URTEAN ZEHARREKO XXVI. DOMEKA
A urtean
I. Irakurgaia
Gaiztoak, egin
dauan gaiztakeriatik aldentzen bada,
bizirik iraungo
dau.
Ezekielen Profezia liburutik
Ez 18, 25-28
Honan dino Jainko Jaunak: «Zuek dinozue:
"Ez da bidezkoa Jaunaren jokabidea". Entzun, bada, israeldarrok: Nire
jokabidea bidezkoa ez dala? Ez ete da zuena bidezkoa ez dana?
Zintzoa, bere zuzentasunetik aldendu,
txarkeria egin eta hiltzen bada, egin dauan txarkeriagaitik hiltzen da. Eta
gaiztoak, egin dauan gaiztakeriatik aldendu eta zuzenbidez eta justiziaz
jokatzen badau, bizirik iraungo dau. Egindako txarkeriez ohartu eta hareetatik
aldentzen bada, biziko da, bai, eta ez da hilko».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 25 [24], 4-5. 6-7. 8-9 (R/. ik. 6a)
R/. Gogoratu zaitez zeure errukiaz, Jauna.
V/. Azaldu niri, Jauna, zeure bideak,
erakutsi
zeure bidezidorrak.
Gidatu
nagizu zeure leialtasunean, eta irakatsi,
Zeu
zara-eta nire Jainko salbatzailea,
Zeugan
itxaroten dot eten barik. R/.
V/. Izan gogoan, Jauna, zeure errukia eta
maitasuna,
betidanikoak
dira-eta.
Ez
gogoratu, ostera, nire gaztaroko pekatuez,
ez
nire erruez;
gogoratu
nitaz zeure maitasunean,
zeure
ontasunari dagokionez, Jauna. R/.
V/. Ona eta zuzena da Jauna,
bidea
erakusten deutse pekatariei.
Apalak
zuzenbidez daroaz,
bere
bidea erakusten deutse apalei. R/.
II. Irakurgaia
Irakurgai hau era laburrean ik. honen ondoren.
Izan egizuez
zeuengan
Kristo Jesusi
dagokiozan asmoak.
San Paulo Apostoluak Filipoarrei egindako epistolatik
Flp 2, 1-11
Senideok: Egia bada Kristok adore emoten
deutsuela eta maitasunak kementsu egiten zaituela, egia bada Espirituagan bat
eginik bizi zariela eta bihozbera eta errukitsu zariela, bete nagizue pozez,
danok eretxi eta sentiera bereko izanez, alkar maitatuz eta ondo hartuz. Ez
egin ezer norgehiagokeriaz edota harrokeriaz, apaltasunez baino, besteak
norbera baino hobeak dirala pentsatuz; ez norberaren onari bakarrik begiratuz,
besteena be bilatuz baino. Izan egizuez zeuengan Kristo Jesusi dagokiozan
asmoak:
Harek, Jainkoaren izaera bereko izanik,
ez
eutson gogor eutsi Jainkozko bere mailari;
bestetara
baino, egokion aintza itzi
eta
esklabo-izaera hartu eban, gizakien antzeko eginez.
Eta
gizaki lez agertuz, apaldu egin eban bere burua,
menpeko
eginez heriotzaraino, kurutzean hiltzeraino.
Horregaitik,
danen gainetik goratu eban Jainkoak
eta
izen guztietan bikainena emon eutson,
Jesusen
izenaren omenez danen belaunak makurtu daitezan,
zeruan,
lurrean eta lurpean,
eta
mihin guztiek autortu dagien Jesu Kristo dala Jauna,
Jainko
Aitaren aintzarako.
Jaunak esana.
II. irakurgaia era laburrean.
Izan egizuez
zeuengan
Kristo Jesusi
dagokiozan asmoak.
San Paulo Apostoluak Filipoarrei egindako epistolatik
Flp 2, 1-5
Senideok: Egia bada Kristok adore emoten deutsuela eta maitasunak kementsu egiten zaituela, egia bada Espirituagan bat eginik bizi zariela eta bihozbera eta errukitsu zariela, bete nagizue pozez, danok eretxi eta sentiera bereko izanez, alkar maitatuz eta ondo hartuz. Ez egin ezer norgehiagokeriaz edota harrokeriaz, apaltasunez baino, besteak norbera baino hobeak dirala pentsatuz; ez norberaren onari bakarrik begiratuz, besteena be bilatuz baino. Izan egizuez zeuengan Kristo Jesusi dagokiozan asmoak.
Jaunak esana.
Aleluia
Jn 10, 27
R/. Aleluia.
V/. Nire ardiek entzuten dabe nire ahotsa, dino
Jaunak;
Nik
ezagutzen ditut,
eta
hareek jarraitu egiten deuste. R/.
Ebanjelioa
Damutu eta joan
egin zan. Zergalariak eta emagalduak
zuek baino
lehenago sartuko dira Jainkoaren erreinuan.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 21, 28-32
Aldi haretan, Jesusek esan eutsen abadeburu eta herriko
zaharrei: «Zuek zer deritxozue? Gizon batek seme bi zituan, eta batarengana
joan eta esan eutson: “Seme, zoaz gaur mahastira, lanera”. Harek erantzun: “Ez
dot gura”. Baina gero damutu eta joan egin zan. Besteagana be joan eta gauza
bera esan eutson. Eta harek erantzun: “Banoa, jauna”; baina ez zan joan.
Bietatik zeinek egin eban aitaren nahia?» «Lehenengoak», erantzun eutsoen.
Orduan, Jesusek esan eutsen: «Egiaz
dinotsuet: Zergalariak eta emagalduak zuek baino lehenago sartuko dira
Jainkoaren erreinuan. Izan be, etorri jatzuen Joan Bateatzailea Jainkoaren
nahiari dagokion jokabidea iragarriz, eta ez zeuntsoen sinistu; zergalariek eta
emagalduek, barriz, sinistu egin eutsoen. Zuek, ostera, ikusi eta gero be, ez
zinien bihozbarritu, hari sinisteko».
Jaunak esana.
URTEAN ZEHARREKO XXVI. DOMEKA
B urtean
I. Irakurgaia
Nigaitik
bekaizti?
Nahiago neuke herri osoa profeta balitz.
Zenbakiak liburutik
Zen 11, 25-29
Egun hareetan, Jauna lainoan jatsi eta
Moisesegaz berba egin eban; gero, Moisesek eban espiritutik hartu eta
hirurogeita hamar herri-arduradunei isuri eutsen. Espiritua hareengan kokatu
orduko, profeta lez hasi ziran berbetan; baina ez eben jarraitu. Gizaseme bi,
bata Eldad eta bestea Medad eritxenak, hirurogeta hamarren taldekoak izan
arren, ez ziran alkarketa-txabolara joan, kanpalekuan gelditu ziran. Baina
kokatu zan espiritua hareengan be eta profeta lez berbetan hasi ziran.
Orduan, mutiko batek Moisesengana arineketan
joan eta esan eutson: «Eldadek eta Medadek profeta lez berbetan dihardue
kanpalekuan». Nunen seme Josuek, gaztetatik Moisesen laguntzaile zanak, esan
eban: «Moises, ene jauna, galarazo egiezu». Baina Moisesek erantzun eutson:
«Nigaitik bekaizti? Nahiago neuke herri osoa profeta balitz eta Jaunak bere
espiritua danei emongo baleutse!»
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 19 [18], 8 eta 10. 12-13. 14 (R/. 9a)
R/. Jaunaren arauak zuzenak dira,
bihotzaren pozgarri.
V/. Jaunaren legea bikain, barrua arnasbarritzen
dau;
Jaunaren
agindua fidagarri, heldubakoa zuhur egiten dau.
Jaunaganako
begirunea garbi, iraunkor betiko,
Jaunaren
erabagiak egiazko, dan-danak bidezko. R/.
V/. Zure morroi honek hareetan dau argia,
hareek
gordetzean sari handia.
Nork
ezagutu bere hutsegiteak?
Garbitu
nagizu ezkutuko erruetatik. R/.
V/. Gorde nagizu guztiz harrokeriatik,
ez
dakidala nagusitu;
holan,
akats barik izango naz, pekatu larritik libre. R/.
II. Irakurgaia
Zuen ondasunak ustelduta dagoz.
Santiago Apostoluaren epistolatik
St 5, 1-6
Entzun orain, zuek, aberatsok! Egizue negar
eta aiene, gainera datorkizuezan zoritxarrakaitik. Ustelak jota dagoz zuen
aberastasunak, eta sitsak janda zuen jantziak. Ugerrak jota dagoz zuen
urre-zidarrak, eta uger hori izango dozue testigu zeuen kontra, eta suak lez
jango dau zuen haragia. Auzi aurreko azkenak diran egun honeetan pilatu dozue
aberastasuna.
Zuen soloetan uzta batu eben langileei
ordaindu ez zeuntsien soldatak deadarka dihardu, eta igitarien deadarra Jaun
ahalguztidunaren belarrietara heldu da. Majo bizi izan zarie zuek hemen lurrean
eta atseginetara emonak; holan, abereak lez gizendu zarie hilketa-egunerako.
Errubakoa kondenatu dozue eta hil, eta inork ezin izan deutsue aurre egin.
Jaunak esana.
Aleluia
Ik. Jn 17, 17b. a
R/. Aleluia.
V/. Zure hitza da egia, Jauna;
sagaratu
gagizuz egiaren bidez. R/.
Ebanjelioa
Gure aurka ez
dagoana gure alde dago.
Zeure eskuak
galbidean jartzen bazaitu, ebagi.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
Mk 9, 38-43. 45. 47-48
Aldi haretan, Joanek esan eutson Jesusi:
«Maisu, gizon bat ikusi dogu zure izenean deabruak botatzen, eta galarazo egin
gura izan deutsagu, ez da gure taldekoa-eta».
Baina Jesusek erantzun: «Ez galarazo, ze, ez
da inor, nire izenean mirari bat egin eta gero Nitaz txarto berba eginez
jardungo dauanik. Ze, gure aurka ez dagoana gure alde dago».
Jesusek esan eutsen ikasleei: «Mesiasen
jarraitzaile zarielako, baso bete ur bada be emoten deutsuena, benetan
dinotsuet, ez da saririk barik geldituko.
Nigan sinisten daben txiki honeetakoren
baten sinismena okerbidean jartzen dauanak, hoba leuke errotarria samatik lotu
eta itsasora botako balebe.
Zure eskuak galbidean jartzen bazaitu, ebagi
egizu; hoba dozu eskubakar betiko bizitzan sartu, esku biak dozuzala infernura,
amatatu ezineko surtara, joan baino. Zure oinak galbidean jartzen bazaitu,
ebagi; hoba dozu hankabakar betiko bizitzan sartu, oin biak dozuzala infernura
jaurtia izan baino. Hoba dozu begibakar Jainkoaren erreinuan sartu, begi biak
dozuzala infernura jaurtia izan baino; han ez da hiltzen barruko harra, ezta
sua be amatatzen.
Jaunak esana.
URTEAN ZEHARREKO XXVI. DOMEKA
C urtean
I. Irakurgaia
Hor amaituko dira horreen nasaikeriak.
Amosen Profezia liburutik
Am 6, 1a. 4-7
Hau dino Jainko Jaun ahalguztidunak:
«Zoritxarrekoak
Sionen nasai bizi diranak
eta
Samariako mendiaz fidatzen diranak!
Marfilezko
ohetan luze etzuten dira,
artaldeko
bildotsak eta kortako zekorrak jaten dabez;
zitararen
soinura kantuan egiten dabe,
doinu
barriak asmatuz, David diralakoan;
ardaoa
kopa handitan edaten dabe,
orio
usaintsu bikainenaz igurzten dabe euren burua.
Eta
ez deutse ardura Israel herriaren hondamendiak!
Horregaitik,
atzerrira joango dira
erbesteratu
guztien lerro-buruan,
eta
hor amaituko dira horreen jan-edanak eta nasaikeriak».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 146 [145], 6c-7. 8-9a. 9b-10 (R/. ik. 1b)
R/. Goratu egizu Jauna, nire barrua.
Edo: Aleluia.
V/. Betiko eusten deutso Jaunak bere
leialtasunari.
Zapalduen
eskubideak defendatzen ditu,
gose
diranei ogia emoten.
Jaunak
askatzen ditu presoak. R/.
V/. Jaunak zabaltzen ditu itsuen begiak,
Jaunak
jasotzen konkortuak,
Jaunak
maitatzen zintzoak,
Jaunak
ditu etorkinak zaintzen. R/.
V/. Umezurtzei eta alargunei zutunik deutse
eusten,
baina
gaiztoen nagusitza iraultzen.
Jauna
errege da betieran,
zure
Jainkoa, Sion, errege gizaldien gizaldietan! R/.
II. Irakurgaia
Bete agindua Jauna agertuko dan egunera arte.
San Paulo Apostoluak Timoteori egindako lehenengo epistolatik
1 Tm 6, 11-16
Zu, Jainkoaren gizon hori, ahalegindu zaitez
justizian, jainkozaletasunean, sinismenean, maitasunean, eroapenean eta
otzantasunean. Ekin sinismenaren burruka jatorrari eta eskuratu betiko bizia,
haretarako dei egin deutsue-eta Jainkoak eta fede-autormen bikaina egin
dozulako, testigu askoren aurrean.
Gauza guztiak biziarazoten dituan Jainkoaren
aurrean eta Pontzio Pilatoren auzitegian autormen bikaina egin eban Kristo
Jesusen aurrean erregutzen deutsut: bete agindua akatsik barik eta zeresanik
sortu barik, Jesu Kristo gure Jauna agertuko dan egunera arte, bere sasoian agertuarazoko
dau-eta Jainkoak.
Ha
da Nagusi bakarra eta zoriontsua,
erregeen
Erregea eta jaunen Jauna;
bera
bakarrik da hilezkorra,
eta
lortu ezinezko argian bizi da;
ez
dau inoiz gizakiak ikusi
eta
ezin dau ikusi be.
Berari
aintza eta agintea betiko. Amen.
Jaunak esana.
Aleluia
2 Ko 8, 9
R/. Aleluia.
V/. Jesu Kristo, aberats izanik, behartsu egin
zan,
bere
behartsu izateaz zuek aberats egiteko. R/.
Ebanjelioa
Zuk zorion
ugari izan zenduan bizitzan,
Lazarok, barriz,
zorigatxak;
orain harek
atsegina aurkitu dau, eta zuk oinazeak.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 16, 19-31
Aldi haretan, honan berba egin eutsen Jesusek fariseuei:
«Bazan gizon aberats bat, purpuraz eta lino finez jantzi eta egunero jai
ederrak egiten zituana. Lazaro izeneko eskekoa, ostera, aberatsaren
etxe-aurrean etxunda egoten zan, zauriz josita; gogotsu jango eukean
aberatsaren mahaitik jausten zana. Txakurrek eurek be etorri eta zauriak
miazkatzen eutsoezan.
Horretan, hil zan eskekoa, eta aingeruek
Abrahamen altzora eroan eben. Hil zan aberatsa be, eta lurperatu eben. Hilen
Egoitzan oinazetan egoala, begiak jaso eta Abraham ikusi eban urrutian eta
Lazaro haren altzoan, eta deadarka esan eban: “Aita Abraham, erruki zakidaz!
Bialdu egizu Lazaro atzamar ertza uretan busti eta niri mihina freskatzera, ze,
oinaze gorritan nago sugar honeetan”.
Baina Abrahamek erantzun eutson: “Seme,
gogoratu egizu zuk zeuk zorion ugari izan zenduala bizitzan, Lazarok, barriz,
zorigatxak; horregaitik, orain harek atsegina aurkitu dau, eta zuk oinazeak.
Gainera, gure eta zuen artean leza handia dago, eta nahita be ezin da inor
hemendik zuengana igaro, ezta hortik gugana be”.
Aberatsak barriro: “Orduan, aita Abraham,
bialdu egizu, mesedez, Lazaro gure aitaren etxera, bost anaia baditut-eta;
jarri dagizala jakinaren gainean, eurak be oinaze-leku honetara etorri ez
daitezan”. Abrahamek erantzun eutson: “Han ditue Moises eta profetak; entzun
deieela”. Harek ostera be: “Ez, aita Abraham; hildakoren bat joango balitxake,
bihotz-barrituko litzatekez”.
Baina Abrahamek erantzun eutson: “Moisesi
eta profetei entzuten ez badeutsie, ez dabe sinistuko ezta hildako bat biztuta
be”».
Jaunak esana.