(.PPTX)
URTEAN ZEHARREKO XII. DOMEKA
A urtean
I. Irakurgaia
Harek askatu
dau gaiztoaren eskutik
behartsuaren
bizia.
Jeremias Profetaren liburutik
Jr 20, 10-13
Honan berba egin eban Jeremiasek:
«Jentearen
amenazuak entzuten ditut,
bildur-ikara
nonahi:
"Salatu,
salatu dagigun".
Adiskideak
eurak be begira ditut, nik noiz huts egingo:
"Ea
engainatzen dogun, dinoe;
orduan
menperatuko dogu eta mendekua hartuko".
Baina
neugaz dot Jauna, gudari indartsu;
jausiko
dira nire arerioak, ezin izango nabe garaitu;
hareen
asmoek porrot egingo dabe,
hareen
lotsa sekulakoa izango da, ahaztuezina betiko.
Jaun
ahalguztiduna, zuzen aztertzen dozuna,
gizakiaren
buru-bihotzak ikusten dituzuna,
zure
esku itzi dot neure auzia:
ikusiko
ahal dot zure mendekua arerioen gain!
Kanta
Jaunari, goratu egizue Jauna,
harek
askatu dau-eta gaiztoen eskutik behartsuaren bizia».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 69 [68], 8-10. 14 eta 17. 33-35 (R/. 14c)
R/. Erantzun, ene Jainko, zeure maitasun handiaz.
V/. Zugaitik jasan ditut irainak,
Zugaitik
lotsaz gorritua dot aurpegia.
Arrotz
geratu naz neure senideentzat,
ezezagun
neure amaren seme-alabentzat.
Zure
tenpluaren maiteminak erretzen nau,
eta
gainera datorkidaz Zuri egindako irainak. R/.
V/. Baina nik Zuri dagitsut otoitz;
mesede-sasoia
dozu, Jauna.
Erantzun,
ene Jainko, zeure maitasun handiaz,
zeure
salbazino leialaz.
Erantzun,
Jauna, samurra da-eta zure maitasuna,
bihurtu
nigana begiak zeure erruki handiaz. R/.
V/. Ikusi egizue, apalok, eta poztu,
izan
bihotz, Jainkoaren bila zabiltzenok.
Izan
be, entzuten deutse Jaunak behartsuei,
ez
ditu gitxiesten berari lotuak.
Goratu
begie zeru-lurrek,
itsasoak
eta bertan bizi diran guztiek. R/.
II. Irakurgaia
Jainkoaren
dohaiagaz
ez da
pekatuagaz lez jazotzen.
San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik
Erm 5, 12-15
Senideok: Gizon baten bidez sartu zan
pekatua munduan, eta pekatuaren bidez heriotza; holan, heriotza gizaki
guztiengana zabaldu zan, guztiek egin ebelako pekatu. Egia da legea baino lehen
bazala pekatua munduan; baina pekatua ez jako inori ezartzen, legerik ez
badago. Halan be, Adamengandik Moisesenganaino nagusi izan zan heriotza
gizakien gain, baita Adamen hutsegitearen antzeko pekaturik egin ez ebenen gain
be. Adam etortzekoa zanaren irudi da.
Baina Jainkoaren dohaiagaz ez da pekatuagaz
lez jazotzen. Izan be, gizon bakar baten pekatuaz danak hil badira be, askoz
ugariago zabaldu da danentzat Jainkoaren grazia eta dohaia, beste gizon bakar
bati esker, Jesu Kristori esker, hain zuzen be.
Jaunak esana.
Aleluia
Jn 15, 26b. 27a
R/. Aleluia.
V/. Egiaren Espirituak autormen egingo dau nire
alde,
dino
Jaunak,
eta
zuek be egingo dozue autormen. R/.
Ebanjelioa
Ez izan bildurrik gorputza hiltzen dabenei.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 10, 26-33
Aldi haretan, Jesusek esan eutsen
apostoluei: «Ez izan jentearen bildur! Egon be, ez dago ezer gordeta agertuko
ez danik, ezta ezer ezkutuan be jakingo ez danik. Gaueko ilunpean esaten
deutsuedana esan zuek egun-argitan, eta belarrira entzuten dozuena iragarri
etxe-gainetatik. Ez izan bildurrik gorputza hil bai, baina bizia kendu ezin
dabenei; izan bildur, gorputza ez ezik, pertsona osoa be infernuan galdu
leikeanari.
Ez ete dira txori bi txanpon baten saltzen?
Halan be, ez da bat bakarra be lurrera jausten zuen Aitaren baimenik barik.
Zuen buruko uleak be zenbatuta ditu Jainkoak. Ez, bada, bildur izan; txori
guztiek baino gehiago balio dozue zuek.
Jentearen aurrean autortzen nauana autortuko
dot Neuk be zeruko neure Aitaren aurrean; baina jentearen aurrean ukatzen
nauana ukatu egingo dot Neuk be zeruko neure Aitaren aurrean».
Jaunak esana.
B urtean
I. Irakurgaia
Hemen lehertuko da zure olatuen harrokeria.
Joben liburutik
Jb 38, 1. 8-11
Jaunak ekatxaren erditik erantzun eutson
Jobi:
«Nork
itxi eban itsasoa atez,
amaren
sabeletik indarka urten ebanean?
Neuk
emon neutsazan hodeiak soinekotzat
eta
behe-lainoa ume-zapitzat.
Neuk
ezarri neutsazan mugak,
ateak
eta morroiloak ipiniz,
eta
esan neutsan: "Honaino helduko zara, ez aurrerago;
hemen
lehertuko da zure olatuen harrokeria"».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 107 [106], 23-24. 25-26. 28-29. 30-31 (R/. 1)
R/. Eskerrak Jaunari,
haren maitasuna betikoa da-eta.
Edo: Aleluia.
V/. Itsasora jo eben ontzietan
salerosketan
jarduteko ur handietan,
eta
Jaunak eginak ikusi ebezan,
haren
egintza harrigarriak itsaso zabalean. R/.
V/. Haren esanera ekatx-haizea jagi zan,
olatu
handiak harrotuz.
Zeruan
gora, lezean behera ibili ziran,
barrua
zorabioz larri. R/.
V/. Baina larrialdian Jaunari deadar egin
eutsoen,
eta
libratu ebazan estualditik.
Ekatxa
barealdi bihurtu eban
eta
olatuen orroa isildu egin zan. R/.
V/. Poztu ziran barealdiaz,
eta
euren gogoko portura eroan ebazan Jaunak.
Goratu
begie Jauna agertu dauan maitasunagaitik,
gizakien
alde egiten dituan gauza harrigarriakaitik! R/.
II. Irakurgaia
Barria hasi da.
San Paulo Apostoluak Korintotarrei egindako bigarren epistolatik
2 Ko 5, 14-17
Senideok: Kristoren maitasunak behartzen
gaitu, jakinik bat danakaitik hil dala eta, ondorioz, danak hil dirala. Kristo
danakaitik hil da, bizi diranak ez daitezan eurentzat bizi, eurakaitik hil eta
biztu dan harentzat baino.
Beraz, hemendik aurrera guk ez dogu inor
giza ikuspegi hutsez baliotuko; eta inoiz Kristo giza ikuspegi hutsez baliotu
izan badogu be, orain ez dogu halan egiten. Beraz, Kristorena dana sorkari
barri da; zaharrarenak egin dau, barria sortu da.
Jaunak esana.
Aleluia
Lk 7, 16
R/. Aleluia.
V/. Profeta handia sortu da gure artean,
eta
Jainkoa bere herria salbatzera etorri da. R/.
Ebanjelioa
Nor ete dogu
hau,
berak esana
egiten dabe-eta haizeak eta itsasoak be?
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
Mk 4, 35-41
Egun haretan, ilunabarrean, Jesusek esan
eutsen ikasleei: «Goazen itsasoaz bestaldera».
Jentea itzi eta ontzian eroan eben Jesus,
egoan moduan. Beste ontzi batzuk be jarraitu eutsoen. Horretan, haize-bolada
zakarra atara eban, eta olatuek ontzia jotzen eben, ia urez betetzeraino.
Jesus, barriz, txopan lo egoan, buruko baten gainean. Itzartuazo eta esan
eutsoen: «Maisu, ez ete deutsu ardurarik gu galtzeak?» Harek, itzarturik,
hasarre egin eutson haizeari, eta itsasoari esan: «Hago isilik! Geldi!» Gelditu
zan haizea, eta barealdi handia egin zan.
Jesusek esan eutsen: «Zergaitik bildur hori?
Ez ete dozue oraindino sinismenik?» Bildurikaraz gelditu ziran, alkarri esanez:
«Nor ete dogu hau ze, berak esandakoa egiten dabe haizeak eta itsasoak be?»
Jaunak esana.
URTEAN ZEHARREKO XII. DOMEKA
C urtean
I. Irakurgaia
Zulatu ebenari begiratuko deutsoe.
Zakariasen Profezia liburutik
Za 12, 10-11; 13, 1
Hauxe dino Jaunak: «Onginahi- eta otoitz-espiritua isuriko dot Daviden ondorengoen gainera eta Jerusalemgo bizilagunen gainera; niri begiratuko deuste, zulatu ninduen honi. Dolu egingo dabe, seme bakarragaitik lez; negar samina egingo dabe, lehen-semeagaitik egiten dan lez. Egun haretan handia izango da dolua Jerusalemen, Hadad-Rimon jainkoari Megidoko lautadan egiten jakona lakoa. Egun haretan iturburu bat sortuko da, Daviden ondorengoen eta Jerusalemgo bizilagunen pekatua eta kutsadura garbitzeko».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 63 [62], 2. 3-4. 5-6. 8-9 (R/. 2c)
R/. Zure egarriz daukat gogoa, Jauna, ene Jainkoa.
V/. Jainko, Zu ene Jainko,
goizetik
nabilkizu bila,
zure
egarriz daukat gogoa, zure gogo biziz ni nazan guztia,
lur
idor, agor, ur bakoa lez. R/.
V/. Holan egon nahi dot santutegian Zuri begira,
zure
indarra eta ospea ikusiz.
Bizia
baino ederragoa da-eta zure maitasuna,
goratuko
zaitue nire ezpanek. R/.
V/. Holan nahi zaitut bedeinkatu neure bizitzan,
eskuak jaso zure izenean.
Jakirik
gozoenez lez naz asetuko,
eta
nire ezpanek poz-oihuz zaitue goratuko. R/.
V/. Zeu izan zaitut-eta laguntzaile;
pozez
egingo dot oihu zure hegoen kerizpean.
Zuri
lotuta nago osorik,
eta
zure eskumak deust eusten. R/.
II. Irakurgaia
Kristogan bateatuak
zarien guztiok
Kristoz
jantzita zagoze.
San Paulo Apostoluak Galaziarrei egindako epistolatik
Ga 3, 26-29
Senideok: Guztiok Jainkoaren seme-alaba
zarie, Kristo Jesusengan dozuen sinismenari esker.
Izan be, Kristogan bateatuak zarien guztiok
Kristoz jantzita zagoze. Ez da orain bereizketarik judeguaren eta judegu ez
danaren artean, esklaboaren eta librearen artean, gizonezkoen eta emakumezkoen
artean; zuek guztiok bat zarie-eta Kristo Jesusengan. Eta Kristorenak bazarie,
Abrahamen ondorengo zarie, Jainkoaren agintzariaren oinordeko.
Jaunak esana.
Aleluia
Jn 10, 27
R/. Aleluia.
V/. Nire ardiek entzuten dabe nire ahotsa, dino
Jaunak;
Nik
ezagutzen ditut,
eta
hareek jarraitu egiten deuste. R/.
Ebanjelioa
Zu, Jainkoaren
Mesias zara.
Gizonaren
Semeak asko sufridu beharra dau.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 9, 18-24
Behin baten Jesusek otoitzean bakarrik
ziharduala, ikasleak hurreratu jakozan, eta Jesusek itaundu eutsen: «Nor nazala
dino jenteak?» Hareek erantzun eutsoen: «Batzuek Joan Bateatzailea zarala;
beste batzuek Elias; besteek, barriz, antxinako profetaren bat biztu dala».
Jesusek, orduan: «Eta zuek, nor nazala dinozue?» Pedrok erantzun eutson:
«Jainkoaren Mesias».
Jesusek inori ez esateko agindu eutsen zorrotz.
Eta esan eutsen, gainera, ikasleei: «Gizonaren Semeak asko sufridu beharra
dauka; zaharrek, abadeburuek eta lege-maisuek gaiztotzat hartuko dabe eta hil,
baina hirugarren egunean biztu egingo da».
Eta hauxe esan eutsen guztiei: «Nire ondoren
etorri gura dauanak uko egin beio bere buruari, hartu begi eguneroko bere
kurutzea eta jarraitu beist. Izan be, bere bizia salbatu gura dauanak galdu
egingo dau; baina bere bizia Nigaitik galtzen dauanak salbatu egingo dau».
Jaunak esana.