Ilunkeran, eguzkia sartu ostean, gaixo eta
deabrudun guztiak eroan eutsoezan Jesusi. Herri guztia batu zan atarian. Eta
harek gaixo asko osatu eban, euren gatxa edozein izanda be, eta deabru asko
bota eban. Deabruei ez eutsen izten berba egiten, ze baekien nor zan.
Goizean goiz, ondino ilun egoala, Jesus
herritik urten eta bazter bakarti batera joan zan; han otoitzean ziharduan.
Simon eta lagunak Jesusen bila hasi ziran eta, aurkitzean, esan eutsoen: «Jente
guztia zure bila dabil».
Harek,
baina, erantzun: «Goazen beste nonora, inguruko auzoetara, horreetan be Barri
Ona iragartzera, horrexetarako urten dot-eta».
Halan, Galilea guztian zehar ibili zan,
hango sinagogetan Barri Ona iragartzen eta deabruak botatzen.
Jaunak esana.
C urtean
I. Irakurgaia
Prest nozu, bialdu neu.
Isaias Profetaren liburutik
Is 6, 1-2a. 3-8
Ozias erregea hil zan urtean, Jauna ikusi neban, tronu altu eta garai baten jesarrita; haren mantu-hegoak tenplua betetzen eban. Suzkoak lako izaki batzuk ebazan gainean; seina hego ebezan. Eta honan egiten eutsoen oihu alkarri:
«Santu,
santu, santua, Jaun ahalguztiduna!
Lur
osoa betetzen dau haren aintzak!»
Ahotsaren oihuz tenpluko ate-orpoek dardara
egin eben, eta tenplua kez bete zan. Nik esan neban:
«Ai
ene, galdua naz!
Ezpan
kutsatuak ditut
eta
ezpan kutsatuak dituan herrian bizi naz.
Errege
eta Jaun ahalguztiduna ikusi dot neure begiz!»
Une haretan, suzkoak lako izaki hareetako bat etorri jatan hegaz, altaratik suhatzez hartutako txingarra eskuetan ekarrela, eta txingarraz ahoa ikutu eustan, esanez:
«Hara,
txingar honek ezpanak ikutu deutsuz;
kendu
dozu, bada, gaiztakeria,
parkatu
jatzu pekatua».
Orduan, Jaunaren ahotsa entzun neban esaten: «Nor bialduko dot? Nor izango dogu mandatari?» Eta nik erantzun: «Prest nozu, bialdu neu».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 138 [137], 1-2a. 2b-3. 4-5. 7c-8 (R/. ik. 1c)
R/. Eresi egingo deutsut, Jauna, aingeruen aurrean.
V/. Eskerrak emoten deutsudaz, Jauna,
bihotz-bihotzez,
nire
hitzak entzun dozuzalako;
kantuz
goratzen zaitut aingeruen aurrean,
eta
zure tenplu santurantz begira ahuspezten naz. R/.
V/. Eskerrak emoten deutsadaz zure izenari,
zure
maitasun eta leialtasunagaitik,
Parebakoak
egin dozuz-eta
zeure
izena eta agintzaria.
Dei
egin neutsunean, erantzun zeunstan,
kemena
bizkortu bihotzean. R/.
V/. Eskerrak emongo deutsuez, Jauna, munduko
errege guztiek,
zure
ahoko berbak entzutean;
kantuz
ospatuko dabez Jaunaren bideak:
handia
da Jaunaren ospea benetan. R/.
V/. Eskua luzatu eta salbatzen nozu.
Dana
egingo dau Jaunak nire alde.
Jauna,
zure maitasuna betikoa,
ez
itzi bertan behera zeure eskuen lana! R/.
II. Irakurgaia
Irakurgai hau era laburrean ik. honen ondoren.
Horixe
da iragartzen dogun mezua,
eta
horixe zuek sinistu dozuena.
San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik
1 Ko 15, 1-11
Senideok: Irakatsi neutsuen Barri Ona
gogoratzen deutsuet. Zuek onartu egin zenduen, horretan sendo oinarrituak
zagoze eta salbatu be horrexek salbatzen zaitue, nik iragarri neutsuen lez
eusten badeutsazue. Bestela, alperrik sinistuko zenduen.
Nik hartu nebana bera eskualdatu neutsuen
lehenengotatik, hau da, Kristo gure pekatuakaitik hil zala, Liburu Santuek esan
eben lez; hobiratu egin ebela eta hirugarren egunean biztu egin zala, Liburu
Santuek esan eben lez; Pedrori agertu jakola, eta ondoren Hamabiei; gero,
bostehun eta gehiago senideri agertu jakon batera –horreetako gehienak bizirik
dagoz oraindino, batzuk hil badira be–; gero, Santiagori agertu jakon, ondoren
apostolu guztiei.
Beste guztiei agertu ondoren, neuri be
agertu jatan, sasoia baino lehen jaiotako umea lakoa nazan honi.
Izan be, apostoluetan txikiena naz ni,
apostolu-izenik be merezi ez dauana, Jainkoaren Eleizea pertsegitu neban-eta.
Baina nazan hau Jainkoak bere graziaz egin nau, eta haren grazia ez da nigan
fruturik bakoa izan; gainerako apostolu guztiek baino lan gehiago egin dot,
egin be; ez, ostera, nik, ezpadaze, Jainkoak nigaz, bere graziaz.
Holan, bada, bai hareek eta bai nik, horixe
da iragartzen dogun mezua, eta horixe zuek sinistu dozuena.
Jaunak esana.
II. irakurgaia era laburrean.
Horixe
da iragartzen dogun mezua,
eta
horixe zuek sinistu dozuena.
San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik
1 Ko 15, 3-8. 11
Senideok: Nik hartu nebana bera eskualdatu
neutsuen lehenengotatik, hau da, Kristo gure pekatuakaitik hil zala, Liburu
Santuek esan eben lez; hobiratu egin ebela eta hirugarren egunean biztu egin
zala, Liburu Santuek esan eben lez; Pedrori agertu jakola, eta ondoren
Hamabiei; gero, bostehun eta gehiago senideri agertu jakon batera –horreetako
gehienak bizirik dagoz oraindino, batzuk hil badira be–; gero, Santiagori
agertu jakon, ondoren apostolu guztiei.
Beste guztiei agertu ondoren, neuri be
agertu jatan, sasoia baino lehen jaiotako umea lakoa nazan honi.
Holan, bada, bai hareek eta bai nik, horixe
da iragartzen dogun mezua, eta horixe zuek sinistu dozuena.
Jaunak esana.
Alelui
Mt 4, 19
R/. Aleluia.
V/. Zatoze
Nigaz, dino Jaunak,
eta
giza arrantzale egingo zaituet. R/.
Ebanjelioa
Dana itzirik, jarraitu egin eutsoen.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 5, 1-11
Aldi haretan, jentea gainera etorkion
Jesusi, Jainkoaren hitza entzuteko; Genesaret laku-ertzean egoan Jesus. Txalupa
bi ikusi zituan ur-bazterrean geldi; arrantzaleak, ontzietatik jatsita, sareak
garbitzen ebiltzan. Igon eban txalupa hareetako batera, Simonenera, eta
lehorretik apur bat aldentzeko eskatu eutson. Gero, jesarri eta txalupatik
jenteari irakasten jardun eban.
Berbaldia amaitzean, esan eutson Simoni: «Jo
itsaso zabalera eta bota sareak arrantzurako». Simonek erantzun eutson: «Maisu,
gau osoan eginahalak egin eta ez dogu ezer harrapatu; halan be, Zeuk dinozun
ezkero, bota egingo dodaz sareak». Halan egin eben eta, hainbesteko
arrain-piloa harrapatu eben ze, sareak lehertzeko zorian egozan. Beste
txalupako lagunei keinu egin eutsien laguntzera etortzeko; etorri ziran, eta
txalupa biak bete ebezan, ia-ia hondoratzeraino.
Gertatua ikusirik, Jesusen oinetan ahuspeztu
zan Simon Pedro, esanez: «Alde nigandik, Jauna, pekataria naz-eta». Egon be,
zur eta lur egozan Simon eta harekin ziran guztiak, egineko arrantzuagaitik,
eta gauza bera gertatzen jaken Simonen arrantzu-lagun ziran Zebedeoren seme
Santiagori eta Joani be. Baina Jesusek esan eutson Simoni: «Ez bildurrik izan,
hemendik aurrera giza arrantzale izango zara».
Hareek txalupak lehorrera atara zituen eta,
dan-dana itzirik, jarraitu egin eutsoen.
Jaunak esana.