URTEAN ZEHARREKO XIV. DOMEKA
C urtean
I. Irakurgaia
Ibaika ekarriko deutsat Jerusalemi zoriona.
Isaias Profetaren liburutik
Is 66, 10-14c
Poztu zaiteze Jerusalemegaz,
alaitu
haregaz, maite dozuen guztiok!
Izan
orain haregaz zoriontsu, harengaitik dolu egin zenduenok!
Asetzeraino
edango dozue haren bular gozotik,
atseginez
xurgatuko haren ugatz oparotik.
Esan be hau dino-eta Jaunak:
«Ibaika
ekarriko deutsat Jerusalemi zoriona,
erreka
betean nazinoen ondasuna.
Bularra
emongo deutsuet,
altzoan
eroango eta magalean gozatuko.
Amak
umea kontsolatzen dauan lez,
halantxe
kontsolatuko zaituet Nik;
bai,
Jerusalemen kontsolatuko zaituet.
Hau
ikustean, poztuko jatzue bihotza,
bedar
barria lez loratuko dira zuen hazurrak,
eta
Jaunak bere ahalmena agertuko deutse bere zerbitzariei».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 66 [65], 1-3a. 4-5. 6-7a. 16 eta 20 (R/. 1)
R/. Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari.
V/. Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari,
kanta
haren izen ospetsuari,
emon
aintza eta gorespen hari.
Esan
Jainkoari: «Zein ikaragarriak diran zure egintzak!». R/.
V/. Mundu osoa ahuspezten da zure aurrean,
Kantatu
deioela, kantatu zure izenari.
Zatoze
eta ikusi Jainkoak eginak,
izugarriak
dira gizakien aldeko haren egintzak. R/.
V/. Lehor bihurtu eban itsasoa,
oinez
igaro eben ibaia;
poztu
gaitezan, beraz, haregaz.
Nagusi
da betidanik bere ahalmenaz. R/.
V/. Zatoze eta entzun, Jainkoari begirune
deutsazuenok,
kontatuko
deutsuedaz harek nire alde eginak.
Bedeinkatua
Jainkoa, ez dau-eta baztertu nire otoitza,
ezta
aldendu be nigandik bere maitasuna. R/.
II. Irakurgaia
Jesusen zauri-markak neure gorputzean daroadaz nik.
San Paulo Apostoluak Galaziarrei egindako epistolatik
Ga 6, 14-18
Senideok: Niri dagokidanez, Jainkoak libratu
nagiala harrotzetik, Jesu Kristo gure Jaunaren kurutzean izan ezik; Kristo
kurutzean hil zan ezkero, mundua hilik dago niretzat eta ni munduarentzat. Izan
be, zirkuntzidatu izateak nahiz zirkuntzidatubakoa izateak ez deutso ardura;
balio dauana sorkari barri izatea da.
Bakea eta errukia arau honi lotuta bizi
diranei, baita Jainkoaren Israeli be! Hemendik aurrera ez deidala inork nekerik
emon: Jesusen zauri-markak neure gorputzean daroadaz-eta nik.
Senideok, Jesu Kristo gure Jaunaren grazia
zuen espirituagaz. Amen.
Jaunak esana.
Aleluia
Kol 3, 15a. 16a
R/. Aleluia.
V/. Kristoren bakeak agindu begi zuen bihotzean;
bizi
bedi oparo zuengan Kristoren hitza. R/.
Ebanjelioa
Ebanjelio hau era laburrean ik. honen ondoren.
Haren gainean kokatuko da zuen bakea.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 10, 1-12. 17-20
Aldi haretan, Jaunak beste hirurogeta hamabi
ikasle izendatu eta bere aurretik bialdu zituan binaka, bera joatekoa zan herri
eta leku guztietara.
Eta esan eutsen: «Uzta ugaria da, baina
beharginak gitxi. Egin, beraz, otoitz uzta-jaubeari bialdu dagizala langileak
bere uztara. Zoaze! Bildotsak otso artera lez bialtzen zaituet. Ez eroan
boltsarik, ez zakutorik, ez oinetakorik, eta ez gelditu bidean inori agur
egiten.
Edozein etxetan sartzen zariela, esaizue
lehenengo: “Bakea etxe honetakoei!” Eta han bakezalerik bada, haren gainean
jarriko da zuen bakea; osterantzean, barriz, zuen bakerik barik geldituko dira.
Gelditu zaiteze etxe berean; eta jan eta edan daukienetik, ze, beharginari zor
jako bere saria.
Ez ibili etxez etxe. Herriren baten sartu
eta ondo hartzen bazaituee, jan ipintzen deutsueenetik, osatu bertako gaixoak
eta esaiezue: “Hurrean dozue Jainkoaren erreinua”.
Baina herriren baten sartu eta onartzen ez
bazaituee, urten plazara eta esan: “Oinetara batu jakun zuen herriko hautsa be
berton astintzen deutsuegu. Dana dala, jakizue hurrean dala Jainkoaren
erreinua”.
Begira: auzi-egunean Sodomak zigor bigunagoa
izango dau, herri harek baino».
Hirurogeta hamabi ikasleak pozez beterik
bihurtu ziran, eta esan eutsoen Jesusi: «Jauna, deabruak be menpean jartzen
jakuz zure izenean».
Jesusek erantzun eutsen: «Oinaztua lez
zerutik jausten ikusi dot Satanas. Begira, sugeak eta eskorpioiak zapaltzeko
eta arerioaren indar guztiak azpian hartzeko ahalmena emon deutsuet, eta ezin
izango deutsue ezerk be kalterik egin. Halan be, ez poztu espirituak menpean
jartzen jatzuezalako; poztu, bai, zeuen izenak zeruan idatzita dagozalako».
Jaunak esana.
Ebanjelioa era laburrean.
Haren gainean kokatuko da zuen bakea.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 10, 1-9
Aldi haretan, Jaunak beste hirurogeta hamabi
ikasle izendatu eta bere aurretik bialdu zituan binaka, bera joatekoa zan herri
eta leku guztietara. Eta esan eutsen: «Uzta ugaria da, baina beharginak gitxi.
Egin, beraz, otoitz uzta-jaubeari bialdu dagizala langileak bere uztara. Zoaze!
Bildotsak otso artera lez bialtzen zaituet.
Ez eroan boltsarik, ez zakutorik, ez
oinetakorik, eta ez gelditu bidean inori agur egiten. Edozein etxetan sartzen
zariela, esaizue lehenengo: “Bakea etxe honetakoei!” Eta han bakezalerik bada,
haren gainean jarriko da zuen bakea; osterantzean, barriz, zuen bakerik barik
geldituko dira. Gelditu zaiteze etxe berean; eta jan eta edan daukienetik, ze,
beharginari zor jako bere saria.
Ez ibili etxez etxe. Herriren baten sartu
eta ondo hartzen bazaituee, jan ipintzen deutsueenetik, osatu bertako gaixoak
eta esaiezue: “Hurrean dozue Jainkoaren erreinua”.
Jaunak esana.