URTEAN ZEHARREKO XXIV. DOMEKA
A urtean
I. Irakurgaia
Parkatu lagun
hurkoari egin deutsun iraina,
eta, zuk
erregutzean,
parkatuko
deutsuz Jainkoak be zeure pekatuak.
Siraken liburutik
Si 27, 33–28, 9
Amorrua eta hasarrea higuingarriak dira;
horreetan
maisu da gizon pekataria.
Bengantzaz
jokatzen dauanak bengantza jasan beharko dau,
pekatuen
kontu zorrotza hartuko deutso.
Parkatu
lagun hurkoari egin deutsun iraina,
eta,
zuk erregutzean,
parkatuko
deutsuz Jainkoak be zeure pekatuak.
Gizaki
batek, amorrua badeutso beste bati,
zelan
eskatu deikeo Jaunari osasuna?
Bere
kidekoari errukirik ez deutsonak,
zelan
eskatuko dau bere pekatuen parkamena?
Gizaki
huts besterik ez danak amorruari eusten badeutso,
nork
lortuko deutso bere pekatuen parkamena?
Gogoratu
amaiera eta egin uko gorrotoari;
gogoratu
ustelkeria eta heriotza,
eta
jarraitu leial aginduei.
Gogoratu
aginduak,
eta
ez izan gorrotorik lagun hurkoari;
gogoratu
Goi-goikoaren itunaz,
eta
ez hartu iraina kontuan.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 103 [102], 1-2. 3-4. 9-10. 11-12 (R/. 8)
R/. Bihozbera eta errukiorra da Jauna,
hasarregatxa eta onginahiz betea.
V/. Bedeinkatu begi nire arimak Jauna,
nire
barru osoak haren izen santua.
Bedeinkatu
begi nire arimak Jauna,
ez
bedi ahaztu haren mesedeaz. R/.
V/. Erru guztiak deutsuz parkatzen,
gatx
guztiak osatzen;
zure
bizia hilobitik askatzen dau,
maitasunez
eta errukiz koroatzen zaitu. R/.
V/. Ez dau eten barik auzitan jarduten,
ez dau
hasarrea betiko gordetzen.
Ez
gaitu erabiltzen gure pekatuek merezi lez,
ez
deusku ordaintzen geure erruen arabera. R/.
V/. Zelan zerua lurraren gainean garai,
halan
haren maitasuna begirune deutsoenentzat handi;
zelan
sortaldea sartaldetik urrun,
halan
ditu harek gure hobenak gugandik urruntzen. R/.
II. Irakurgaia
Nahiz bizi nahiz hil, Jaunarenak gara.
San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik
Erm 14, 7-9
Senideok: Gutariko inor ez da beretzat bizi,
ezta beretzat hiltzen be. Bizi bagara, Jaunarentzat gara bizi, eta hiltzen
bagara, Jaunarentzat gara hiltzen. Beraz, nahiz bizi nahiz hil, Jaunarenak
gara.
Honetarako hil eta biztu zan Kristo:
hildakoen eta bizien Jauna izateko.
Jaunak esana.
Aleluia
Jn 13, 34
R/. Aleluia.
V/. Agindu barria emoten deutsuet, dino Jaunak:
maitatu
dagizuela alkar,
Nik
maite izan zaituedan lez. R/.
Ebanjelioa
Zazpi bider bakarrik ez,
baita zazpitan zazpi mila bider parkatu behar dozu.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 18, 21-35
Aldi haretan, hurreratu jakon Pedro Jesusi
eta itaundu eutson: «Jauna, nire senideak bidebakokeriaren bat egiten badeust,
zenbat bider parkatu behar deutsat? Zazpi bider?»
Jesusek erantzun eutson: «Zazpi bider ez,
ezpada ze zazpitan zazpi mila bider. Hatan be, bere morroiakaz kontuak garbitu
gura izan zituan erregeagaz bezala gertatzen da zeruetako erreinuagaz. Kontuak
garbitzen hastean, dirutza itzela zor eutson bat ekarri eutsoen. Eta nondik ordaindurik ez eukanez, bera eta
emaztea, seme-alabak eta zituan guztiak saltzeko agindu eban nagusiak, zorra
ordaintzeko.
Morroiak, orduan, nagusiaren oinetan
ahuspezturik, arren eta arren esaten eutson: “Emoidazu astia eta dana
ordainduko deutsut”. Nagusiak, errukiturik, dana parkatu eta libre itzi eban
morroia.
Baina morroi harek berak, urten orduko, diru
apur bat zor eutson bere morroilagunagaz topo egin eban, eta, samatik heldu eta
ito beharrean, esan eutson: “Ordaindu eidak zor deustana”. Lagunak, oinetan ahuspezturik, arren eta
arren esaten eutson: “Emoidak astia eta dana ordainduko deuat”. Baina besteak
ezetz, eta joan eta kartzelan sartu eban, zorra ordaindu arte.
Beste morroiak, gertatua ikusirik,
mindu-mindu egin ziran, eta nagusiagana
joan eta gertatuaren barri emon eutsoen.
Orduan, nagusiak morroiari deitu eta esan
eutson: “Morroi gaizto hori! Horrenbesteko zorra parkatu deuat nik, eskatu
deustalako; ez ete zan bidezkoa heu be
heure morroi-lagunaz errukitzea, neu hitaz errukitu nintzoan lez?” Eta nagusiak, hasarre bizian, borreroen esku
itzi eban, zor guztia ordaindu arte.
Zeuoi be gauza berbera egingo deutsue zeruko
nire Aitak, senideok alkarri bihotzez parkatzen ez badeutsazue».
Jaunak esana.
URTEAN ZEHARREKO XXIV. DOMEKA
B urtean
I. Irakurgaia
Lepoa eskeini neutsen jotzen ninduenei.
Isaias Profetaren liburutik
Is 50, 5-9a
Jainko Jaunak belarria edegi deust,
eta
nik ez deutsat aurka egin, ez atzera jo.
Lepoa
eskeini neutsen jotzen ninduenei,
matrailea,
bizarretik tiraka ebilkidazanei.
Ez
neutsen aurpegia alboratu irainei eta txistuei.
Jauna
dot laguntzaile;
horregaitik,
ez naz kikildu;
horregaitik
gogortu dot aurpegia, hatxa lez,
badakidalako
ez nazana lotsagarri geratuko.
Ondoan
dot defendatzailea: nork eroan ni auzitara?
Aurkeztu
gaitezan alkarregaz!
Nork
dau nigaz auzirik? Datorrela!
Hara,
Jainko Jauna dot laguntzaile: nork kondenatuko nau?
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 116 [114], 1-2. 3-4. 5-6. 8-9 (R/. 9)
R/. Ibiliko naz Jaunaren aurrean,
bizidunen lurraldean.
Edo: Aleluia.
V/. Maite dot Jauna,
entzun
dau-eta nire erregu-oihua,
makurtu
dau-eta nigana belarria,
dei
egin deutsadan egunean. R/.
V/. Heriotza-lokarriek inguratu ninduen,
Herio-lezako
sareak harrapatu;
estu
eta larri nintzan.
Baina
dei egin neutsan Jaunaren izenari:
«Arren,
Jauna, atara nagizu onik». R/.
V/. Errukiorra eta zintzoa da Jauna,
onbera
gure Jainkoa.
Jaunak
zaintzen ditu apalak;
lur
jota nengoan, eta salbatu nau. R/.
V/. Bai, libratu deust bizia heriotzatik,
begiak
malkotik, oinak jaustetik.
Jaunaren
aurrean ibiliko naz
bizidunen
lurraldean. R/.
II. Irakurgaia
Fedea, bera bakarrik, egintzarik barik, hilda dago.
Santiago Apostoluaren epistolatik
St 2, 14-18
Ene senideok: Zertako dau batek «nik badot
fedea» esatea, egintzetan ez badau azaltzen? Holako fedeak salbatu ete leike?
Anaiaren nahiz arrebaren batek zer jantzirik
edota eguneroko janik ez badau, eta zuetako batek esaten badeutso: «Zoaz
bakean, berotu zaitez eta asetu», baina behar dauan laguntza emoten ez, zertako
balio dau horrek? Halantxe fedea be: bera bakarrik, egintzarik barik, hilda
dago.
Norbaitek esan leike: «Zuk fedea dozu; nik,
barriz, egintzak». Bada, nik esaten deutsut: Erakutsi egidazu egintzarik bako
zeure fedea, eta nik egintzen bidez erakutsiko deutsut neure fedea.
Jaunak esana.
Aleluia
Ga 6, 14
R/. Aleluia.
V/. Jainkoak libratu nagiala harrotzetik,
gure
Jaunaren kurutzean izan ezik,
kurutze
horri esker,
mundua
hilda dago-eta niretzat eta ni munduarentzat. R/.
Ebanjelioa
Zu Mesias zara.
Gizonaren Semeak asko sufridu behar dau.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
Mk 8, 27-35
Aldi haretan, Feliperen Zesarea inguruko
auzoetara abiatu zan Jesus bere ikasleekin. Bidean itaun hau egin eutsen
ikasleei: «Ni nor nazala dino jenteak?» Hareek erantzun eutsoen: «Batzuk Joan
Bateatzailea zarala; beste batzuk Elias; besteek profetaren bat». Jesusek
barriro itaundu eutsen: «Eta zuek, nor nazala dinozue?» Pedrok erantzun: «Zu Mesias zara».
Inori ez esateko agindu eutsen Jesusek
zorrotz. Orduan, irakasten hasi jaken Gizonaren Semeak asko sufridu beharra
ebala; zahar, abadeburu eta lege-maisuek txartzat joko ebela eta hil; eta hiru
egunen buruan biztuko zala. Argi eta garbi egiten eutsen berba honetaz.
Orduan, Pedro, Jesus aparte hartuta, gogor
egiten hasi jakon. Baina Jesusek, bihurtu eta ikasleei begira, gogor eraso
eutson Pedrori, esanez: «Alde nire ondotik, Satanas! Zure asmoak ez dira
Jainkoarenak, gizakiarenak baino».
Jesusek jenteari eta ikasleei dei egin eta
esan eutsen: «Nire ondorik etorri gura dauanak uko egin beio bere buruari,
hartu begi bere kurutzea eta jarraitu beist. Izan be, bere bizia gorde gura
dauanak galdu egingo dau; bere bizia Nigaitik eta Barri Onagaitik galtzen
dauanak, ostera, gorde egingo dau.
Jaunak esana.
URTEAN ZEHARREKO XXIV. DOMEKA
C urtean
I. Irakurgaia
Jaunak atzera
egin eban
bere herriari
egindako amenazutik.
Urteera liburutik
Ur 32, 7-11. 13-14
Egun hareetan, Jaunak esan eutson Moisesi:
«Jatsi zaitez menditik, pekatu egin dau-eta Egiptotik atara zenduan zeure
herriak. Laster asko okertu dira agindu neutsen bidetik. Zekor-irudia egin
dabe, eta haren aurrean ahuspeztu eta opariak eskeini deutsoez, esanez:
"Hau da zure jainkoa, Israel, Egiptotik atara zinduzana"».
Jaunak esan eutson gainera: «Ikusten dot
herri hau burugogor dala; itzi egidazu, bada; nire hasarrea horreen aurka sutu
eta hondatu egingo ditut, eta zugandik herri handi bat sortuarazoko dot».
Moisesek, ostera, honan otoitz egin eutson
Jaunari, bere Jainkoari: «Jauna, zelan jarriko zara, bada, hasarre-sutan, hain
ahalmen handiz eta esku indartsuz Egiptotik atara zenduan zeure herri honen
aurka?
Gogoratu egizuz zeure zerbitzariak, Abraham,
Isaak eta Israel, eta zeure buruagaitik hareei egin zeuntsen zin hau:
"Zuen ondorengoak zeruko izarrak baizen ugari egingo ditut, eta agindu
deutsuedan lurralde hau guztia betiko ondaretzat emongo deutset"».
Halan, Jaunak atzera egin eban bere herriari
egindako amenazutik.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 51 [50], 3-4. 12-13. 17 eta 19 (R/. ik. Lk 15, 18)
R/. Jagi eta banoa neure aitagana.
V/. Erruki nitaz, ene Jainko, zeure maitasunaz,
hondatu
nire hobena zeure neurribako errukiaz.
Garbitu
nagizu zeharo neure errutik,
garbitu
neure pekatutik. R/.
V/. Ene Jainko, sortu bihotz garbia nigan,
barritu
arnasa sendoa nire barruan.
Ez
nagizu bota zeure aurretik,
ez
kendu niri zeure arnasa santua. R/.
V/. Edegi, Jauna, nire ezpanak,
eta
nire ahoak iragarriko dau zure gorespena.
Damuz
hausitako espiritua da
Jainkoak
nahi dauan sakrifizioa;
Zuk
ez dozu gitxiesten, ene Jainko,
bihotz
hausia eta umildua. R/.
II. Irakurgaia
Jesu Kristo pekatariak salbatzera etorri zan.
San Paulo Apostoluak Timoteori egindako lehenengo epistolatik
1 Tm 1, 12-17
Anaia maitea: Eskerrak emoten deutsadaz
Kristo Jesus geure Jaunari, bere apostolu-zerbitzua nire gain izteko fidagarri
aurkitu naualako eta indarra emon deustalako niri, beraren kontra biraolari,
pertsegitzaile eta iraintzaile izan nintzan honi; baina nitaz errukitu egin zan
Jainkoa, neu sinisbakoa izanik ez nenkian-eta zer egiten nenbilen. Eta gainezka
agertu eustan geure Jaunak bere onginahia, Kristo Jesusengan dogun sinismena
eta maitasuna emonez.
Sinisgarria eta guztiok onartzekoa da
doktrina hau: Kristo Jesus pekatariak salbatzera etorri zala mundura. Eta inor
ez ni baino pekatariagorik; horrexegaitik, hain zuzen, lortu neban errukia,
Jesu Kristok bere pazientzia lehenengo nigan erakutsi egian eta betiko bizia
izateko harengan sinistuko ebenentzat eredu izan nendin.
Gizaldien Erregeari, beraz, Jainko hilezkor,
ikusezin eta bakarrari, ospe eta aintza gizaldi eta gizaldietan. Amen.
Jaunak esana.
Aleluia
2 Ko 5, 19
R/. Aleluia.
V/. Jainkoak ziharduan Kristogan mundua beragaz
adiskidetzen,
eta
geuri emon deusku adiskidetzearen mezua. R/.
Ebanjelioa
Ebanjelio hau era laburrean ik. honen ondoren.
Jainkoak be poz
handiagoa hartzen dau
bihotz-barritzen
dan pekatari batengaitik.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 15, 1-32
Aldi haretan, zergalari eta pekatariak
hurreratzen jakozan Jesusi, entzutera. Eta fariseuak eta lege-maisuak
marmarrean hasi ziran, esanez: «Honek ondo hartzen ditu pekatariak, eta jan be
egiten dau eurakaz».
Orduan, parabola hau esan eutsen Jesusek:
«Zuetariko bat, ehun ardi izan eta bat galtzen bajako, ez ete da beste
laurogeta hemeretziak larrean itzirik, galdutakoaren bila joaten aurkitu arte?
Eta, aurkitzean, lepoan hartzen dau poz-pozik eta, etxera heltzean, lagunak eta
auzokoak batu eta esaten deutse: “Poztu zaiteze nigaz, galdutako ardia aurkitu
dot-eta”.
Ba, egia esan: «Jainkoak be poz handiagoa
hartzen dau bihotz-barritzen dan pekatari bategaitik bihotz-barritu beharrik ez
daben laurogeta hemeretzi zintzoakaitik baino.
Eta zein emakumek, zidarrezko hamar txanpon
izan eta bat galtzen bajako, ez dau, kriseilua biztuta, etxea garbitu eta
ardura guztiz bilatzen aurkitu arte? Eta aurkitzean, adiskideak eta auzokoak
batu eta esaten deutse: “Poztu zaiteze nigaz ze, aurkitu dot galdutako
txanpona”.
Hara zer dinotsuedan: Bardin poztuten da
Jainkoa bere aingeruakaz bihotz-barritzen dan pekatari bategaitik».
Beste hau be esan eutsen Jesusek: «Gizon
batek seme bi zituan. Gazteenak esan eutson aitari: “Aita, emoidazu dagokidan
ondarea”. Eta aitak banatu egin eutsezan ondasunak. Handik egun gitxira,
semerik gazteena, zituan guztiak baturik, urrutiko herrialde batera joan zan,
eta han, nasaikerian biziz, ondasun guztiak jan zituan.
Dan-dana eralgi ebanean, gosete handia sortu
zan herrialde haretan eta beharrizana sentitzen hasi zan. Orduan, herrialde
haretako bategana joan eta haren morroi jarri zan, eta harek bere lurretara
bialdu eban txarrizain. Txarriek jaten ebezan ezkurrez sabela betetzeko gogoa
sortzen jakon ze, ez eutson inork jaten emoten.
Orduan, bere senera bihurtuta, esan eban:
“Hamaikatxu behargin bada nire aitarenean, ogi nahikorik daukala, eta ni hemen
gosekilik. Jagi, aitagana joan eta esango deutsat: Aita, pekatu egin dot
Jainkoaren eta zure aurka. Ez dot gehiago seme izena merezidu. Hartu nagizu
zeure beharginetariko bat lez”. Eta jagi eta aitagana abiatu zan.
Oraindino urrun egoala, ikusi eban aitak eta
erruki izan eban, eta, lasterka joanda besarkatu eta mosuka hasi jakon. Semeak
esan eutson: “Aita, pekatu egin dot Jainkoaren eta zure aurka. Ez dot gehiago
seme izenik merezidu...”.
Aitak, ostera, esan eutsen morroiei: “Atara
behingoan soinekorik ederrena eta jantzi egiozue; ipini eraztuna eskuan eta
jantzi oinetakoak; ekarri zekor loditua eta hil; egin daigun jai-bazkaria ze,
nire seme hau hilda egoan eta barriro bizi da, galduta egoan eta aurkitu egin
dogu”. Eta jaia hasi eben.
Semerik zaharrena soloan zan. Etxera
hurreratzean, soinua eta dantzak entzun zituan, eta, morroi bati deituta, zer
gertatzen zan itaundu eutson. Morroiak erantzun: “Zure anaia etorri da eta zuen
aitak zekor gizendua hil dau, semea onik
bereganatu daualako”. Seme zaharrena itzel
hasarratu zan, eta
ez eban sartu gura. Urten eban aitak eta erreguka hasi jakon. Baina harek
erantzun eutson aitari: “Hainbeste urte da zure zerbitzuan nagoala, zure
agindurik behin be huts egin barik, eta ez deustazu sekula auma bat be emon
lagun artean jateko, eta hori zure semeori, emagalduakaz zure ondasunak jan
dituan hori, etorri danean, zekor gizendua hil deutsazu”. Aitak erantzun
eutson: “Seme, zu beti zagoz neugaz, eta nirea dan guztia zeurea dozu. Baina
egoki zan jai egitea eta poztutea ze, zure anaia hau hilda egoan eta barriro
bizi da, galduta egoan eta aurkitu egin dogu”»
Jaunak esana.
Ebanjelioa era laburrean.
Jainkoak
be poz handiagoa hartzen dau
bihotz-barritzen
dan pekatari batengaitik.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 15, 1-10
Aldi haretan, zergalari eta pekatariak
hurreratzen jakozan Jesusi, entzutera. Eta fariseuak eta lege-maisuak
marmarrean hasi ziran, esanez: «Honek ondo hartzen ditu pekatariak, eta jan be
egiten dau eurakaz».
Orduan, parabola hau esan eutsen Jesusek:
«Zuetariko bat, ehun ardi izan eta bat galtzen bajako, ez ete da beste
laurogeta hemeretziak larrean itzirik, galdutakoaren bila joaten aurkitu arte?
Eta, aurkitzean, lepoan hartzen dau poz-pozik eta, etxera heltzean, lagunak eta
auzokoak batu eta esaten deutse: “Poztu zaiteze nigaz, galdutako ardia aurkitu
dot-eta”.
Ba, egia esan: «Jainkoak be poz handiagoa
hartzen dau bihotz-barritzen dan pekatari bategaitik bihotz-barritu beharrik ez
daben laurogeta hemeretzi zintzoakaitik baino.
Eta zein emakumek, zidarrezko hamar txanpon
izan eta bat galtzen bajako, ez dau, kriseilua biztuta, etxea garbitu eta
ardura guztiz bilatzen aurkitu arte? Eta aurkitzean, adiskideak eta auzokoak
batu eta esaten deutse: “Poztu zaiteze nigaz ze, aurkitu dot galdutako
txanpona”.
Hara zer dinotsuedan: Bardin poztuten da
Jainkoa bere aingeruakaz bihotz-barritzen dan pekatari bategaitik».
Jaunak esana.