URTEAN ZEHARREKO XXV. DOMEKA
C urtean
I. Irakurgaia
Behartsuak diruz erosten dabezanen aurka.
Amosen Profezia liburutik
Am 8, 4-7
Entzun hau zuek, behartsuak zapaldu eta herriko jente apala hondatzen dozuenok. Zeuen barruan dinozue:
«Noiz
igaroko ete da ilbarri-jaia, garia saltzeko,
noiz
zapatua, garauna salgai jartzeko?
Neurria
txikiagotu eta prezioa handituko dogu,
okerreko
pisuak erabiliz;
gari-zahia
be saldu egingo dogu.
Jente
apala diruz erosiko dogu
eta
behartsuak oinetako pare baten truke».
Jakoben
ondorengoen harrogarri dan Jaunak zin dagi
ez
dituala sekula ahaztuko horreen egintza gaiztoak.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 113 [112], 1-2. 4-6. 7-8 (R/. ik. 1a eta 7b)
R/. Goratu egizue Jauna,
behartsua zaborretatik ataratzen dauana.
Edo: Aleluia.
V/. Goratu egizue, Jaunaren zerbitzariok,
goratu
Jaunaren izena.
Bedeinkatua
izan bedi Jaunaren izena,
orain
eta beti. R/.
V/. Jauna herri guztien gainean garai dago,
haren
ospea zerua baino gorago.
Nor
da Jauna gure Jainkoa lakorik?
Gorenean
dau tronua,
baina
beheratu egiten da,
zerura
eta lurrera begiratzeko. R/.
V/. Gizajoa hautsetatik jasotzen dau,
behartsua
zaborretatik ataratzen,
eta
handikien artean jesarriarazoten dau,
bere
herriko handikien artean. R/.
II. Irakurgaia
Egin otoitz
Jainkoari gizaki guztien alde,
gizaki guztiak
salbatzea nahi dau-eta berak.
San Paulo Apostoluak Timoteori egindako lehenengo epistolatik
1 Tm 2, 1-8
Anaia maitea: Beste ezer baino lehen, gizaki
guztien alde eskari, otoitz, erregu eta esker emoteak egiteko eskatzen deutsut;
baita erregeen eta agintea daben guztien alde be, modu nasaian eta baketsuan
bizi gaitezan, jainkozaletasunez eta duintasunez. Eder eta atsegin jako hau
Jainko gure Salbatzaileari, gizaki guztiak salbatzea eta egia ezagutzera
heltzea nahi dau-eta berak.
Izan be, bakarra da Jainkoa eta bakarra
Jainkoaren eta gizon-emakumeen bitartekoa be: gizon bat, Kristo Jesus, bere
burua guztien salbazinorako ordain-saritzat emon ebana. Bere sasoian egindako
autormena da hau, eta honetarako egin nau ni Jainkoak oihulari eta apostolu
–egia dinot, ez dinot guzurrik–, jentilen maisu, eurei sinismena eta egia
irakasteko.
Beraz, gizonezkoek toki guztietan otoitz
egin dagiela nahi dot, zerurantz esku garbiak jasoz, hasarrerik eta eztabaidarik
barik.
Jaunak esana.
Aleluia
2 Ko 8, 9
R/. Aleluia.
V/. Jesu Kristo, aberats izanik, behartsu egin
zan,
bere
behartsu izateaz zuek aberats egiteko. R/.
Ebanjelioa
Ebanjelio hau era laburrean ik. honen ondoren.
Ezin zarie izan Jainkoaren eta diruaren morroi.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 16, 1-13
Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei:
«Gizon aberats batek etxejagolea eukan, eta berau ondasunak alperrik galtzen
ebilkola jakinarazo eutsoen.
Deitu eta esan eutson: “Zer da zutaz entzun
dodan hori? Emoidazu etxezaintzaren kontua, ez zara aurrerantzean nire etxezain
izango-eta”.
Etxejagoleak, orduan, hauxe inoan
berekautan: “Zer egin behar dot nik orain, nagusiak kargua kentzen deustan
ezkero? Atxurrerako ez naz gauza, eta eskerako lotsa naz. Badakit zer egin,
kargutik botatzen nabenean etxean nork hartu izan dagidan”. Banan-banan bere
nagusiaren zordun guztiei deitu eta lehenengoari itaundu eutson: “Zenbat zor
deutsazu nire nagusiari?” Harek erantzun: “Ehun upel olio”. Etxezainak, orduan:
“Hona hemen zure ordain-agiria; agudo, jesarri eta idatzi berrogeta hamar”.
Gero, hurrengoari itaundu eutson: “Zuk zenbat zor deutsazu?” Harek erantzun:
“Ehun anega gari”. Etxejagoleak, orduan: “Hona hemen zure ordain-agiria; idatzi
laurogei”.
Eta nagusiak txalotu egin eban ha etxezain
zuzentasun bakoa, zuhur jokatu ebalako. Izan be, mundukoak zuhurrago dira euren
arteko arazoetan, argitakoak eurenetan baino.
Beraz, hauxe dinotsuet Neuk be: “Irabazi
egizuez adiskideak zuzentasun bako diruaren lepotik; holan, dirua amaitzean,
betiko bizilekuan hartuko zaitue Jainkoak. Gauza txikerretan sinisgarri dana,
handietan be fidagarri da, eta gauza txikietan zuzengabe dana, handietan be
zuzentasun bakoa. Zuzentasunik bako dirua erabiltzen fiatzekoak izan ez
bazarie, nork itzi leike zuen esku egiazko ondasuna? Zeuena ez dozuen
aberastasunagaz fiatzekoak izan ez bazarie, nork emon benetan dagokizuena?
Ezin da morroi bat nagusi biren zerbitzari
izan. Izan be, bata gorroto izango dau, eta bestea maite; edota bategaz berbako
izango da, eta bestea ez dau aintzat hartuko. Ezin zarie izan Jainkoaren eta
diruaren morroi”».
Jaunak esana.
Ebanjelioa era laburrean.
Ezin zarie izan Jainkoaren eta diruaren morroi.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 16, 10-13
Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei:
«Gauza txikerretan sinisgarri dana, handietan be fidagarri da, eta gauza
txikietan zuzengabe dana, handietan be zuzentasun bakoa. Zuzentasunik bako
dirua erabiltzen fiatzekoak izan ez bazarie, nork itzi leike zuen esku egiazko
ondasuna? Zeuena ez dozuen aberastasunagaz fiatzekoak izan ez bazarie, nork
emon benetan dagokizuena?
Ezin da morroi bat nagusi biren zerbitzari
izan. Izan be, bata gorroto izango dau, eta bestea maite; edota bategaz berbako
izango da, eta bestea ez dau aintzat hartuko. Ezin zarie izan Jainkoaren eta
diruaren morroi”».
Jaunak esana.