URTEAN ZEHARREKO XIX. DOMEKA
C urtean
I. Irakurgaia
Egintza
bat beraz gure arerioak zigortu zenduzan,
eta
gu ohorez bete ginduzuzan, Zeugana deituz.
Jakituria liburutik
Jkt 18, 6-9
Aldez aurretik emon jaken gure asabei
pazko-gauaren
barri,
sinistu
ebezan promesak, sendoak zirala ikustean,
adore
izan egien.
Zintzoentzat
salbazino
eta
arerioentzat hondamendi izan zan gau haren zain
egon
zan zure herria.
Izan
be, egintza bat beraz gure arerioak zigortu zenduzan
eta
gu ohorez bete ginduzuzan, Zeugana deituz.
Zintzoen
seme-alaba fededunek
sakrifizioak
eskeintzen ebezan ezkutuan,
eta
danek, aho batez, lege santu hau ezarri eben:
aldi
onetan nahiz txarretan alkarturik egongo zirala zintzoak.
Eta
orduan bai, kantatzen ebezan asaben gorazarreak.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 33 [32], 1 eta 12. 18-19. 20 eta 22 (R/. ik. 12b)
R/. Bai dohatsu
Jaunak bere oinorde aukeratu dauan herria.
V/. Egin poz-oihu, zintzook, Jaunari,
zuzenei
dagokie, izan be, ha gorestea.
Zorionekoa,
Jauna Jainko dauan nazinoa,
harek
bere ondaretzat aukeratu dauan herria. R/.
V/. Jauna arduratzen da begirune deutsoenez,
haren
maitasunean itxaroten dabenez,
hareek
heriotzatik libratzeko
eta
gosetean bizirik gordetzeko. R/.
V/. Guk Jaunagan dogu esperantza,
bera
dogu laguntzaile eta babesle.
Betor
gugaz, Jauna, zure maitasuna,
Zugan
dogu-eta jarria itxaropena. R/.
II. Irakurgaia
Irakurgai hau era laburrean ik. honen ondoren.
Arkitekto eta egile Jainkoa bera dauan uria itxaron eban.
Hebrearrei egindako epistolatik
Heb 11, 1-2. 8-19
Senideok: Itxaroten dogunaren oinarria da
sinismena, ikusten ez diranen segurtasuna. Sinismenagaitik onetsi ebazan
Jainkoak gure asabak.
Sinismenari esker, Abraham, Jainkoaren
deiari erantzunez, ondaretzat hartu behar eban lurraldera abiatu zan, nora
joian jakin barik. Sinismenaren indarrez atzerritar moduan bizi izan zan
agindutako lurraldean; oihal-txaboletan bizi izan zan, Jainkoaren agintzari
bera hartu eben Isaak eta Jakob lez; eta hori, oinarri sendoa dauan uria,
arkitekto eta egile Jainkoa bera dauan uria, itxaroten ebalako.
Sinismenari esker hartu eban ondorengoa
ekartzeko indarra, bere emazte Sara agorra izan eta berak be sasoia joana eban
arren, agintzaria egin eutsona fidagarria zala sinistu eban-eta. Holan, gizon
bakarragandik –eta berau horretarako hilik egoala–, ondorengoak sortu ziran,
zeruko izarrak baizen ugari eta itsasbazterreko hondarrak baizen kontaezin.
Horreek guztiak Jainkoak agindudako
ondasunak eskuratu barik hil ziran; baina sinismenaren argitan urrunera ikusi
eta agurtu egin ebezan, holan lur honetan erromes eta arrotz zirala autortuz;
izan be, honan berba egiten dabenek garbi adierazoten dabe aberriaren bila dabiltzala.
Itzi eben lurraldea gogoan izan balebe, izango eben egokiera hara bihurtzeko.
Baina lur hobea eben gogoko, zerukoa. Horregaitik, Jainkoak ez dau «hareen
Jainko» deitua izateko lotsarik, uri bat be prestatu eutsen-eta.
Sinismenari esker eskeini eban opari
Abrahamek Isaak, Jainkoak probatu ebanean. Bera, agintzariak hartu ebazana,
prest egoan bere seme bakarra eskeintzeko, nahiz eta seme horretaz esana eutson
Jainkoak: «Isaaken bidez izango dozuz ondorengoak». Uste bizia eban Abrahamek
Jainkoa gai dala hildakoak bizteko be; horregaitik, semea berreskuratzea
Jainkoaren ahalmenaren ezaugarri izan jakon.
Jaunak esana.
II. irakurgaia era laburrean.
Arkitekto eta egile Jainkoa bera dauan uria itxaron eban.
Hebrearrei egindako epistolatik
Heb 11, 1-2. 8-12
Senideok: Itxaroten dogunaren oinarria da
sinismena, ikusten ez diranen segurtasuna. Sinismenagaitik onetsi ebazan
Jainkoak gure asabak.
Sinismenari esker, Abraham, Jainkoaren
deiari erantzunez, ondaretzat hartu behar eban lurraldera abiatu zan, nora
joian jakin barik. Sinismenaren indarrez atzerritar moduan bizi izan zan
agindutako lurraldean; oihal-txaboletan bizi izan zan, Jainkoaren agintzari
bera hartu eben Isaak eta Jakob lez; eta hori, oinarri sendoa dauan uria,
arkitekto eta egile Jainkoa bera dauan uria, itxaroten ebalako.
Sinismenari esker hartu eban ondorengoa
ekartzeko indarra, bere emazte Sara agorra izan eta berak be sasoia joana eban
arren, agintzaria egin eutsona fidagarria zala sinistu eban-eta. Holan, gizon
bakarragandik –eta berau horretarako hilik egoala–, ondorengoak sortu ziran,
zeruko izarrak baizen ugari eta itsasbazterreko hondarrak baizen kontaezin.
Jaunak esana.
Aleluia
Mt 24, 42a. 44
R/. Aleluia.
V/. Zagoze zuhur,
gitxien
uste dozuen orduan
etorriko
jatzue-eta Gizonaren Semea. R/.
Ebanjelioa
Ebanjelio hau era laburrean ik. honen ondoren.
Egon prest zeuok be.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 12, 32-48
Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei:
«Ez bildur izan, ene artaldetxu hori ze, gogoko izan dau zuen Aitak erreinua
zeuei emotea.
Saldu zeuen ondasunak eta emon limosna.
Pilotu egizuez zeruan hondatuko ez diran ondasunak, hutsik egingo ez deutsuen
altxorra; izan be, hara ez da lapurrik hurreratzen, ezta han sitsak jaten be.
Ze, zuen altxorra non, zuon bihotza han.
Zagoze prest, jantziak lotuta eta kriseiluak
biztuta; izan zaiteze nagusia ezteguetatik noiz bihurtuko zain dagozan morroiak
bezalakoak, heldu eta atea jo baizen laster edegitzeko prest dagozan morroien
modukoak.
Zorionekoak morroi horreek, nagusiak,
heltzean, itxaroten aurkitzen baditu! Egia dinotsuet: erropak aldaturik,
mahaian jesarriazoko ditu eta zerbitzen hasiko jake. Eta gauerdian nahiz
goizaldean badator eta holan aurkitzen baditu, zorionekoak hareek!
Hartu gogoan hau: etxeko nagusiak, lapurra
zein ordutan etorriko dan jakingo baleu, ez leuke etxea zulatzen itziko. Egon
prest zeuok be ze, gitxien uste dozuen orduan etorriko da Gizonaren Semea».
Pedrok itaundu eutson: «Jauna, guretzat ala
danentzat esan dozu parabola hau?»
Jaunak erantzun: «Izan zaiteze etxejagole
zintzo eta zentzunduna lakoak, nagusiak, bere orduan behar dan janaria
banatzeko, morroien buru ipini dauana lakoak. Zorionekoa morroi hori, nagusiak,
heltzean, agindua egiten aurkitzen badau! Benetan dinotsuet: bere ondasun
guztien buru ipiniko dau. Baina morroia, nagusia atzeratu egingo dalakoan,
morroi-lagunak eta neskameak jotzen eta jan-edanean eta mozkorkerian hasten
bada, gitxien uste dauan egunean eta gitxien uste dauan orduan etorriko jako
nagusia, gogor zigortuko dau eta emongo deutso zintzo ez diranek merezidu
dabena.
Nagusiaren nahia zein dan jakin arren,
gauzak harek gura dauan lez eratzen edo egiten ez dituan morroiak zigor gogorra
izango dau; nagusiaren borondatea zein dan jakin barik, zigorra merezidu dauan
zeozer egiten dauanak, barriz, biguna. Asko emon jakonari, asko eskatuko jako;
eta askoren ardura emon jakonari, oraindik kontu handiagoa eskatuko».
Jaunak esana.
Ebanjelioa era laburrean.
Egon prest zeuok be.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 12, 35-40
Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei:
Zagoze prest, jantziak lotuta eta kriseiluak biztuta; izan zaiteze nagusia
ezteguetatik noiz bihurtuko zain dagozan morroiak bezalakoak, heldu eta atea jo
baizen laster edegitzeko prest dagozan morroien modukoak. Zorionekoak morroi
horreek, nagusiak, heltzean, itxaroten aurkitzen baditu! Egia dinotsuet:
erropak aldaturik, mahaian jesarriazoko ditu eta zerbitzen hasiko jake. Eta
gauerdian nahiz goizaldean badator eta holan aurkitzen baditu, zorionekoak
hareek!