C urtean
I. Irakurgaia
Ez goratu inor hitz egiten entzun baino lehen.
Siraken liburutik
Si 27, 5-8 (gr. 4-7)
Galbaheari eragindakoan, hondarrak gelditzen
dira,
eta
azterketa egitean, gizakiaren akatsak.
Labeak
probatzen ditu lapikogilearen ontziak,
eta
giza arrazoiketak gizakiaren balioa.
Frutuak
erakusten dau zelan zaindu daben arbola,
eta
hitzak gizakiaren pentsamoldea.
Ez
goratu inor hitz egiten entzun baino lehen,
horretan
probatzen dira-eta gizakiak.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 92 [91], 2-3. 13-14. 15-16 (R/. 2a)
R/. Bai ederra, Jauna, Zu gorestea.
V/. Bai ederra, Jauna, Zu gorestea
eta
zure izena, Goi-goiko, kantuz ospatzea,
goizean
zure maitasuna iragartzea
eta
gauean zure leialtasuna. R/.
V/. Zintzoa palmondoa lez garatuko da,
Libanoko
zedroa lez haziko;
Jaunaren
etxean landatua,
gure
Jainkoaren atarietan garatuko da. R/.
V/. Zaharturik be emongo dau frutua,
mardul
eta heze iraungo dau,
Jauna
zuzena dala iragartzeko,
nire
harkaitza, txarkeriarik ez dauana. R/.
II. Irakurgaia
Garaipena
emoten deusku,
Jesu Kristo
gure Jaunaren bitartez.
San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik
1 Ko 15, 54-58
Senideok: Gure izate ustelkorra bizi
ustelezinez jantziko danean, eta izate hilkorra hilezkortasunez, orduan beteko
da Liburu Santuak dinoana: «Behin betiko garaitua izan da heriotza. Non dok,
herio, heure garaipena? Non heure eztena?» Heriotza dakarren eztena pekatua da,
eta pekatuak legetik hartzen dau bere indarra. Eskerrak Jainkoari, garaipena emon
deuskulako Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez!
Beraz, ene senide maiteok, iraun sendo,
asmoz aldatu barik, Jaunaren lanean gero eta gogotsuago, jakinik Jaunak ez
dauala zuen nekea saririk barik itziko.
Jaunak esana.
Aleluia
Flp 2, 15d-16a
R/. Aleluia.
V/. Izarrek munduan lez egiten dozue argi gizarte
honetan,
bizia
emoten dauan mezuari sendo eutsiz. R/.
Ebanjelioa
Ahoak esan, bihotzari gainezka dariona esaten dau.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 6, 39-45
Aldi haretan, Jesusek parabola hau esan
eutsen ikasleei: «Izan ete daiteke itsua itsuaren gidari? Ez ete dira biak
zulora jausiko? Ikaslea ez da irakaslea baino gehiago, baina ondo eskolaturiko
ikaslea bere irakaslearen bestekoa izango da.
Zelan ikusten dozu senidearen begiko samarra
eta zeure begiko habeaz konturatzen ez? Zelan esan zeinkio senideari:
“Adiskide, itzidazu begian dozun samarra ataratzen”, zuk zeurean dozun habea
ikusten ez dozula?
Itxurazalea halakoa! Atara lehenengo zeure
begitik habea, eta orduan ikusiko dozu garbi, senidearen begitik samarra
ataratzeko.
Ez da zuhaitz onik frutu txarra emoten
dauanik, ezta zuhaitz txarrik be frutu ona emoten dauanik. Bere frutuetatik
igartzen jako zuhaitzari; elorritik ez da ikorik batzen, ezta sasitik mahatsik
hartzen be. Ona danak ona ataratzen dau bere barruko ondasun-altxorretik, eta
gaiztoak gatxa bere txarkeria altxorretik; ze, ahoak esan, bihotzari gainezka
dariona esaten dau».
Jaunak esana.
HOMILIA
Jakituriazko berbak, senideok, gaurko Liturgiak eskeintzen deuskuzanak. Norentzat izan daitekez? Batzuk nahikoa dauke daukenagaz: besterik ez dabela behar uste dabe. Beste batzuk ezer ez dabela ulertzen esango dabe, eta eurenean jarraituko dabe. Izango dira —horraitino!— euren bizitzaren jabe izanik, bizikerea zuzendu gura izango dauanik. Ea euren arteko egin geintekezan gaurko berbea onuragarri izan dakigun.
Jainkoren berbea, jakituriazkoa izanik, gure bizikerea bideratzeko eta guk geure bizikeraren jaun lez jokatzeko aukera paregabea dogu. Gaurkoan herri jakituriara joten dau; handixik ikasi daigula esan deusku, eta bertara hurreratu gaitu bai antxinako jakituriaren eskutik (Siraken liburura eroan gaitu), eta baita Jesusen irakaskintzatik ere. Honek ere orduko herri jakintzatik ataraten dauz guretzat onak lirateken jarraibideak.
Eta bigarren irakurgaian, Paulok zabalera joan jakun horma biko jokoa egin deusku: ez daigula Legea jarri danaren gainetik, Jainkoaren grazia baino; harek erruki barik gatxesten daualako, honek errukian hartzen gaitulako.
Gaurko Liturgiak, bakotxaren jarduna eta izaerea landu gura dauzala emoten dauan arren, harago doala esan geike: alkarregazko hartu-emonetara garoaz eta, onuragarriak izan daitezan, taupadak emoten deuskuz.
Geure makaltasunak eta mugek garoez laguntzaren bila besteengana; eta, gogoan hartu daigun, besteek ere neure beharra dabela, alkarrentzat eginak garalako.
Ba, gure arteko hartu-emonak onuragarriak izan daitezan, galbaetu daigun gure bizitza, kaltegarri liratekenak kentzeko. Berba egin aurretik, epaikuntzarik egin aurretik, entzuten eta hausnartzen ikasi daigun, geure onurea edo babesa bilatu barik bestearen onurea izan daigun helburu.
Jesusen adibidetik atara geike, arboleak frutua beretzat barik besteentzat emoten dauala-eta, gu garan arboleak nondik hartu behar dauan ongarria, frutu ona emon daian. Jesusek bere ingurura deitzen gaitu, bere ikasle egin gura gaitu, ikasitakoan, maisuaren pareko izan gaitezan.
Orduan ez gara ibiliko geure bizitza zaindu nahian edo gorde, besteen alde emon nahian baino. Orduan izango gara errukitsuak, parkatzaileak, laguntzaile eta maitaleak. Orduan bizi izango gara, Jesus bizi izan zan lez, gorputz berbiztuan. Baina… sinisten dogu?