URTEAN ZEHARREKO XXII. DOMEKA
C urtean
I. Irakurgaia
Apaldu zeure
burua,
eta Jaunaren
gogoko izango zara.
Siraken liburutik
Si 3, 19-21. 30-31 (gr. 17-18. 20. 28-29)
Seme, egin otzantasunez egiten dozun guztia,
eta
Jainkoaren begiko danak maite izango zaitu.
Zenbat
eta handiago izan,
orduan
eta gehiago apaldu zeure burua,
eta
Jaunaren gogoko izango zara;
handia
da-eta Jaunaren ahalmena, eta apalek dabe ha goresten.
Harroaren
ezbeharrak ez dau erremediorik,
gaiztakeriaren
landarea sustraituta daukalako beragan.
Buruargiak
jakituriazko esaerak hausnartzen ditu,
zuhur
egongo dan belarria gura dau gogo biziz jakintsuak.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 68 [67], 4-5ac. 6-7b. 10-11 (R/. ik. 11b)
R/. Zuk,
ene Jainko, zeure ontasunean
eratu dozu dohakabeentzat etxea.
V/. Zintzoak pozten dira,
Jainkoaren
aurrean alaitzen,
alai
eta pozez gainezka.
Kanta
Jainkoari, jo soinua haren izenari,
Jauna
dau izena, poztu zaiteze haren aurrean. R/.
V/. Umezurtzen aita da Jainkoa, alargunen
defendatzaile
bere
egoitza santutik.
Jainkoak
etxea emoten deutse baztertuei,
kantu
artean askatasuna presoei. R/.
V/. Euria ugari isuri zenduan, oi Jainko,
zeure
ondare jausia indarbarritu.
Hantxe
kokatu zan zure jentea,
Zuk,
ene Jainko, zeure ontasunean
errukarrientzat
eratutako lurrean. R/.
II. Irakurgaia
Sion mendira
hurreratu zarie zuek,
Jainko biziaren
urira.
Hebrearrei egindako epistolatik
Heb 12, 18-19. 22-24a
Senideok: Zuek ez zarie hurreratu,
israeldarrak lez, ikutu leiteken mendi batera, su kiskalgarria, hodei itxia,
ilunpea eta ekatxa egozan mendira; ez dozue entzun turuta-hotsik, ezta ahotsik
be. Ahotsa entzun eben israeldarrek gehiago ez ekiela berba egin eskatu eben.
Sion mendira hurreratu zarie zuek, Jainko
biziaren urira, zeruko Jerusalemera, Jainkoa goresteko batuta dagozan milaka
eta milaka aingerurengana, euren izenak zeruetan idatzita dabezan lehen-semeen
batzarrera, guztien epaile dan Jainkoagana, euren helburura heldu diran
zintzoen espirituetara, eta itun barriaren bitarteko dan Jesusengana.
Jaunak esana.
Aleluia
Mt 11, 29ab
R/. Aleluia.
V/. Hartu egizue nire buztarria, dino Jaunak,
eta
ikasi Nigandik,
gozoa
eta bihotz-apala naz-eta. R/.
Ebanjelioa
Bere burua
goratzen dauana beheratu egingo dau Jaunak,
eta bere burua beheratzen dauana goratu.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 14, 1. 7-14
Behin baten, zapatuz, fariseu-buruetako
baten etxera joan zan Jesus bazkaltzera, eta fariseuak begira egokozan
ezkutaturik. Konturatu zan Jesus zelan konbidatuek aurrerengo jarlekuak hartzen
zituen eta ohar honeek egin eutsezan:
«Ezteguetara konbidatzen zaitueenean, ez
jarri mahaiburuan, baleiteke-eta zu baino konbidatu ospetsuagoren bat izatea;
halan balitz, biok konbidatu zaituenak etorri eta esango leuskizu: “Itzi lekua
honi”. Orduan, azkeneko lekuan jesarri beharko zeunke lotsatuta.
Alderantziz, konbidatzen zaituenean, jarri
azkeneko lekuan, konbidatu zaituanak, datorrenean, esan deizun: “Adiskide, igon
gorago!” Holan, oso leku onean geldituko zara mahaikide guztien aurrean. Izan
be, bere burua goratzen dauana beheratu egingo dau Jaunak, eta bere burua
beheratzen dauana goratu».
Eta konbidatu ebanari esan eutson: «Bazkari
edo afariren bat emotean, ez konbidatu zeure lagunak, ezta senideak, ahaideak
edota auzoko aberatsak be; ze, hareek be konbidatu egingo zindukiez, eta holan
ordea hartuko zeunke. Jatordua emotean, konbidatu behartsuak, elbarriak,
herrenak eta itsuak. Zorionekoa zu orduan, ezingo deutsuelako ordaindu!
Zintzoak biztuko diranean jasoko dozu ordea».
Jaunak esana.