Urtarrilaren 6aren ondorengo domekan
JAUNAREN BATEOA
A - B - C urteetan
Aukerako irakurgaiak
I. Irakurgaia
Jaunaren aintza
agertuko da
eta gizaki guztiek
ikusiko dabe.
Isaias Profetaren liburutik
Is 40, 1-5. 9-11
«Kontsolatu egizue, kontsolatu nire herria, dino Jainkoak.
Egin berba bihotzera Jerusalemi, egiozue oihu:
betea dauala bere morroialdia, ordaindua bere erruen zorra,
Jaunaren eskutik hartu dau-eta bere pekatu guztien ordain betea».
Ahots bat dabil oihuka:
«Prestatu basamortuan bidea
Jaunari;
zelaitu eremuan galtzada gure Jainkoari.
Bete daitezala haranak, beheratu mendi eta muinoak;
bardindu daitezala malkarrak, zelaitu lur-maldak.
Orduan Jaunaren aintza agertuko da,
eta gizaki guztiek batera ikusiko dabe
—Jaunak berak esan dau—».
Igon mendi-gailurrera, Siongo mezularia;
egin deadar handi, Jerusalemgo mezularia;
egin deadar, ez bildur izan.
Esan Judako uriei:
«Hona hemen zuen Jainkoa.
Hara, indarrez jantzita dator Jainko Jauna,
eta haren besoa nagusi da.
Hara, beragaz dakar garaipen-agiria
eta bere aurretik berak askaturiko herria.
Artzainak lez zaintzen dau artaldea:
bildotsak besoan hartu eta altzoan eroaten ditu,
ardi-ama barriak arduraz gidatzen».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 104 [103], 1b-2. 3-4. 24-25. 27-28. 29-30 (R/. 1)
R/. Bedeinkatu begi nire arimak Jauna!
Ene
Jainko, bai handia zarala!
V/. Jauna, ene Jainkoa, bai handia zarala!
Distiraz
eta handitasunez zagoz jantzita,
argiz
inguratuta, soinekoz lez.
Oihal-txabola
lez zabaltzen dozu zerua. R/.
V/. Uren gainean jasotzen dozuz zeure goi-gelak,
zeure
karroza egin hodeiak,
haize-hegaletan
zabiltz.
Haizeak
dozuz mezulari,
sugarra
zerbitzari. R/.
V/. Bai ugariak, Jauna, Zuk eginak!
Danak
jakituriaz egin dozuz,
zure
sorkariz betea dago lurra.
Horra
itsasoa, handi eta zabal;
hor
dabiltz bor-bor, ezin konta ahala,
bizidun
txiki eta handiak. R/.
V/. Danak zure zain dagoz,
bere
sasoian Zuk jaten emoteko zain;
Zuk
emon, eta hareek harrapatzen dabe,
Zuk
eskua zabaldu, eta ondasunez betetzen dira. R/.
V/. Zuk aurpegia gorde, eta hareek ikara dira,
Zuk
arnasa kendu, eta hil egiten dira,
hauts
izatera bihurtzen.
Zuk
arnasa bialdu, eta barriro sortzen dira,
barritu
egiten dozu lurbira. R/.
II. irakurgaia
Salbatu egin
gaitu, jaiotza barria emoten dauan garbikuntzaz
eta Espiritu
Santuak eragiten dauan barrikuntzaz.
San Paulo Apostoluak Titori egindako epistolatik
Tt 2, 11-14; 3, 4-7
Anaia maitea: Agertu da
Jainkoaren onginahia, gizon-emakume guztien salbazinorako. Honek Jainko bako
bizitzari eta munduko grina txarrei uko egiten irakasten deusku, eta neurriz,
zuzentasunez eta jainkozaletasunez mundu honetan bizitzen, gure itxaropen
zoriontsua noiz beteko zain, Jesu Kristo Jainko handia eta gure salbatzailea
aintzaz beterik noiz agertuko zain. Harek bere burua emon eban gugaitik, gu
gaiztakeria guztietatik askatu eta garbi egiteko, haren herri berezi izan
gaitezan, on egin zale.
Jainko gure salbatzailearen
bihotz ona eta onginahia agertu danean, salbatu egin gaitu; ez guk egindako
zuzenbidezko egintzakaitik, bere errukiagaitik baino, jaiotza barria emoten
dauan garbikuntzaz eta Espiritu Santuak eragiten dauan barrikuntzaz. Espiritu
hori oparo isuri deusku Jainkoak, Jesu Kristo gure salbatzailearen bitartez.
Holan, onginahi hutsez Jainkoak zuzen egin gaituala, itxaroten dogun betiko
biziaren oinordeko egin gara.
Jaunak esana.
Aleluia
Ik. Lk 3, 16
R/. Aleluia.
V/. Badator ni baino ahaltsuago dana,
esan
eban Joan Bateatzaileak;
harek
Espiritu Santuaz eta suz bateatuko zaitue. R/.
Ebanjelioa
Jesus be bateatu
zan.
Eta otoitzean
ziharduala, zerua zabaldu zan.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 3, 15-16. 21-22
Aldi haretan, herria
zain-zain egoan eta danak ziharduen pentsatzen ez ete zan Joan Bateatzailea
Mesias izango. Joanek guztiei jakin eragin eutsen: «Nik urez bateatzen zaituet;
baina badator ni baino ahaltsuago dana eta ni ez naz inor haren oinetakoen
lokarriak askatzeko be. Harek Espiritu Santuaz eta suz bateatuko zaitue.
Herri guztia bateatzen
ebilen baten, Jesus be bateatu zan. Eta otoitzean ziharduala, zerua zabaldu
zan, eta Espiritu Santua jatsi jakon gainera uso-irudian. Eta berbots hau
etorri zan zerutik: «Zeu zara nire Semea, nire maitea; Zeu zaitut atsegin».
Jaunak esana.
JAUNAREN BATEOA /C
Urtean zeharreko I. domekea
Sarrera-oharra
Ondo etorri, senideok, Gabon jaiei amaierea eta Urtean Zeharreko Liturgi aldiari hasierea emoten deutsen Jaunaren Bateoa ospatzera. Pekatariekin lerrotuta, Joanen damu-bateoa hartzen dau Jesusek; zerua zabaltzen dau; Jainkoagazko hartu-emonetan sartzen gaitu… Ez daigun galdu aukera hau. Jarraitu deiogun Liturgia hau ospatuz.
Sarrera abestia
Bateoko uretan, Jauna, gaituzu
pekaturako hil ta zeuretzat biztu.
—Bateoagaitik,
/ eskerrik asko,
seme-alaba egin / gaituzulako.
—Bateoan
ginan / hil Jesusegaz
geroztik gaitezan / bizi beragaz.
Damu-otoitza
Aurkeztu gaitezan, damutasunez, Jaunaren aurrean, gure pekatuetatik askatzeko egiten da-ta bat pekatariekaz:
—Jesus Jauna, Espirituak bultzatua
zarana, erruki, Jauna.
—Jesus Jauna, aldi eta
egoerei adi zagozena, Kristo,
erruki.
—Jesus Jauna, damu-bateoa
hartu eta zeruak zabaltzen deuskuzuzana, erruki, Jauna.
Lehenengo irakurgaiari
Jaunaren morroiaren irudira hurreratuko gaitu Isaiasek, eta guk, irudi horretan, Jesus ikusiko dogu. Geuretu daigun haren eginkizuna.
Erantzun salmoa
Bigarren irakurgaiari
Pedro apostoluak bere hitzaldian Jesus Jaunaren eginkizunaren barri emongo deusku: geure eginkizun izan daiteke Espirituaren esanetara jarten bagara.
Ebanjelioari
Harrigarria da Joan ebanjelariak emoten dauan Jesusi buruzko autorkuntza; baina pozgarria eta asegarria ere bai. Egin deiogun harrerea Aleluia abestuz, zutunik.
ESKARIAK
† Jainkoak gugandik hur eta geure artean izateaz gain gure lokarrietatik askatu gura gaitula ikusten dogu. Jo daigun eskale bere errukira.
—Elizearen alde: pekatarientzako, aldenduentzako eta itxaropenik aurkitzen ez dabenentzako ere euren egoeratik askatzeko indar izan daiten, egin daigun otoitz.
—Zorion iturria ondasunak metatzean ikusten dabenek Espirituaren argitasuna aurkitu daien eta haren esanetara jarteko adorea izan daien, egin daigun otoitz.
—Zahar, pobre, gaiso eta bazterkuntzea jasaten dabenek itxaropena eta laguntza aurkitu daien Jesus Jaunaren jarraitzaile garala dinogunongan, egin daigun otoitz.
—Zor jakon begiramena eskuratu daian emakumeak, eta bere duintasunean jarria izan daiten bai Elizan, bai gizartean eta baita erakunde guztietan ere, egin daigun otoitz.
—Eukaristiaren mahaira hurreratzeko aukerea dogunok Espirituaren esanetara jarri gaitezan, behartsuekaz eta sufritzen dabenekaz bat egiteko, egin daigun otoitz.
† Zure Seme Jesusengan seme-alaba egiten gaituzun Jainko Jauna: geure ondoan sumatu zaiguzala gure egunerokotasunean. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
—Amen.
Jaunartzerako
ZU GABE, JESUS, NORA joango gara gu?
Zuk betiko bizitzako hitzak,
Jauna, dituzu.
1 Zu gure
maisu zaitugu, zu gure gidari
zure hitza guretzat indar eta argi.
2
Maitasunezkoa dogu, Jauna, zure hitza
Zu zaitugu egia, bidea, bizia!
Azkenean
Jesus, munduko argia.
Jesus, zinezko egia.
Jesus, betiko bizia.