URTEAN ZEHARREKO III. DOMEKA
A urtean
I. Irakurgaia
Galilean, jentilen eskualdean,
argi handia ikusi eban herriak.
Isaias Profetaren liburutik
Is 8, 23b–9, 3
Sasoi baten, lotsagarri itzi ebazan Jaunak
Zabulonen
lurraldea eta Neftaliren lurraldea;
azken
aldian, ostera, ospetsu egin dau itsaso ondoko bidea,
Jordanez
bestaldeko lurraldea,
Galilea,
jentilen eskualdea.
Ilunpean
ebilen herriak argi handia ikusi eban;
herio-kerizpean
bizi ziranei distira egin eutsen argiak.
Gehitu
zenduan poza eta handitu atsegina;
pozik
dabiltz zure aurrean,
uzta
batzean izaten dan pozez,
harrapakinak
banatzean izaten dan atseginez.
Apurtu
dozu-eta lepoan eroien buztarri astuna,
zapaltzailearen
aginte-makila,
Madiango
gudarostea apurtu zenduan lez.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 27 [26], 1. 4. 13-14 (R/. 1a)
V/. Jauna dot argi eta salbamen.
V/. Jauna dot argi eta salbazino,
nork
ni bildurtu?
Jauna
biziaren babes,
nork
ni ikaratu? R/.
V/. Gauza bat eskatzen deutsat Jaunari,
horren
bila nabil ni:
bizi
nadila Jaunaren etxean
neure
bizitzako egun guztietan,
Jaunaren
edertasuna miretsiz
eta
haren tenplua zainduz. R/.
V/. Ziur dakit Jaunaren ontasuna gozatuko dodana
bizidunen
lurrean.
Itxaron
Jaunagan!
Eutsi
gogor, izan bihotz!
Itxaron
Jaunagan! R/.
II. Irakurgaia
Etorri zaiteze
bat guztiok
eta ez bedi
izan zatiketarik zuen artean.
San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik
1 Ko 1, 10-13. 17
Senideok: Jesu Kristo gure Jaunaren izenean
arren eskatzen deutsuet: etorri zaiteze danok bat alkarregaz eta ez bedi izan
zatiketarik zuen artean; bizi alkar ondo harturik, ikuspegi eta eretxi bat bera
dozuela.
Izan be, ene senideok, Kloeren jenteagandik
jakin dot eztabaidak dozuezala zeuen artean; hau da, hor ei diharduzuela nor
bere aldetik esaten: «Ni Paulorena naz», «ni Apolorena»; «ni Pedrorena», «ni
Kristorena».
Zatituta ete dago, bada, Kristo? Paulo
kurutzeratu ete eben zuekaitik? Edota Pauloren izenean bateatu ete zindueezan?
Kristok ez ninduan bateatzera bialdu, Barri
Ona iragartzera baino, eta hau, ez giza jakituriazko hitzez, Kristoren
kurutzeak bere indarra galdu ez dagian.
Jaunak esana.
Aleluia
Ik. Mt 4, 23
R/. Aleluia.
V/. Erreinuari buruzko Barri Ona
iragartzen eban Jesusek
eta
herrian gatx guztiak osatzen ebazan. R/.
Ebanjelioa
Ebanjelio hau era laburrean ik. honen ondoren.
Kafarnaumen
jarri zan bizitzen,
Isaias profetak
esana bete zedin.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 4, 12-23
Joan Bateatzailea kartzelan sartu ebela
jakin ebanean, Galileara baztertu zan Jesus. Baina, Nazaret itzirik,
itsasbazterrean dagoan Kafarnaumen jarri zan bizitzen, Zabulonen eta Neftaliren
lurraldean. Holan bete zan Isaias profetak esana:
«Zabulonen lurraldea eta Neftaliren lurraldea,
itsasbidea,
Jordanez beste aldean, jentilen Galilea.
Ilunpean bizi zan herriak argi handia ikusi
eban;
herio-ilunpean
bizi ziranei distira egin eutsen argiak».
Ordutik hasi zan Jesus iragartzen:
«Bihotz-barritu zaiteze, hurrean da-eta zeruetako erreinua».
Jesusek, Galileako laku-bazterrean zehar
ebilela, anaia bi, Simon, Pedro deitua, eta Andres, ikusi zituan, sareak
uretara botatzen, ze arrantzaleak ziran. Jesusek esan eutsen: «Zatoze neugaz
eta giza arrantzale egingo zaituet».
Hareek, beste barik, sareak itzi eta
jarraitu egin eutsoen.
Aurrerago, beste anaia bi ikusi zituan,
Santiago eta Joan, Zebedeoren semeak, aitarekin ontzian sareak konpontzen. Eta
dei egin eutsen. Hareek, behingoan, ontzia eta aita itzirik, jarraitu egin
eutsoen.
Galilea osoan zehar ebilen Jesus, hango
sinagogetan irakasten, erreinuaren gaineko Barri Ona iragartzen eta herrian
gatx eta gaixotasun guztiak osatzen.
Jaunak esana.
Ebanjelioa era laburrean.
Kafarnaumen
jarri zan bizitzen,
Isaias profetak
esana bete zedin.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 4, 12-17
Joan Bateatzailea kartzelan sartu ebela
jakin ebanean, Jesus Galileara baztertu zan. Baina, Nazaret itzirik,
itsasbazterrean dagoan Kafarnaumen jarri zan bizitzen, Zabulonen eta Neftaliren
lurraldean. Holan bete zan Isaias profetak esana:
«Zabulonen
lurraldea eta Neftaliren lurraldea,
itsasbidea,
Jordanez beste aldean, jentilen Galilea.
Ilunpean
bizi zan herriak argi handia ikusi eban;
herio-ilunpean
bizi ziranei distira egin eutsen argiak».
Ordutik hasi zan Jesus iragartzen: «Bihotz-barritu zaiteze, hurrean da-eta zeruetako erreinua».
Jaunak esana.
B urtean
I. Irakurgaia
Ninibetarrak euren bide okerretik bihurtu.
Jonasen Profezia liburutik
Jon 3, 1-5. 10
Jaunak Jonasi hitz egin eta esan eutson:
«Ea, zoaz Ninibe uri handira, eta iragarri egizu han Nik emoten deutsudan
mezua».
Ninibera joan zan Jonas, Jaunak agindu
eutson lez. Ninibe uri ikaragarri handia zan; hiru eguneko bidea eban alderik
alde. Sartu zan Jonas urian eta egun bateko bidea egin eban, mezu hau iragarriz:
«Berrogei egunen buruan, Ninibe hondatua izango da».
Sinistu eutsoen ninivitarrek Jainkoari eta
barau-deia zabaldu eben eta danak, handi eta txiki, dolu-jantziz estaldu ziran.
Ikusi eban Jainkoak ninivitarrek egin ebena
eta euren bide okerretik bihurtu zirala, eta damutu egin zan hareei egindako
amenazuaz, eta ez eban bete.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 25 [24], 4-5b. 6 eta 7cd. 8-9 (R/. ik. 4a)
R/. Erakutsi niri, Jauna, zeure bideak.
V/. Azaldu niri, Jauna, zeure bideak,
erakutsi
zeure bidezidorrak.
Gidatu
nagizu zeure leialtasunean, eta irakatsi,
Zeu
zara-eta nire Jainko salbatzailea. R/.
V/. Izan gogoan, Jauna, zeure errukia eta
maitasuna,
betidanikoak
dira-eta.
Gogoratu
nitaz zeure maitasunean,
zeure
ontasunari dagokionez, Jauna. R/.
V/. Ona eta zuzena da Jauna,
bidea
erakusten deutse pekatariei.
Apalak
zuzenbidez daroaz,
bere
bidea erakusten deutse apalei. R/.
II. Irakurgaia
Mundu hau, oraingo bere itxuran, desagertzeko zorian dago.
San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik
1 Ko 7, 29-31
Senideok: Epea laburtu egin dala dinotsuet. Beraz, gelditzen jakun denporan, ezkonduak bizi beitez ezkondurik ez balegoz lez; negar dagienak, negar egingo ez balebe lez; pozik dagozanak, pozik ez balegoz lez; erosten dabenak, ezer ez balebe lez, eta mundu honetako gauzez baliatzen diranak, baliatuko ez balira lez; izan be, mundu hau, oraingo bere itxuran, desagertzeko zorian dago.
Jaunak esana.
Aleluia
Mk 1, 15
R/. Aleluia.
V/. Hurrean da Jainkoaren erregetza, dino Jaunak:
bihotz-barritu
zaiteze eta sinistu Barri Ona. R/.
Ebanjelioa
Bihotz-barritu zaiteze eta sinistu Barri Ona.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
Mk 1, 14-20
Joan Bateatzailea kartzelan sartu ebenean,
Jesus Galileara joan zan eta Jainkoaren Barri Ona iragartzen eban. Holantxe
inoan: «Bete da epea, eta hurrean da Jainkoaren erregetza. Bihotz-barritu
zaiteze eta sinistu Barri Ona».
Jesusek, Galileako itsasbazterretik
igarotzean, Simon eta honen anaia Andres ikusi zituan sareak uretara botatzen,
ze arrantzaleak ziran. Jesusek esan eutsen: «Zatoze Neugaz, eta giza arrantzale
egingo zaituet». Hareek behingoan sareak itzi eta jarraitu egin eutsoen.
Aurrerago, Santiago eta honen anaia Joan,
Zebedeoren semeak, ikusi zituan; sareak konpontzen ziharduen euren ontzian.
Ikusi baizen laster, dei egin eutsen Jesusek. Hareek, euren aita Zebedeo
morroiakaz ontzian itzirik, Jesusen ondorik joan ziran.
Jaunak esana.
URTEAN ZEHARREKO III. DOMEKA
C urtean
I. Irakurgaia
Lebitarrek
Jainkoaren legea irakurtzen eben,
esanahia azalduz,
herriak ulertzeko eran.
Nehemias liburutik
Ne 8, 2-4a. 5-6. 8-10
Egun hareetan, Esdras abadeak Moisesen
legearen liburua ekarri eban, gizon-emakume eta ezaguera eben guztien
batzarraren aurrera. Zazpigarren hilaren lehen eguna zan. Eta goizetik
eguerdira arte Ur-atearen aurreko plazan batzar osoari irakurtzen ekin eutson;
herri osoa adi-adi egoan legearen liburua entzuten.
Esdras lege-maisua, haretarako eginda euken
oholtza gainean egoan zutunik. Esdrasek liburua zabaldu eban herri osoaren
aurrean, bera danen gainetik jarrita egoan-eta; liburua zabaltzeaz batera,
herri osoa zutundu zan. Gero, Esdrasek Jauna Jainko handia goratu eban, eta
herriak, eskuak jasorik, «Amen, amen» erantzun eban; ondoren, makurtu eta
lurreraino ahuspeztuz, Jainkoa gurtu eben.
Lebitarrek argi eta garbi irakurtzen eben
Jainkoaren legea, esanahia azalduz, herriak ulertzeko eran.
Herri osoak negarrari emon eutson, legearen
hitzak entzutean. Orduan, Nehemias gobernariak, Esdras abade eta lege-maisuak
eta irakasten ziharduen lebitarrek esan eutsoen herriari: «Gaurko eguna
Jaunari, geure Jainkoari, sagaratua dogu; beraz, ez egon triste, ez negar
egin».
Gainera, esan eutsen: «Zoaze eta jan haragi
guria, edan ardao gozoa, eta bialdu janaria ezer prestaturik ez dabenei be,
egun hau Jaunari sagaratua da-eta. Ez atsekabetu, Jaunaren poza da-eta zuen
indarra».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 19 [18], 8. 9. 10. 15 (R/. ik. Jn 6, 63c)
R/. Zure hitzak, Jauna, espiritu eta bizi dira.
V/. Jaunaren legea bikain, barrua arnasbarritzen
dau;
Jaunaren agindua fidagarri, heldubakoa
zuhur egiten dau. R/.
V/. Jaunaren
arauak zuzen, bihotzaren pozgarri;
Jaunaren agindua distiratsu, begien
argigarri. R/.
V/. Jaunaganako
begirunea garbi, betiko irauten dau.
Jaunaren erabagiak egiazko, dan-danak
bidezko. R/.
V/. Hartu
egizuz atseginez nire hitz eta gogoetak,
Jauna, ene hatx, ene askatzaile. R/.
II. Irakurgaia
Irakurgai hau era laburrean ik. honen ondoren.
Zuek Kristoren
gorputza zarie,
eta zuetako
bakotxa gorputz horren atal.
San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik
1 Ko 12, 12-30
Senideok: Gorputzak, bat izanik be, atal
asko dau; baina atal guztiek, asko izanik be, gorputz bat bakarra osotzen dabe.
Gauza bera jazotzen da Kristogaz be. Gu guztiok, judegu nahiz greziar, esklabo
nahiz libre, Espiritu bat berarengan izan gara bateatuak, gorputz bat bakarra
egiteko. Eta guztiok Espiritu bat beretik edan dogu.
Gorputza, izan be, ez dau atal bakarrak
osotzen, askok baino. Oinak esango baleu: «Eskua ez nazan ezkero, ez naz
gorputzarena», ez leuskio horregaitik gorputzarena izateari itziko. Eta
belarriak esango baleu: «Begia ez nazan ezkero, ez naz gorputzarena», ez
leuskio horregaitik gorputzarena izateari itziko. Gorputz guztia begi balitz,
non entzumena? Eta dana belarri balitz, non usaimena?
Baina Jainkoak bere tokia jarri eutson atal
bakotxari gorputzean, berak nahi lez. Danak atal bat balira, zelakoa izango
litzateke gorputz hori? Baina ez, atalak asko dira; gorputza, ostera, bat
bakarra. Begiak ezin leikio eskuari esan: «Ez dot zure beharrizanik»; ezta
buruak be oinei: «Ez dot zuen beharrizanik».
Gehiago oraindino, makalenak dirudien
gorputz-atalak beharrezkoenak dira, eta duintasunik gitxieneko begitantzen
jakuzanak adeitasun eta begirune handiagoz inguratzen eta zaintzen doguz; izan
be, berez ohoragarri diranek ez dabe arreta horreen beharrizanik. Jainkoak
berak, gorputza eratzean, berez ohore bako ziran atalei begirune handiagoa emon
eutsen. Holan, ez dago zatiketarik gorputzean, eta atal guztiak bata besteaz
arduratzen dira. Atal batek min dauanean, min dabe gainerako atal guztiek
haregaz; eta, atal bat ohoratua danean, poza dabe gainerako guztiek haregaz.
Zuek, beraz, Kristoren gorputza zarie, eta
zuetako bakotxa gorputz horren atal. Eleiz alkartean bakotxari bere tokia
ezarri deutsa Jainkoak: lehenengo apostoluak jarri ditu, bigarren profetak, hirugarren
irakasleak, ondoren mirarigileak, gero osatzeko edo behartsuei laguntzeko
dohaia nahiz alkartea gidatzeko edo hizketa arrotzez berba egiteko dohaia
dabenak. Danak apostolu ete dira? Danak profeta? Danak irakasle? Danak
mirarigile? Danek ete dabe osatzeko dohaia? Danek berba egiten ete dabe hizketa
arrotzez? Danak ete dira hizketa arrotzen interpretari?
Jaunak esana.
II. irakurgaia era laburrean.
San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik
1 Ko 12, 12-14. 27
Senideok: Gorputzak, bat izanik be, atal
asko ditu; baina atal guztiek, asko izanik be, gorputz bat bakarra osotzen
dabe. Gauza bera jazotzen da Kristogaz be. Gu guztiok, judegu nahiz greziar,
esklabo nahiz libre, Espiritu bat berarengan izan gara bateatuak, gorputz bat
bakarra egiteko. Eta guztiok Espiritu bat beretik edan dogu. Gorputza, izan be,
ez dau atal bakarrak osotzen, askok baino.
Zuek, beraz, Kristoren gorputza zarie, eta
zuetako bakotxa gorputz horren atal.
Jaunak
esana.
Aleluia
Ik. Lk 4, 18
R/. Aleluia.
V/. Behartsuei Barri Ona emotera bialdu nau Jaunak,
katiguei askatasuna iragartzera. R/.
Ebanjelioa
Gaur bete da Liburu Santuko hitz hau.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 1, 1-4; 4, 14-21
Teofilo agurgarria: Askok ekin deutsa gure
artean izan diran jazoeren historia idazteari, hasieratik begizko testigu eta
gero Barri Onaren predikari izandakoek jakin eragin deuskuenaren arabera.
Neuk be ondo deritxot dana bere harian
zuretzat idazteari, hasieratik guztia zehatz-mehatz aztertu ondoren, hartu
dozuzan irakaspenak zein sendoturik dagozan ikusi dagizun. Jesus, Espirituaren
indarrez, Galileara bihurtu zan, eta beraren izena lurralde haretan guztian
zabaldu zan. Hango sinagogetan irakasten eban, eta guztiek goresten eben.
Jesus Nazaretera, bera hazi zan herrira,
joan zan, eta zapatuan sinagogan sartu, ohi ebanez, eta zutunik jarri zan
irakurgaia egiteko. Isaias profetaren liburua emon eutsoen eta, edegitzean,
pasarte hauxe aurkitu eban:
«Jaunaren Espiritua nire gainean dago,
ze, berak gantzutu nau,
behartsuei Barri Ona emoteko.
Katiguei askatasuna
eta itsuei ikusmena iragartzera bialdu nau,
zapalduei askatasuna emotera,
Jaunaren grazia-urtea iragartzera».
Liburua batu ostean, laguntzaileari emon eta jesarri egin zan. Danak sinagogan begira-begira eukazan. Jesus holan hasi jaken: «Gaur bete da orain entzun dozuen Liburu Santuko berba hau».
Jaunak esana.