URTEAN ZEHARREKO IX. DOMEKA
A urtean
I. Irakurgaia
Hara, aukeran
jartzen deutsuedaz gaur
bedeinkazinoa
eta madarikazinoa.
Deuteronomioa liburutik
Dt 11, 18. 26-28. 32
Honan berba egin eutson Moisesek herriari:
«Ezarri nire hitz honeek zeuen buru-bihotzetan; lotu egizuez seinale lez
eskumuturrean eta oroigarri lez bekokian.
Hara, aukeran jartzen deutsuedaz gaur
bedeinkazinoa eta madarikazinoa; bedeinkazinoa, gaur nik emoten deutsuedazan
Jaunaren, zeuen Jainkoaren, aginduak onartzen badozuez; madarikazinoa,
Jaunaren, zeuen Jainkoaren, aginduak onartzen ez badozuez, eta gaur nik
erakusten deutsuedan bidetik aldentzen bazarie, ezagutzen ez dozuezan jainko
arrotzei jarraituz». Ahalegindu zaiteze, beraz, arretaz, gaur emoten
deutsuedazan lege eta erabagi guztiak betetzen.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 31 [30], 2-3b. 3c-4. 17 eta 25 (R/. ik. 3b)
R/. Izan zakidaz harkaitz, Jauna, ni gordetzeko.
V/. Zugan babesten naz, Jauna,
ez
nadila behin be lotsatuta geratu;
atara
nagizu onik, zuzena zara-eta.
Makurtu
egidazu belarria,
bizkor,
libratu nagizu! R/.
V/. Izan zakidaz harkaitz babesle,
gaztelu
salbatzaile.
Zeu
zaitut-eta neure hatx eta gaztelu,
zeure
izenaren ohorez eroan nagizu eta gidatu. R/.
V/. Erakutsi aurpegi argia zerbitzari honi,
salbatu
nagizu zeure maitasunaz.
Eutsi
gogor, izan bihotz,
Jaunagan
itxaroten dozuen guztiok! R/.
II. Irakurgaia
Fedeagaitik
hartzen ditu zintzotzat Jainkoak gizon-emakumeak,
eta ez legea
betetzeagaitik.
San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik
Erm 3, 21-25a. 28
Senideok: Orain, legea alde batera itziz
agertu dau Jainkoak bere salbazino-indarra, Moisesen legeak eta profetek
adierazoa. Jainkoaren salbazino-indar hau Jesu Kristoganako sinismenaren bidez
heltzen da fededun guztiengana. Jainkoak ez dau bereizketarik egiten, guztiek
egin ebelako pekatu eta Jainkoaren aintzarik barik aurkitzen diralako. Baina
Jainkoak bere onginahiaz eta dohai hutsez hartzen ditu zintzotzat, Jesu
Kristoren bidez burutu dauan askapenari esker.
Jesu Kristok bere odola isuri eban, eta
Jainkoak parkamen-bide egin dau Kristo harengan sinisten dabenentzat. Ziur
dakigu-eta fedeagaitik hartzen dituala zintzotzat Jainkoak gizon-emakumeak, eta
ez legea betetzeagaitik.
Jaunak esana.
Aleluia
Jn 15, 5
R/. Aleluia.
V/. Neu naz mahatsondoa eta zuek aihenak, dino
Jaunak;
norbait
Nigan badago, Ni harengan lez,
horrek
frutu asko emongo dau. R/.
Ebanjelioa
Hatx gainean
eraikitako etxea,
eta hondar
gainean eraikitakoa.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 7, 21-27
Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei:
«Ez da nahiko Niri "Jauna, Jauna” esatea zeruetako erreinuan sartzeko; hau
da beharrezkoa: zeruan dagoan nire Aitaren nahia egitea. Epai-egunean askok
esango deust: “Jauna, Jauna, ez ete genduan zure izenean berba egin eta zure
izenean deabruak bota eta zure izenean mirari asko egin?” Baina Nik erantzungo
deutset: “Ez zaituet inoiz ezagutu; alde Nigandik, gaizkileok!”
Beraz, nire berba honeek entzuten eta
betetzen dituana bere etxea hatx gainean eregi eban gizon zentzundunaren
antzekoa da. Egin eban euria, etorri ziran uriolak, jo eban haizeak eta eraso
eutsoen etxe hari; baina ez zan jausi, ze, hatx gainean oinarrituta egoan.
Nire berba honeek entzun bai, baina betetzen
ez dituana, bere etxea hondar gainean eregi eban gizon burubakoaren antzekoa
da. Egin eban euria, etorri ziran uriolak, jo eban haizeak eta eraso eutsoen
etxe hari; eta jausi egin zan eta guztiz hondatuta gelditu».
Jaunak esana.
URTEAN ZEHARREKO IX. DOMEKA
C urtean
I. Irakurgaia
Arrotzen bat etortzean, entzun egiozu.
Erregeak lehenengo liburutik
1 Erg 8, 41-43
Egun hareetan, honan egin eban Salomonek otoitz tenpluan: «Izango dabe arrotzek be zure izen handi, esku indartsu eta egintza ahaltsuen barri. Zure izenak erakarrita, zure herri Israelgoa ez dan arrotzen bat urruneko lurraldetik etortzen bada tenplu honetan otoitz egitera, entzun Zuk zerutik, bizi zaran leku horretatik, eta emoiozu arrotzari eskatuko deutsun guztia. Holan, lurreko herri guztiek jakingo dabe zure izenaren barri eta begirune izango deutsue, zeure herri Israelek lez. Eta jakingo dabe gainera nik eraikitako tenplu hau zure izenari eskeinita dagoala».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 117 [116], 1. 2 (R/. Mk 16, 15)
R/. Zoaze mundu guztira eta iragarri Barri Ona.
Edo: Aleluia.
V/. Goratu egizue Jauna, nazino guztiok,
goratu
egizue, herri guztiok. R/.
V/. Sendoa da-eta guretzat haren maitasuna,
beti-betikoa
Jaunaren leialtasuna. R/.
II. Irakurgaia
Oraindino
gizakiei atsegin emon guran banenbil,
ez nintzateke
Kristoren zerbitzari izango.
San Paulo Apostoluak Galaziarrei egindako epistolaren hasiera
Ga 1, 1-2. 6-10
Nik, Paulok, ez giza aginduz edo
izendapenez, Jesu Kristoren eta hau hilen artetik biztu eban Jainko Aitaren
izendapenez apostolu nazan honek baino, eta nigaz diran senide guztiek,
Galaziako eleiz alkarteei.
Harriturik nago, Kristoren onginahiaz dei
egin eutsuenagandik aldendu eta beste barri on batera zein bizkor aldatu zarien
ikusiz. Ez dago, ostera, beste barri onik; baina badabiltz hor batzuk zuek
nahasten, Kristoren Barri Ona goitik behera irauli guran.
Beraz, norbaitek, gu geu nahiz zeruko
aingeruren bat izanik be, iragarri geuntsuena ez dan beste barri on bat
iragartzen badeutsue, izan bedi madarikatua! Lehen be esan neutsuena dinotsuet
orain barriro: madarikatua, hartu dozuen Barri Ona ez dan beste bat iragartzen
deutsuena!
Gizakien onespena bilatzen ete dot nik ala
Jainkoarena? Gizakiei atsegin emoten ahalegintzen ete naz ni? Oraindino
gizakiei atsegin emon guran banenbil, ez nintzateke Kristoren zerbitzari
izango.
Jaunak esana.
Aleluia
Ik. Jn 3, 16
R/. Aleluia.
V/. Hain maite izan eban Jainkoak mundua,
bere
Seme bakarra emon eutson;
harengan
sinisten dauanak betiko bizia dau. R/.
Ebanjelioa
Israelen bertan be ez dot aurkitu holako sinismenik.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 7, 1-10
Aldi haretan, Jesus, herriari egindako
hitzaldia amaiturik, Kafarnaumen sartu zan. Bazan han erromatar ehuntari bat,
eta honek morroi bat eban oso maitea; morroia txarto egoan, hilzorian.
Ehuntariak, Jesusen barri entzunik, judegu-buruzagi batzuk bialdu eutsozan,
morroia osatzera etortzeko erreguaz.
Hareek, Jesusengana joanik, arren eta arren
eskatu eutsoen: «Merezidu dau Zuk hori egitea, ze, maite dau gure herria eta
berak egin deusku sinagoga be».
Jesus eurekin joan zan. Etxetik hur samar
zala, lagun batzuk bialdu eutsozan ehuntariak, esatera: «Ez hartu nekerik,
Jauna, ze, ni ez naz inor Zu nire etxean sartzeko. Horregaitik, ez naz ausartu
neu Zugana joaten; nahiko dozu berba bat esatea, nire morroia osatzeko. Neuk
be, neu inoren menpean egon arren, soldaduak ditut neure menpean, eta bati
joateko agintzen badeutsat, joan egiten da; beste bati etortzeko agindu, eta
etorri egiten da; eta nire morroiari zeozer egiteko esan, eta halan egiten
dau».
Hau entzutean, Jesus harritu egin zan
haretaz eta, ondorik etorkion jenteagana bihurturik, esan eban: «Egia esan,
Israelen bertan be ez dot aurkitu holako sinismenik». Mandatariak etxera
bihurtu ziranean, osatuta aurkitu eben morroia.
Jaunak esana.