URTEAN ZEHARREKO VII. DOMEKA
A urtean
(.pptx)
I. Irakurgaia
Maitatu egizu lagun hurkoa zeure burua lez.
Lebitarrak liburutik
Lb 19, 1-2. 17-18
Jaunak honan berba egin eutson moisesi:
«esan israeldarren alkarte osoari: "izan zaiteze santu, ni, Jauna zuen Jainkoa, santua naz-eta.
Ez izan bihotzean gorrotorik zeure
senidearentzat; baina zentzunduazo zeure herritarra, haren pekatuen erantzukizunik
izan ez dagizun. Ez egin mendekurik, ez izan erresuminik zeure
herritarrarentzat. Maitatu egizu lagun hurkoa zeure burua lez. Neu naz
Jauna"».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 103 [102], 1-2. 3-4. 8 eta 10. 12-13 (R/. 8a)
R/. Bihozbera eta errukiorra da Jauna.
V/. Bedeinkatu begi nire arimak Jauna,
nire
barru osoak haren izen santua.
Bedeinkatu
begi nire arimak Jauna,
ez
bedi ahaztu haren mesedeaz. R/.
V/. Erru guztiak deutsuz parkatzen,
gatx
guztiak osatzen;
zure
bizia hilobitik askatzen dau,
maitasunez
eta errukiz koroatzen zaitu. R/.
V/. Bihozbera eta errukiorra da Jauna,
hasarregatxa
eta onginahiz betea.
Ez
gaitu erabiltzen gure pekatuek merezi lez,
ez
deusku ordaintzen geure erruen arabera. R/.
V/. Zelan sortaldea sartaldetik urrun,
halan
ditu harek gure hobenak gugandik urruntzen.
Zelan
aita seme-alabentzat errukior,
halan
Jauna begirune deutsoenentzat bihozbera. R/.
II. Irakurgaia
Guztia zuena
da. Zuek, ostera, Kristorenak zarie,
eta Kristo Jainkoarena.
San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik
1 Ko 3, 16-23
Senideok: Ez ete dakizue, Jainkoaren tenplu
zariela eta Jainkoaren Espiritua zuengan bizi dala? Jainkoaren tenplua
hondatzen dauana, hondatu egingo dau Jainkoak, Jainkoaren tenplua santua
da-eta; tenplu hori zeuek zarie.
Ez begi inork bere burua engainatu. Zuetako
norbaitek mundu honen arabera jakitun dala uste badau, egin bedi zoro, egiaz
jakitun izateko. Izan be, mundu honetako jakituria zorakeria da Jainkoaren aurrean,
Liburu Santuak dinoan lez: «Jakitunak euren maltzurkerian harrapatzen ditu
Jainkoak». Eta beste hau be badino: «Badaki Jaunak jakitunen asmoak huskeria
dirana».
Beraz, ez bedi inor gizakiez harrotu, dana
zuena da-eta: Paulo, Apolo, Pedro, mundua, bizitza, heriotza, oraina eta geroa;
guztia zuena da. Zuek, ostera, Kristorenak zarie, eta Kristo Jainkoarena.
Jaunak esana.
Aleluia
1 Jn 2, 5
R/. Aleluia.
V/. Kristoren hitza betetzen dauanagan
Jainkoaren
maitasuna bere betera heldu da egiaz. R/.
Ebanjelioa
Maitatu egizuez zeuen arerioak.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 5, 38-48
Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei:
«Entzuna dozue antxinakoei agindua: “Begia begiaren orde, hagina haginaren
orde”. Nik, ostera, hauxe dinotsuet: Gaizkileari ez erantzun txarto; bestera
baino, eskumako matrailean jotzen zaituanari eskeini beste matraila be;
soinekoa kentzeko auzitara eroan gura zaituanari emon soingainekoa be; nonork
mila pausu egitera behartzen bazaitu, egin bi mila beragaz. Eskatzen deutsunari
emon, eta dirua izteko eskatzen deutsunari ez ukatu.
Entzuna dozue antxinakoei agindua: “Maitatu
egizu zeure lagun hurkoa eta gorrotatu zeure arerioa”. Nik, ostera, hauxe
dinotsuet: Maitatu egizuez zeuen arerioak eta egin otoitz eraso egiten
deutsueenen alde, zeruetan dagoan zeuen Aitaren seme-alaba izan zaitezen ze,
harek gaiztoentzat eta zintzoentzat ataratzen dau eguzkia eta zuzenentzat eta
okerrentzat egiten euria.
Izan be, maite zaituenak bakarrik maite
badituzue, zer sari zor jatzue? Zergalariek be ez ete dabe beste horrenbeste
egiten? Eta zeuon senideak bakarrik agurtzen badituzue, zer egiten dozue
berezirik? Jentilek be ez ete dabe beste horrenbeste egiten? Izan zaiteze,
beraz, guztiz onak, zeruko zuen Aita guztiz ona dan lez».
Jaunak esana.
(Homilia)
URTEAN ZEHARREKO VII. DOMEKA
B urtean
I. Irakurgaia
Nik neure kabuz hondatu nituan zure erruak.
Isaias Profetaren liburutik
Is 43, 18-19. 21-22. 24b-25
Honan berba egiten dau Jaunak:
«Ez
gogoratu lehenean jazotakoez, ez gogoratu antxinakoez.
Begira,
dana barri egitera noa:
hasia
da sortzen, ez ete deutsazue igartzen?
Bidea
edegiko dot basamortuan, ibaiak landa lehorrean.
Eta
neuretzat eratu dodan herriak
nire
gorespena iragarriko dau.
Zuk,
Israel, Jakoben herri horrek,
ez
deustazu dei egin, Nitaz asperturik.
Behartu
egin nozu zeure pekatuekin, aspertu zeure erruekin.
Nik,
ostera, neure kabuz hondatu nituan zure erruak,
ez
nituan gogoan hartu zure pekatuak».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 41 [40], 2-3. 4-5. 13-14 (R/. ik. 5b)
R/. Osatu nagizu, Jauna,
hoben egina nozu-eta zure aurka.
V/. Zorionekoa gizajoaz arduratzen dana,
onik
atarako dau Jaunak zoritxar-egunean.
Jaunak
bizirik gordeko dau,
eta
zoriontsu egingo lurrean;
ez dau
itziko arerioen menpean. R/.
V/. Ohean minez dala, Jauna jako lagun etorriko,
gaixoaldian
haren egoera aldatuko.
Hau
esan neban nik: «Erruki, Jauna,
osatu
nagizu, pekatu egin dot-eta zure aurka». R/.
V/. Osasuntsu iraunazoko nozu,
zutunik
eutsiko zeure aurrean betiko.
Bedeinkatua
Jauna, Israelen Jainkoa,
betidanik
betidaino. Amen, amen. R/.
II. Irakurgaia
Jesus ez zan
izan baten «bai» eta bestean «ez»;
harengan dana
«bai» izan zan.
San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako bigarren epistolatik
2 Ko 1, 18-22
Senideok: Ondo daki Jainkoak zuei hitz
egitean ez nabilela baten «bai» eta bestean «ez». Guk, Silbanok, Timoteok eta
hirurok, iragarri deutsuegun Jainkoaren Seme Kristo Jesus ez zan izan baten
«bai» eta bestean «ez»; harengan dana «bai» izan zan, hau da, Jainkoak baietza
emon deutse harengan agintzari guztiei; horregaitik, Kristoren bitartez «Amen»
esaten deutsagu Jainkoari, bera goresten dogunean.
Jainkoa da gu eta zuek Kristogan sendotzen
gaituana. Harek sagaratu gaitu, bere ezaugarriaz markatu gaitu eta Espiritua
ipini dau gure bihotzean, hartuko dogunaren segurtasun lez.
Jaunak esana.
Aleluia
Ik. Lk 4, 18
R/. Aleluia.
V/. Behartsuei Barri Ona emotera bialdu nau
Jaunak,
katiguei
askatasuna iragartera. R/.
Ebanjelioa
Gizonaren
Semeak badau lurrean
pekatuak
parkatzeko ahalmena.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
Mk 2, 1-12
Egun batzuk geroago, Jesus Kafarnaumen sartu
zan barriro, eta etxean egoalako barria zabaldu zan. Batu zan jentetzarekin ez egoan inon lekurik,
ezta ate-aurrean be. Eta Jainkoaren berbea adierazoten eutsen. Horretan, elbarri
bat ekarri eutsoen lau lagunen artean. Baina jentetzagaitik ezin eben eroan
Jesusenganaino. Orduan, bera egoan parean etxe-gaina zulatu eta elbarria
zulotik behera eratsi eben, etxunda egoan esku-ohean. Jesusek, hareen sinismena ikusirik, esan eutson
elbarriari: «Seme, parkatuak dituzu pekatuak!»
Baziran han jesarrita lege-maisu batzuk, eta
hauxe inoen euren barrurako: «Zer jarabik honek holan? Biraoka jabilk. Nork
parkatu leikek pekaturik, Jainkoak berak izan ezik?»
Baina Jesusek bere barruan hareen gogoetei
igarri eta esan eutsen: «Zergaitik dituzue gogoeta horreek zeuen barruan? Zer
da errezago, elbarriari “parkatuak dituzu pekatuak” esatea ala “jagi, hartu
esku-ohea eta zabiltz” esatea? Orain ikusiko dozue, bada, Gizonaren Semeak
badaukala mundu honetan pekatuak parkatzeko ahalmena. Orduan esan eutson
elbarriari: “Zeuri dinotsut: Jagi, hartu esku-ohea eta zoaz etxera”».
Behingo baten jagi, ohatila hartu eta
guztien aurrean urten eban. Danak harriturik gelditu ziran, eta Jainkoa
goresten eben, esanez: «Ez dogu sekula holakorik ikusi».
Jaunak esana.
C urtean
I. Irakurgaia
Jaunak
nire esku jarri zaitu gaur;
baina
nik ez deutsut eskurik ezarri nahi izan.
Samuel lehenengo liburutik
1 Sm 26, 2. 7-9. 12-13. 22-23
Egun hareetan, Saul erregea Zif basamortura
jatsi zan, Israelgo hiru mila gizon aukeratu beragaz zituala, Daviden bila.
David eta Abixai gauez heldu ziran Saulen
gudarostea egoan lekura. Saul lo aurkitu eben, kanpalekuaren erdian etzunda,
lantza lurrean sartuta buru ondoan. Abner eta gainerako jentea erregearen
inguruan egoan lo. Abixaik esan eutson Davidi: «Jainkoak zeure esku jarri
deutsu gaur arerioa. Itzi egidazu lantza-kolpe batez lurrari josten; ez dot
birritan jo beharrik izango». Davidek, ostera, Abixairi: «Ez hil! Ez litzateke
zigorrik barik geldituko Jaunaren igurtzitakoari eskua ezarriko leuskiona».
Orduan, Davidek Saulen buru ondoan egoan
lantza eta ur-ontzia hartu ebazan, eta alde egin eben biek. Ez ebazan inork
ikusi, ez zan inor ohartu, ezta inor izartu be. Lo egozan danak, Jaunak
bialdutako lozorroak harturik.
David bestaldera joan eta mendi gailurrean
gelditu zan, urrun, arerioen eta bere artean tarte handia itziz. Davidek oihu
egin eban: «Errege, hona hemen zure lantza. Bialdu egizu mutilen bat bila. Nori
berea ordainduko deutsa Jaunak, bere zuzentasunaren eta leialtasunaren arabera.
Jaunak nire esku jarri zaitu gaur, baina nik ez deutsat eskurik ezarri nahi
izan Jaunaren igurtzitakoari».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 103 [102], 1-2. 3-4. 8 eta 10. 12-13 (R/. 8a)
R/. Bihozbera eta errukiorra da Jauna.
V/. Bedeinkatu begi nire arimak Jauna,
nire
barru osoak haren izen santua.
Bedeinkatu
begi nire arimak Jauna,
ez
bedi ahaztu haren mesedeaz. R/.
V/. Erru guztiak deutsuz parkatzen,
gatx
guztiak osatzen;
zure
bizia hilobitik askatzen dau,
maitasunez
eta errukiz koroatzen zaitu. R/.
V/. Bihozbera eta errukiorra da Jauna,
hasarregatxa
eta onginahiz betea.
Ez
gaitu erabiltzen gure pekatuek merezi lez,
ez
deusku ordaintzen geure erruen arabera. R/.
V/. Zelan sortaldea sartaldetik urrun,
halan
ditu harek gure hobenak gugandik urruntzen.
Zelan
aita seme-alabentzat errukior,
halan
Jauna begirune deutsoenentzat bihozbera. R/.
II. Irakurgaia
Lurtarraren
irudiko garan lez,
zerutarraren
irudiko be izango gara.
San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik
1 Ko 15, 45-49
Senideok: «Lehenengo gizakia, Adam, izaki
bizidun egina izan zan»; azkeneko Adam, barriz, Espiritu bizi-emoile.
Ez zan espirituzkoa izan lehenengoa,
haragizkoa baino; ondoren dator espirituzkoa. Lehenengo gizakia lurreko
hautsetik hartua izan zan; bigarrena, barriz, zerutik dator. Lurtarra, Adam,
lurtarren eredu da; zerutarra, Kristo, zerutarren eredu.
Eta lurtarraren irudiko garan lez,
zerutarraren irudiko be izango gara.
Jaunak esana.
Aleluia
Jn 13, 34
R/. Aleluia.
V/. Agindu barria emoten deutsuet, dino Jaunak:
maitatu
dagizuela alkar,
Nik
maite izan zaituedan lez. R/.
Ebanjelioa
Izan
zaiteze errukiorrak,
zuen
Aita errukiorra dan lez.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 6, 27-38
Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei:
«Hauxe dinotsuet zuoi, entzuleoi: Maitatu egizuez zeuen arerioak, egin on gorroto
deutsueenei, bedeinkatu madarikatzen zaitueenak, egin otoitz izen ona kentzen
deutsueenen alde.
Matraila baten jotzen zaituanari eskeini
bestea be; soingainekoa kentzen deutsunari ez ukatu jantzia be. Eskatzen
deutsun edonori emon, eta zeurea kentzen deutsunari ez bihurtu eragin. Eta
besteek zeuei egitea nahi dozuena, egin zeuek be besteei.
Maite zaitueenak bakarrik maite badituzue,
zer esker on zor jatzue? Pekatariek be maite ditue euren maitaleak. Eta on
egiten deutsueenei bakarrik egiten badeutsezue on, zer esker on zor jatzue?
Pekatariek be egiten dabe beste horrenbeste. Eta ordea hartzekotan bakarrik
emoten badozue maileguz, zer esker on zor jatzue? Pekatariek be aurreratzen
deutsoe alkarri, dagokiena hartzekotan.
Ez! Zuek maitatu arerioak, egin on eta emon
maileguz, ordeari begiratu barik; handia izango da zuen saria-eta.
Goi-goikoaren seme-alaba izango zarie ze, ona da ha esker txarrekoentzat eta
gaiztoentzat. Izan zaiteze errukiorrak, zeuen Aita errukiorra danez.
Ez txartzat jo inor, eta Jainkoak be ez
zaitue txartzat joko; ez kondenatu, eta ez zaitue kondenatuko; parkatu, eta
parkatuko deutsue; emon, eta emongo deutsue: neurri betea, sakatua, estutua eta
gainezkakoa emongo deutsue altzora. Izan be, zuek zein neurriz neurtu, halakoaz
neurtuko zaitue Jainkoak».
Jaunak esana.