URTEAN ZEHAR XI. DOMEKA
C urtean
I. Irakurgaia
Parkatu deutsu
Jaunak zure pekatua;
ez zara hilko.
Samuel bigarren liburutik
2 Sm 12, 7-10. 13
Egun hareetan, Natan profetak esan eutson
Davidi: «Hona zer dinotsun Jaunak, Israelen Jainkoak: "Neuk igurtzi zaitut
Israelgo errege, eta Saulen eskuetatik askatu; zeure nagusiaren etxea emon
deutsut eta haren emazteak zeure besoetan ipini; Israelgo eta Judako erreinuak
emon deutsudaz. Eta hori gitxi balitz, askoz handiagoak be emongo deutsudaz.
Zergaitik gitxietsi dozu Jaunaren esana, haren begietan oker dana eginez?
Amondarren eskuz hilarazo dozu Urias hitita ezpataz, eta haren emaztea zeure
emazte egin. Horregaitik, Urias hititaren emaztea zeure emazte eginez Ni
gitxietsi nozulako, ez jatzu inoiz be burrukarik faltako etxean"».
Davidek esan eutson Natani: «Pekatu egin dot
Jaunaren aurka». Eta Natanek Davidi: «Jaunak, halan be, parkatu deutsu pekatua;
ez zara hilko».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 32 [31], 1-2. 5. 7 eta 11 (R/. ik. 5c)
R/. Parkatu, Jauna, nire pekatuaren errua.
V/. Zorionekoa hobena kendu
eta
pekatua parkatu deutsoena.
Zorionekoa
Jaunak errurik botatzen ez deutsana,
barruan
maltzurkeriarik ez dauana. R/.
V/. Orduan, autortu neutsun neure pekatua,
neure
errua ez neutsun ezkutatu.
Esan
neban: «Autortuko deutsat Jaunari neure hobena»,
eta
Zuk parkatu zeunstan neure pekatuaren errua. R/.
V/. Zeu zaitut babesleku, arriskutik libratzen
nozu,
askapen-kantuz
inguratzen.
Poztu
eta alaitu Jaunagan, zintzoak,
egin
pozez oihu, bihotz zuzeneko guztiok. R/.
II. Irakurgaia
Honezkero ez naz neu bizi, Kristo bizi da nigan.
San Paulo Apostoluak Galaziarrei egindako epistolatik
Ga 2, 16. 19-21
Senideok: Badakigu Jainkoak ez dauala
gizakia zintzotzat hartzen legea betetzeagaitik, Jesu Kristogan sinisteagaitik
baino; eta guk Kristo Jesusengan sinistu dogu, Jainkoak Kristoganako
fedeagaitik zintzotzat hartu gagizan, eta ez legea betetzeagaitik. Izan be,
Jainkoak ez dau inor zintzotzat hartzen legea betetzeagaitik.
Ni legeak eroan ninduan legeagazko lokarria
etetera, Jainkoarentzat bizitzeko. Kristogaz kurutzeratuta nago, eta honezkero
ez naz neu bizi, Kristo bizi da nigan. Eta bere bizia nire alde emoteraino
maitatu ninduan Jainkoaren Semeaganako sinismenean oinarriturik bizi dot
oraingo neure giza bizitza. Ez dot Jainkoaren onginahia alperreko bihurtu nahi.
Baina egia balitz Jainkoak legea betetzeagaitik hartzen gaituala zintzotzat,
alperrik hil izango zan Kristo.
Jaunak esana.
Aleluia
1 Jn 4, 10b
R/. Aleluia.
V/. Jainkoak gu maite izan gaitu,
eta
bere Semea
gure
pekatuen parkamen-oparitzat bialdu dau. R/.
Ebanjelioa
Ebanjelio hau era laburrean ik. honen ondoren.
Hainbesteko
maitasuna agertzen dauanean,
pekatu asko
parkatu jakon seinale da.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 7, 36–8, 3
Aldi haretan, fariseu batek bazkaltzera
gonbidatu eban Jesus. Joan zan, bada, Jesus fariseuaren etxera eta mahaian
jarri zan. Honetan, emakume bat, herrian pekatari lez ezaguna, Jesus
fariseuaren etxean bazkaltzen zala jakinik, bertara joan zan, harzurizko ontzi
bat ukendu eroiala. Jesusen atzean, oinen ondoan, jarri zan negarrez, eta haren
oinak malkoz bustitzen hasi zan; gero, uleaz lehortu eta mosukatu ostean,
ukenduz igurtzi eutsozan.
Hori ikusirik, konbidatu eban fariseuak
inoan bere barruan: «Benetan profeta balitz, jakin beharko leuke zer-nolakoa
dan bera ikutzen diharduan emakumea, pekataria da-eta».
Jesusek esan eutson: «Simon, badot zerbait
zuri esateko». Harek erantzun: «Esaizu, Maisu».
«Mailegu-emoile batek zordun bi zituan:
batak bostehun denario zor eutsozan, eta besteak berrogeta hamar. Nondik ordaindu
ez eukela, parkatu egin eutsen biei. Bietako zeinek izango ete dau maiteen?»
Simonek erantzun eutson: «Gehien parkatu jakonak, nik uste». Jesusek esan
eutson: «Zuzen dinozu».
Eta, emakumeagana bihurturik, Simoni esan
eutson: «Ikusten dozu emakume hau? Zuenean sartu nazanean, zuk ez deustazu
oinak garbitzeko urik emon; honek, ostera, malkoz busti deustaz oinak eta bere
uleaz lehortu. Zuk ez nozu mosua emonez agurtu; hau, ostera, sartu danetik ez
da gelditu nire oinei mosu emoten. Zuk ez deustazu burua olioz igurtzi; honek,
ostera, oinak ukenduz igurtzi deustaz. Hauxe dinotsut, beraz: hainbesteko
maitasuna agertzen dauanean, pekatu asko parkatu jakon seinale da; gitxi
parkatu jakonak maitasun gitxi agertzen dau».
Eta emakumeari esan eutson: «Parkatuak dituzu
pekatuak».
Beste bazkaltiarrak euren artean esaten hasi
ziran: «Nor ete dogu pekatuak parkatzen dituan hau?»
Baina Jesusek esan eutson emakumeari: «Zeure
sinismenak salbatu zaitu. Zoaz bakean».
Honen ondoren herriz herri eta auzorik auzo
ibili zan Jesus, Jainkoaren erregetzaren Barri Ona iragartzen. Beragaz zituan
Hamabiak, baita espiritu gaiztoetatik eta gatxetatik osatu zituan andra batzuk
be: Maria Magdalena –honengandik zazpi deabru bota zituan–, Joana –Herodesen
etxejagole Kusaren andrea–, Susana eta beste asko; honeek euren ondasunez
laguntzen eutsien Jesusi eta honen ikasleei.
Jaunak esana.
Ebanjelioa era laburrean.
Hainbesteko
maitasuna agertzen dauanean,
pekatu asko
parkatu jakon seinale da.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 7, 36-50
Aldi haretan, fariseu batek bazkaltzera
gonbidatu eban Jesus. Joan zan, bada, Jesus fariseuaren etxera eta mahaian
jarri zan. Honetan, emakume bat, herrian pekatari lez ezaguna, Jesus
fariseuaren etxean bazkaltzen zala jakinik, bertara joan zan, harzurizko ontzi
bat ukendu eroiala. Jesusen atzean, oinen ondoan, jarri zan negarrez, eta haren
oinak malkoz bustitzen hasi zan; gero, uleaz lehortu eta mosukatu ostean,
ukenduz igurtzi eutsozan.
Hori ikusirik, konbidatu eban fariseuak
inoan bere barruan: «Benetan profeta balitz, jakin beharko leuke zer-nolakoa
dan bera ikutzen diharduan emakumea, pekataria da-eta».
Jesusek esan eutson: «Simon, badot zerbait
zuri esateko». Harek erantzun: «Esaizu, Maisu».
«Mailegu-emoile batek zordun bi zituan: batak
bostehun denario zor eutsozan, eta besteak berrogeta hamar. Nondik ordaindu ez
eukela, parkatu egin eutsen biei. Bietako zeinek izango ete dau maiteen?»
Simonek erantzun eutson: «Gehien parkatu jakonak, nik uste». Jesusek esan
eutson: «Zuzen dinozu».
Eta, emakumeagana bihurturik, Simoni esan
eutson: «Ikusten dozu emakume hau? Zuenean sartu nazanean, zuk ez deustazu
oinak garbitzeko urik emon; honek, ostera, malkoz busti deustaz oinak eta bere
uleaz lehortu. Zuk ez nozu mosua emonez agurtu; hau, ostera, sartu danetik ez
da gelditu nire oinei mosu emoten. Zuk ez deustazu burua olioz igurtzi; honek,
ostera, oinak ukenduz igurtzi deustaz. Hauxe dinotsut, beraz: hainbesteko
maitasuna agertzen dauanean, pekatu asko parkatu jakon seinale da; gitxi
parkatu jakonak maitasun gitxi agertzen dau». Eta emakumeari esan eutson:
«Parkatuak dituzu pekatuak».
Beste bazkaltiarrak euren artean esaten hasi
ziran: «Nor ete dogu pekatuak parkatzen dituan hau?»
Baina Jesusek esan eutson emakumeari: «Zeure
sinismenak salbatu zaitu. Zoaz bakean».
Jaunak esana