URTEAN ZEHARREKO XXIX. DOMEKA
C urtean
I. Irakurgaia
Moisesek besoei
goian eusten eutsenean,
israeldarrak
ziran garaile.
Urteera liburutik
Ur 17, 8-13
Aldi haretan, amalektarrek israeldarrei
eraso eutsien Refidimen. Orduan, Moisesek esan eutson Josueri: «Aukeratu gizon
batzuk eta urten amalektarren kontra burrukara. Bihar tontorraren gainean
zutunik egongo naz ni, Jainkoaren makila eskuan».
Moisesek esan eban lez egin eban Josuek eta
amalektarren kontra burrukari ekin eutson. Bitartean, Moisesek, Aaronek eta
Hur-ek tontor gainera igon eben. Moisesek besoei goian eusten eutsenean,
israeldarrak ziran garaile; behera jausten jakozanean, ostera, amalektarrak.
Moisesi besoak nekatu jakozanean, harri bat
hartu eta azpian ipini eutsoen, bertan jesarri zedin. Aaronek eta Hur-ek haren
besoei eutsi eutsien, alde banatatik. Honan, Moisesen besoek sendo iraun eben,
eguzkia sartu arte. Eta Josuek amalektarrak garaitu ebazan eta ezpataz
birrindu.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 121 [120], 1-2. 3-4. 5-6. 7-8 (R/. ik. 2)
R/. Gure laguntza, Jaunaren izena,
zeru-lurrak egin dituanarena.
V/. Mendietara ditut jasotzen begiok:
nondik
etorriko ete jat laguntza?
Laguntza
Jaunagandik datorkit,
zeru-lurrak
egin ebazan harengandik. R/.
V/. Jaunak ez deutsu jausten itziko,
zure
zaintzailea ez dago lo.
Ez
da inoiz lo egoten
Israelen
zaintzailea. R/.
V/. Jauna dozu zaintzaile, Jauna kerizpe,alboan
dozu beti.
Ez
deutsu gatxik egingo eguzkiak egunez,
ezta
iretargiak be gauez. R/.
V/. Jaunak zainduko zaitu gatx guztitik,
zainduko
dau zure bizia.
Jaunak
zainduko ditu zure ibilera guztiak
aurrerantzean
betiko. R/.
II. Irakurgaia
Jainkoaren
gizona guztiz horniduta dago,
eta edozein
eginbehar onetarako prest.
San Paulo Apostoluak Timoteori
2 Tm 3, 14–4, 2
Anaia maitea: Iraun sendo, ikasi eta sinistu
dozun guztian; hartu gogoan norengandik ikasi dozun eta Liburu Santuak umetatik
ezagutzen dozuzala. Liburu Santuek emongo deutsue, Kristo Jesusenganako
sinismenaren bidez, salbazinora daroan jakituria. Liburu Santuetan idatzita
dagoan guztia Jainkoak inspiratua da, eta irakasteko, arrazoiak emoteko,
okerrak zuzentzeko eta biziera zuzenean hezteko baliagarria; holan, Jainkoaren
gizona guztiz horniduta dago, eta edozein eginbehar onetarako prest.
Jainkoaren aurrean eta, errege lez agertuz,
biziak eta hilak epaitzera etorriko dan Kristo Jesusen aurrean erregutzen
deutsut: iragarri Jainkoaren hitza; ekin sasoia danean eta ez danean, emon
arrazoiak, agiraka egin eta aholkatu, zeure pazientzia guztia eta irakasteko
gaitasuna erabiliz.
Jaunak esana.
Aleluia
Heb 4, 12
R/. Aleluia.
V/. Bizia da Jainkoaren hitza, bizia eta
eraginkorra,
eta
barruko pentsamentuak eta asmoak aztertzen ditu. R/.
Ebanjelioa
Jainkoak egingo
deutse justizia
deadarka
dabilkozan bere aukeratuei.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 18, 1-8
Aldi haretan, eten barik egin behar ebela
otoitz eta ez ebela itxaropena galdu behar adierazoteko, parabola hau esan
eutsen Jesusek: «Bazan uri baten epaile
bat, ez Jainkoari bildurrik, ez gizakiari begirunerik ez eutsona. Bazan uri
berean emakume alargun bat be. Berau epaile harexengana joaten zan, eskatzera:
“Egidazu justizia aurkariagazko auzian”. Luzaroan epaileak ez eutson jaramonik
egin gura izan, baina azkenean bere barruan esan eban: “Ez deutsat Jainkoari
bildurrik, ez gizakiari begirunerik; baina, alargun hau gogaikarri jatanez,
egingo deutsat justizia, behingoz bakean itzi nagian”».
Eta holan amaitu eban Jaunak: «Begira zer
dinoan epaile zuzentasun bakoak. Eta Jainkoak, ez ete deutse justizia egingo,
gau eta egun deadarka dabilkozan bere aukeratuei? Itxaroten eukiko ete ditu
luzaroan? Justizia behingoan egingo deutsela dinotsuet. Baina Gizonaren Semeak,
etorriko danean, aurkituko ete dau sinismenik munduan?»
Jaunak esana.