A urtean
I. Irakurgaia
Gaiztoari hitz
egiten ez badeutsazu,
zeuri eskatuko
deutsut haren heriotzaren kontua.
Ezekielen Profezia liburutik
Ez 33, 7-9
Honan berba egin eustan Jaunak: «Gizaseme, Israel herriaren begirale izentatu zaitut. Nik esandakoa entzutean, ohartuazo egin behar dozuz nire izenean. Gaiztoren bati hilko dala esaten badeutsat, eta zuk ez badozu ohartuazoten bere jokabidea aldatu dagian, gaiztoa bere erruz hilko da, baina zeuri eskatuko deutsut haren heriotzaren kontua. Ostera, zuk ohartuazoten badozu gaiztoa, bere jokabidea aldatu dagian, eta harek ez badau aldatzen, gaiztoa bere erruz hilko da, baina zuk onik atarako dozu zeure bizia».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 95 [94], 1-2. 6-7c. 7d-9 (R/. 7d. 8a)
R/. Entzungo ahal dozue gaur Jaunaren berbea:
«Ez gogortu zeuen bihotza».
V/. Zatoze, egin deiogun poz-oihu Jaunari,
poz-irrintzi,
salbatzen gaituan hatxari.
Aurkeztu
gakiozan eskerrak emonez,
egin
deiogun jai txaloka eta kantari. R/.
V/. Zatoze, gurtu daigun ahuspezturik,
belaunikatu
gaitezan egin gaituan Jaunaren aurrean.
Bera
da-eta gure Jainkoa,
eta
gu harek larratutako herria,
haren
zainpeko artaldea. R/.
V/. Entzungo ahal dozue gaur haren ahotsa:
«Ez
gogortu bihotza Meriban lez,
Masako
egunean basamortuan lez,
tentatu
egin ninduen-eta zuen gurasoek,
probatu,
Nik eginak ikusi arren». R/.
II. Irakurgaia
Maite dauanak osorik betetzen dau legea.
San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik
Erm 13, 8-10
Senideok: Ez izan zorrik inogaz, alkar
maitatzekoa baino, izan be lagun hurkoa maite dauanak betea dau-eta legea.
Harako «ez egin adulteriorik, ez hil inor, ez ostu, ez inorenik gura izan» eta
beste edozein agindu, esaera honetan batzen da: «Maitatu egizu lagun hurkoa
zeure burua lez».
Lagun hurkoa maite dauanak ez deutso gatxik
egiten. Maite dauanak, beraz, osorik betetzen dau legea.
Jaunak esana.
Aleluia
2 Ko 5, 19
R/. Aleluia.
V/. Jainkoak ziharduan Kristogan mundua beragaz adiskidetzen,
eta
guri emon deusku adiskidetzearen mezua. R/.
Ebanjelioa
Jaramon egiten badeutsu, irabazi dozu senidea.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 18, 15-20
Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei:
«Zure senideak pekatu egiten badau, zoaz beragana eta eiozu agiraka bakarrean.
Jaramon egiten badeutsu, irabazia dozu senidea. Jaramonik egiten ez badeutsu,
barriz, hartu egizuz zeugaz lagun bat edo bi, auzia bi edo hiru lekukoren
autorpenaz erabagi behar da-eta. Honeei be jaramonik egiten ez badeutse,
esaiozu alkarteari, eta alkarteari be jaramonik egin gura ez badeutso, izan
bedi zuretzat jentil edo zergalari baten pareko.
Benetan dinotsuet: zuek mundu honetan lotua,
zeruan be lotuta geldituko da, eta zuek mundu honetan askatua, zeruan be
askatuta.
Beste hau be badinotsuet: zuetariko bik
alkar hartzen badabe mundu honetan Jainkoari zeozer eskatzeko, emon egingo
deutse zeruko nire Aitak. Izan be, nire izenean bi edo hiru lagun baturik
dagozan lekuan, han nago Ni euren artean».
Jaunak esana.
URTEAN ZEHARREKO XXIII. DOMEKA
B urtean
I. Irakurgaia
Gorren
belarriak zabalduko dira
eta mutuaren
mihinak oihu egingo dau pozez.
Isaias Profetaren liburutik
Is 35, 4-7a
Esan bihotz-bildurtiei:
«Eutsi
gogor! Ez bildurrik izan! Horra zuen Jainkoa!
Ha
bera dator zuek salbatzera
eta
merezia daben zigorra arerioei emotera».
Orduan,
itsuen begiak edegiko dira
eta
gorren belarriak zabalduko;
herrenak
basahuntzak lez salto egingo dau
eta
mutuaren mihinak oihu egingo pozez.
Urak
sortuko dira basamortuan eta errekak eremuan;
lur
lehorra urtegi bihurtuko da eta lur agorra iturri.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 146 [145], 6c-7. 8-9a. 9b-10 (R/. ik. 1b)
R/. Goratu egizu Jauna, nire barrua.
Edo: Aleluia.
V/. Betiko eusten deutso Jaunak bere leialtasunari.
Zapalduen
eskubideak defendatzen ditu,
gose
diranei ogia emoten.
Jaunak
askatzen ditu presoak. R/.
V/. Jaunak zabaltzen ditu itsuen begiak,
Jaunak
jasotzen konkortuak,
Jaunak
maitatzen zintzoak,
Jaunak
ditu etorkinak zaintzen. R/.
V/. Umezurtzei eta alargunei zutunik deutse
eusten,
baina
gaiztoen nagusitza iraultzen.
Jauna
errege da betieran,
zure
Jainkoa, Sion, errege gizaldien gizaldietan! R/.
II. Irakurgaia
Ez ete ditu
aukeratu Jainkoak pobre diranak,
erreinua
ondaretzat jasotzeko?
Santiago Apostoluaren epistolatik
St 2, 1-5
Ene senideok: Ezin alkartuak dira Jesu
Kristo gure Jaun aintzatsuagan dozuen sinismena eta pertsonen artean bereizketa
egitea.
Emon daigun zuen batzarrean gizon bi sartzen
dirala, bata aberatsa, urrezko eraztunez eta dotore jantzita, eta bestea
pobrea, zarpail jantzita; eta dotore jantzitakoari sekulako begiramenez esaten
deutsazuela: «Jesarri zu hemen, ohorezko tokian»; pobreari, barriz: «Hago hi
hor zutunik» edota «jarri adi lurrean, nire oinazpikoaren
ondoan». Holan jokatuz, ez ete zabiltze zeuen artean bereizketa egiten, eta ez
ete dozue eretxi okerrez epaitzen?
Entzun, ene senide maiteok: Ez ete ditu
aukeratu Jainkoak munduaren begietan pobre diranak, sinismenez aberats izateko
eta bera maite dabenei agindutako erreinua ondaretzat jasotzeko?
Jaunak esana.
Aleluia
Ik. Mt 4, 23
R/. Aleluia.
V/. Erreinuari buruzko Barri Ona iragartzen eban Jesusek,
eta
herrian gatx guztiak osatzen ebazan. R/.
Ebanjelioa
Gorrei entzun
ahal izatea emon deutse
eta mutuei
berba egitea.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
Mk 7, 31-37
Aldi haretan, itzi eban Jesusek Tiro aldea
eta, Sidonen zehar, Galileako itsasora bihurtu zan barriro, Dekapolisko lurraldean
zehar.
Gizon gor eta totela eroan eutsoen, eta
eskua gainean ezartzeko eskatu. Jesusek, jenteagandik aparte hartuta,
atzamarrak belarrietan sartu eutsozan eta txistuaz mihina ikutu. Gero,
zerurantz begiratuz, arnasa sakon hartu eta esan eutson: «Effeta», hau da,
«Edegi». Eta une berean, belarriak edegi jakozan, mihina askatu eta garbi berba
egiten hasi zan.
Gertatua inori ez esateko agindu eutsen
Jesusek; baina zenbat eta aginduago, orduan eta gehiago zabaltzen eben.
Guztiz harrituta, hauxe inoen: «Ondo egin
dau dana: gorrei entzun ahal izatea emon deutse eta mutuei berba egitea».
Jaunak esana.
URTEAN ZEHARREKO XXIII. DOMEKA
C urtean
I. Irakurgaia
Zeinek ulertu leike Jaunak nahi dauana?
Jakituria liburutik
Jkt 9, 13-19 (gr. 13-18)
Zein gizakik ezagutu leike Jainkoaren asmoa?
Zeinek
ulertu Jaunak nahi dauana?
Gizaki
hilkorron gogoetak kaskarrak dira,
gure
ideiak ziurtasun bakoak.
Gure
gorputz galkorra arimarentzat zama da,
eta
lurrezko txabola honek
berez
pentsakor dan espiritua nekatuazoten dau.
Nekez
igartzen deutsegu lurreko gauzei
eta
kostata aurkitzen eretxian doguna be.
Nork
arakatuko ditu, beraz, zerukoak?
Nork
ezagutuko leukean zure asmoa,
Zeuk
emon ez bazeuntso jakituria
eta
zerutik bialdu zeure espiritu santua?
Holan
bakarrik izan zan zuzena lurtarren jokabidea,
holan
ikasi eben gizakiek zer dozun atsegin,
eta
salbatu ziran jakituriaren bidez.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 90 [89], 3-4. 5-6. 12-13. 14 eta 17 (R/. ik. 1)
R/. Jauna, gure ihesleku Zeu izan zara
gizalditik gizaldira.
V/. Gizakia hautsera bihurtuazoten dozu,
esanez:
«Bihurtu lehenera, gizakiok».
Bai,
mila urte zure begietan
atzo
igaro zan eguna adina,
gaualdi
bat adina. R/.
V/. Hor daroazuz gizakiak,
ametsa
lez dira;
ernetzen
dira goizean bedarra lez;
goizean
erne eta loratzen da-eta,
arratsaldean
zimeldu eta igartzen. R/.
V/. Irakatsi eiguzu geure egunen kontua eroaten,
zuhurtasunaren
muinaz jaubetu gaitezan.
Bihurtu
zakiguz, Jauna! Noiz arte?
Erruki
zaitez zeure zerbitzariez. R/.
V/. Asetu gagizuz goizero zeure maitasunaz,
poztu
gaitezan eta zoriontsu izan geure egun guztietan.
Betor
gugana Jaunaren, gure Jainkoaren, gozotasuna
eta
sendotu begi harek gure eskuen lana;
sendotu
dagiala, bai, gure lana. R/.
II. Irakurgaia
Hartu egizu, ez
esklabo lez,
anaia maitea
lez baino.
San Paulo Apostoluak Filemoni egindako epistolatik
Flm 9b-10. 12-17
Anaia maitea: Nik, Paulok, honezkero
zahartuta eta orain, gainera, Kristo Jesusengaitik kartzelan nagoan honek,
mesede bat eskatu nahi deutsut, kartzelan sortu dodan neure seme
Onesimorentzat. Barriro bialtzen deutsut bera, ene bihotz-bihotzeko dodan hau.
Neugaz euki nahi neban, zure ordez
zerbitzari izan nengian, Barri Onagaitik kartzelan nagoala. Halan be, ez dot
zure baimenik barik ezer egin nahi izan, mesede hori gogoz egin dagizun eta ez
behartuta.
Beharbada, horretarako alde egin eutsun apur
batez, gero betiko hartu zengian, eta ez esklabo lez, esklabo baino gehiago lez
baino, anaia maitea lez. Maite-maitea da niretzat, eta zenbatez maiteago ez ete
da izango zuretzat, bai gizon dan aldetik eta bai kristau dan aldetik. Beraz,
fedean adiskide banozu, hartu egizu Onesimo neu banintz lez.
Jaunak esana.
Aleluia
Sal 119 [118], 135
R/. Aleluia.
V/. Erakutsi aurpegi argia, Jauna, zeure
zerbitzari honi,
irakatsi
zeure arauak. R/.
Ebanjelioa
Inor
ezin leiteke nire ikasle izan,
dituan
guztiei uko egiten ez badeutse.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 14, 25-33
Aldi haretan, jente-talde handiak joiazan
Jesusegaz; honek, hareengana bihurturik, esan eutsen: «Nonork Nirekin etorri
nahi badau, eta bere gurasoak eta emaztea, seme-alabak eta neba-arrebak, eta
bere burua bera baino be maiteago ez banau, ezin leiteke izan nire ikasle. Bere
kurutzea hartu eta nire ondorik ez datorrena ezin leiteke izan nire ikasle.
Izan be, zuetariko nork, torrea egin gura
badau, jesarri eta ez ditu aurretik gastuen kontuak ataratzen, amaitzeko lain
ba ete daukan ikusteko? Osterantzean, zimenduak hartu ondoren ezin burutuko
baleu, hori ikustean barre egingo leuskioe guztiek, esanez: “Honako hau
eregitzen hasi zoan eta ezin izan jok amaitu”.
Edota zein erregek, beste baten kontra
gerrara joan gura badau, jesarri eta ez dau aldez aurretik hausnartzen, ea
hamar mila gizon nahiko dituan, hogei milarekin kontra datorkionari aurre
egiteko? Eta ezetz ikusten badau, oraindik bestea urrunean dala, mandatariak
bialduko deutsoz bakea eskatuz.
Era berean, zuetariko inor ezin leiteke nire
ikasle izan, dituan guztiei uko egiten ez badeutse».
Jaunak esana.